Tuesday 2 December 2008

MIKEL LABOA



MIKEL LABOAREN AHOTSAK JADANIK ISILDU DIRA
EDERRAK ZIREN BENETAN


Mikel Laboa Manzisidor (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantari eta musikagilea izan zen.
Biografia
Pasai Donibaneko Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean eta 2008ko abenduaren 1ean hil zen, 74 urte zituelarik, Donostiako ospitalean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaletxeko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak Lekeitio aldera joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen, harik eta 1967an haur neuropsikiatrian espezializatu zen arte. Urte horietan Iparraldeko herri musikak interes handia sortu zion, eta Katalunian zela gertutik ezagutu zuen Nova Canço zeritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa Yupankiren disko batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion, eta haien xarma erakutsi
Ez Dok Amairu
1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu osatu zuen, beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortu zuen. Estilo tradizionala eta berriak elkartuta, Bertolt Brechten erako autoreen letrak abesten zituzten. Lekeitioak abesti sorta ere sortu zuen, oihu eta zarata esperimentalekin.
Kortzentuak

Mikel Laboaren azken kontzertua, Donostian, 2006ko uztailean.
1974an Bat-Hiru diskoa egiten du, jada euskal ereserkiak bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki Txoria txori). Diska hau Mendeko Euskal Diskorik hoberena izendatu zuten Diario Vascon eginiko bozkaketa batean. Ondoren aldaketak egin zituen bere musikan eta jazz musikarekin batera lana egin zuen Iñaki Salvadorrekin.
Donostiako Orfeoiarekin diska bat ere argitaratu zuen. Bere lanetan, bada bitxikeria bat: disko guztiak zenbakituak daude, 1etik 17raino, baina 13rik gabe, Ez dok hamairu taldearen omenez.
Julio Medem donostiarraren Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra dokumentaleko soinu banda ere Mikel Laboarena da.

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.