Friday 23 January 2009

METALITERATURA

Hona hemen DBH4ko ikasleek eginiko zenbait lan metaliteratura dela eta. Goza ezazue irakurketarekin!

NIRE EGUNKARIA

Apirileko egun euritsu batean, nire egutegia antolatu beharra nuela
pentsatu nuen.Mahai gainean jarri eta hiruzpalau orri eta zenbait arkatz edo bolígrafo
hartu nituen.Erregela bat hartu eta apirila hilabeteko egunkaria egin nuen,
euriaren soinua entzuten nuen bitartean.Lanean jo ta su ari nintzen bitartean,
gosea sartu eta txokolatezko bokadillo handi bat egiten hasi nintzen eta jaten
nuen bitartean, telebistan telesail interesgarri bat zegoela ohartu nintzen beraz,
telesaila ikusten geratu nintzen ordu terdiz.Arratsaldeko 7ak ziren eta pix
egitera Joan nintzen komunera, pix egin ondoren nire egunkaria egiten hasi
nintzen.Pauso bikainean nengoen eta bat batean nire ama etorri zitzaidan,
erosketekin.Konturatzerako, arrats osoa igaro zen eta ez nuen deus ere
egin.Afaldu ondoren, ohean sartu eta gustora antolatzen hasi nintzen nire
egutegia; lehenik, esaminak apuntatu nituen, gero urtebetetzeak, eta azkeneik,
festak apuntatu nituen.Eguneko azken orduan egin nuen nire egunkaria eta egun
guztia nahi nuena egiten egon nintzela ohartu nintzen.Halaxe egin nuen
egunkaria, apirileko egun euritsu eta aspergarri hartan

Amaia Lakunza

Liburu guztietatik jakintsuenetarikoa naiz eta hizkuntza guztietako hitzak alfabetikoki dakizkit. Hizkuntza guztietan nago eta zein hitz existitzen diren jakiteaz aparte, beraien definizioak, sinonimoak… esaten ere badakit. Dendetan oso estatua, entziklopediekin batera. Hiztegi familiaren artean ez gara gutxi, adibidez, Elhuyar, Santillana… baina ni bizi naizen etxean ez gara bakarrik bizi, beste liburu mota asko daude: Aisialdirako, adibidez, 7X7, Arotzaren eskuak, 110. Street-eko geltokia; Hiztegiak, ni Elhuyar eta Santillana; Entziklopediak, Salbat, Larousse eta atlas motakoa bakarra dago, baina oso zaharra da bera, Elkar du izena. Ezin gara kexatu bizi garen egoeraz, baina jabeak bideojokoetan gutxiago ibili eta gutako norbait ireki eta irakurtzen hasiz gero, askoz zoriontsuago izango ginateke eta horrela erabiliak izan eta zoriontsuago izango ginateke eta horrela erabiliak izan eta zoriontsuago zahartuko ginateke.


Iker Berakoetxea


Norbaiti zerbait kontatu edo beraretaz gogoratzen zarela adierazteko askotan honena e-mail bat idaztea izaten da. Alde batetik, ez duelako gasturik eta segundo gutxi batzuk bakarrik irauten duelako beste pertsonaren korreora iristen. Bestalde, alde txarrena, e-maila ez daukan jende guztiak eta ordenagailuan nahiz mugikorretan interneta eduki behar da bestela ezin dira irakurri.

Korreo hau idazterakoan garbi eduki behar duzu nori bidali nahi diozun, bestela, ezingo duzu bidali nahi diozuna ondo eta xehetasun guztiarekin idatzi. E-maila hau idazteko orrian, lehendabizi letra tipoa eta tamaina aukeratu, nahiz eta gehienetan jarrita dagoen bezala izaten den. Hau dena aukeratu eta gero, nola hasi, zer eta nola kontatu izaten da arazoa. Aurreko hori nola egin pentsatzen hasten zara eta konturatzerako zehatz mehatz dakizu zer idatzi. Horrekin batera behatzek automatikoki zure burutik pasatzen dena idazten dute. Uste baino lehenago zure bizitzako zati bat ordenagailuko pantailan ikusten duzu. Baina idatzitakoarekin bat datorren kantu edo abesti bat etortzen zaizu burura eta hori e-mailean bidaltzea erabakitzen duzu mezuarekin batera. Kantua mezuan kargatu bitartean zuk ere entzun egiten duzu, entzutean konturatu gabe abesten hasten zara.

Ondoren, bidali agindu batekin zure pentsamenduak sarean barrena galtzen dira mezu hartzailearen bila


Joana Bildarratz


Eleberri bat idazteko ezer gutxi behar da: paper zuria, idazteko zerbait eta imajinazioa. Hiruak lortu ezkero, eleberri bat idazteko prest egongo zara. Berdin dio eguna ona, txarra, alaia edo tristea izatea, horren arabera eleberriak seguruenik zeure umorea islatu ahal izango du.

Behin idazteko prest zaudenean, imajinazioa sorraraziko dizun zerbait bilatu edo begiratu behar duzu: argazkiak, telebista, prentsa, paisaia… Eta eleberriaren gaia finkatuko duen ideia nagusia hautatu. Oso garrantzitsua da idazten hasten zaren momentutik erlojuaz ahaztea eta presarik ez izatea. Bestela, askotan detaile asko idatzi gabe geratu ohi dira eta idatziak aberastasuna galtzen du.

Istorioa aurrera doan neurrian, zeure bizipen pertsonalak edo ingurukoen kontakizun errealak aipatzeak ere eleberria aberastu dezake, errealitatearekiko lotura mantentzea komenigarria baita.

Pauta guzti hauek bete ezkero idazle bihurtu ahal izango duzu zeure burua. Hori bai, ez ahaztu guztia egun batean idaztea ezinezkoa dela. Hainbat egunetan idazteak egun ezberdinetako ikuspuntuak azaltzeko aukera ematen du eta ondorioz, irakurlearen arreta pizten lagundu dezake.


Jone Amonarriz

Idazti behar dudan testuaren arabera, orriaren aurrean jarririk, modu batera edo bestera pentsatzen dut.

Ipuin edo istorio bat bada idatzi beharrekoa, fantasia eta irudimenari neure burutik alde egiten uzten diot, baina bestalde, erreala den zerbaiti buruzko testua bada agindutakoa, nire bizitzari eta pentsaerari gehiago egiten diot kasu, sentitzen dudanari alegia.

Adibidez, euskararen egunean literaturako irakasleak euskarari buruzko hausnarketa bidali ondoren, etxeko salako sofan eseri nintzen eta nire inguruan pentsatzen jarri. Pare bat aldiz ahizpari oihu egin nion gauzak behar bezala ez egiteagatik eta ondorioz, nik iseka batzuk jaso nituen. Eserlekuan postura ona hartu, orria magalean jarri eta boligrafoa eskuan nire hizkuntza ofizialari buruz pentsatzen hasi nintzen, eta orduantxe ikastolak urrezko Q-a irabazi zuenez erlazio bat ematea bururatu zitzaidan eta horrela hasera eman nire testuari.

Euskal Herriko gazte, heldu eta zaharren pentsamoldea kontuan hartuz, nirea barne, ondorioak ateratzen hasi nintzen. Orduan, gurasoak iritsi ziren etxera eta hori aprobetxatuz, sukaldera joan nintzen ura edatera eta pixka bat amarekin hitz egitera. Berriz sofan eseriz, nire heziketa akademikoan pentsatzen jarri nintzen, eta horri buruz ideia nagusienak idazti nituen.

Eta amaitzeko, dena laburbildu nuen eta esaldi on bat idazteko gogoarekin, euskaldunok asko erabiltzen dugun bta ipini nien. Horrela bukatu nuen nire hausnarketa eta ondoren nire gurasoei iritzia eskatuz, gustura geratu nintzen nire lanarekin eta beraiek emandako erantzunarekin.


Maddi Agirrezabala


Egunero – egunero idazten dut nire egunerokoan, egin behar ditudan gauza guztiak.

Nire egunerokoa hamar hilabetez dago osatuta, bertan, hutsune batzuk daude, abenduak hemeretzitik, urtarrilak sei arte. Oporrak direla eta, atsegina da hutsune hau ikustea nire denbora librea adierazten duelako eta oso gustukoa dudalako. Bi urtez dago osatuta nire egunerokoa, irailak zortzian hasten da eta abenduak hogei eta hamaikean bukatzen da lehenengo urtea. Bigarrena, aldiz, urtarrilak batan hasten da eta uztailaren bostean bukatzen da.

Egunerokoaren lehen orrialdean astelehenetik ostiralera bitarteko ordutegia aurkituko duzu, adibidez astelehenekoa idatziko dizuet.

Astelehenetan asignatura bat gutxiago edukitzen dugu eskolara bederatzietan sartzen garelako, lehen orduan, matematika, bigarrenean, gizarte, gero denbora librea ordu erdi batez. Hirugarren orduan, argazkigintza hautazko asignatura moduan, laugarren orduan, gaztelera edo euskara edukitzen dugu, astez behin trukatzen dira, ordu batean klasetik irteten gara bazkaltzera joan eta arratsaldean bostgarren orduan, soinketa eta azkenik ingelesa edukitzen ditugu.

Egunerokoaren azken orrialdeetan ohartxoak daude. Bertan, nire lagunek idazt didate. Adibidez:

Apa!!wapixima!!zmz??esperoet ondo, bestela jeje!

Ba ez dakit zer esan, ze dena bakizu, jiji!

Oso maja zeala ta ez aldatzeko iñoiz!mxk!

Kpmz!


Maria Goya


Literatura betidanik izan dugu gurekin, munduaren hasieratik, gure mendeetara iritsi arte. Hasieran, praileek eta goi mailako karguko gizonek bakarrik zuten idazteko ahalmena eta jakituria. Cervantes, Nostradamus, Dante, Da Vinci… ziren mende horietako idazlerik ospetsuenak. Euskal Herrian, aldiz, Bernard Etxepare, euskarazko lehen liburua idatzi zuena, eta Joanes Leizarraga, biblia euskeratu zuen lehena izateagatik dira aipagai.

Literaturan zati garrantzitsua da poesia, hainbat poeta garrantzitsu, Pablo Neruda eta Gabriela Mistral txiletarrak, Federico Garcia Lorca eta Rafael Alberti espainiarrak, Jose Luis Borges eta Alfonsina Storni dira. Poeta kontenporaneoak berriz,, Juan Jose Alcolea edo Nicolas del Hierro, beste batzuen artean dira aipagai.

Bukatzeko, gaur egungo literatura dut aztergai. Mundu mailan ezagututako atzerritar asko ari dira ospea lortzen, Ken Follet, J.K. Rowling, J.R.R. Tolkien, baita Isabel Allende ere. Estatu mailan Toti Martinez de Lezeak eta Ana Maria Matutek idatzitako liburuak dute ospe gehientsuena. Euskal Herrian, Bernardo Atxaga da idazlerik onena, Joseba Sarrionandia eta Anjel Lertxundi atzean dituelarik.


Martin Orzaiz


Familia arteko edo lagunetako norbait kanpoan edo atzerrian izanez gero, komunikatzeko aukera gutunen bidez izan daiteke, ez al zaizue iruditzen? Baina horrek ere bere gastuak suposatzen ditu, izan ere, zigilua eta sobreak erosi behar dira bidali behar dugun gutunarentzako. Horregatik, astean behin edo bi astez behin bidaltzea komenigarria izango litzateke, adibidez, aurreztu nahi baldin badugu. Material guztia eskuratutakoan, jadanik idazteko ordua ailegatu dela esan daiteke, beraz, esku artean ditugun axota eta paperarekin edonora joan gaitezke etzatera, esertzera, makurtzera…eta gure istorio edo kontakizunak idatzi. Ez dugu kontzentrazio maila handirik behar azterketa batean bezala, izan ere, egun bakoitzean eduki dugunaren berri ematean datza eta ez du esfortzu handirik eskatzen. Gainera, bai irratiarekin edo edozein musikarekin egin daiteke lan hau, Bernardo Atxagak idatzi zuen “Ipuin bat bost minututan izkribatzeko” ez bezala. Bertan aipatzen da, esaterako, ulertzen ez dugun musika jartzea komenigarria dela, baina kasu honetan, bai pop, rock, metal, reggae edo musika klasikoa entzutea berdin-berdina da.

Jada nahi adina idatzi dugunean, papera sobrearen tamainan doblatuko genuke eta ondoren sobrea itxi. Baina askotan paperaz aparte beste detailetxoren bat bidaltzen dela ohartu al zarete inoiz? Argazkiak nahiz beste oparitxo txikiren bat, beti ilusioa egiten dizkigutenak, baina hau ez da beharrezkoa.

Orain bakarrik gure hartzailearen helbidea jartzea eta zigilua itsastea faltako zitzaigun. Normalki, helbideak koadernotxo txiki batean edukitzen ditugu gordeak, beraz, orriak pasatzen hasi gure hartzailearenera iritsi arte eta orduan sobrearen aurrealdean idatzita dugun berbera kopiatuko genuke. Eta atzealdean berriz, berdina baina igorlearen datuekin. Zigiluen kasuan, mota bat baino gehiagokoak ezagutzen dira, pegatzekoak eta mingain puntarekin ukitu eta pegatzen diren horietakoak. Erosten duguna erosten dugula, albo batean jarri eta kitto!

Amaitzeko, etxetik irten eta kaleetan egoten diren koloretako postontzietan bota sobrea eta ondoren itxarotea tokatzen da; erantzuna iritsi arte.


Amaia Iraola


Ipuin Bat egitea erraza dirudi hasera batean; nork ezin du egin “Txanogorritxo” edo “Hiru txerritxoak” bezalako ipuinik. Ba ez da erraza, ipuinbat idazteak las asko baitu.

Ipuina zure umetxo maitea bezala maitatu behar duzu. Pazientzia eta denbora eman behar diozu, baina denbora hori ezin da galdu, aprobetxatu egin behar da.

Lehenengo eta behin, ipuinaren gaia pentsatzen da zentzu handiarekin. Normalean hau izaten da zailena, askotan ez baitzaizu gai honik bururatzen. Ondoren, gaia jakinda, ipuineko pertsonaiak pentsatzen dituzu eta ipuineko arazoa zein den ere bai.

Horiek denak buruan edukita, errazena istorioa idaztea da. Baina hori bai, bururatzen zaizkizun ideia guztiak ez dira batera idatzi behar, bestela ipuina oso motza geratuko baitzaizu.

Behin bukatuta, bertan izando duzu zure ipuin maitea.


Asier Capa


Ipuin bat idazten hasi aurretik, oso desatsegina egiten zaizun zerbait egin behar duzu, etxean erratza pasa adibidez, ipuina idaztea gustagarriagoa izan dadin.

Etxea txukundu ondoren, mahaira joan eta ingurutik gustukoen dituzun gauzak kendu. Hori egin ondoren, begiratu leihotik, elurra ari du, eta zu etxean zaude, kanpora atera eta ondo pasa nahi duzu, baina lana egin behar da. Bota azken begiratu bat leihoari eta jaitsi pertsianak. Eseri mahaian eta atera sakelatik gogokoen duzun boligrafoa, hau inguruan dituzun gauza guztietatik politena izan dadin.

Hartu orri zuri bat eta jarri zure aurrean, inguruan izaten duzun orratzezko erlojua ere hartu denbora kontrolatzeko. Piztu irratia eta jarri oso bolumen baxuan, isiltasun desatseginak saihesteko eta honekin ez entretenitzeko.

Egin duzu zatirik zailena, jaitsi sukaldera eta hartu hozkailuan dagoen pastel gozo hori eta egin hozka. Segi lasai ura edatera eta gero komunera. Orain ezerk ez zaitu etengo lanean ari zaren bitartean joan eta eseri mahaian. Ordu erdi joana da hasi zarenetik eta nekatuta zaude. Lasai, segi lanean, idatzi lehen esaldi bat, saiatu “bazen behin” edota “duela urte asko” bezalako hasierak alde batera uzten. Bilatu zure bizipenetan luzatu eta interesgarri bihurtu daitekeen zerbait.

Baduzu lehen ideia bat. Atera hortik pertsonaien eta egoeraren deskribapenak osaturiko paragrafo bat. Zati bat egina dago. Altxa orain eta eman paseo bat eta edan laranja zukua bost minutuko atsedena hartzen duzun bitartean.

Itzuli zure aulkira, gutxi geratzen da eta. Ez duzu atseden gehiagorik beharko. Utzi letrei irteten, ez pentsatu idazten ari zaren bitartean eta utzi ortografia amaierarako. Ongi ari zara, baina irudi erakargarri bat jarri behar duzu amaierarako irakurle guztiak aho zabalik uzteko. Amaitzeko unean, oroitu horrenbeste negar eginarazi zizun pelikula hartaz eta saiatu antzeko zerbait egiten.

Zorionak! Egin duzu ipuina. Erlojuari begiratu, irratia itzali eta atera elurrarekin ondo pasatzera.


Imanol Eguren



Ipuin bat bost minututan idazteko lehenik eta behin behar beharrezko dituzu paper zuria eta boligrafo bat eta kronometro bat zeinek denboraren pasira adieraziko dizun.

Ez zaitez jarri zure gelako betiko horma zuriari begira, atera zaitez balkoira eta jar zaitez bertako mahian. Hasi aurretik ase itzazu zure gorputzaren beharrak, ondore molesta ez zaitzaten eta har ezazu aspalditik sukaldeko armairuan utzita dagoen kantinplora bete urez eta eraman ezazu zurekin balkoira.

Orain begiratu behera eta lehenengo ikusten duzun pertsona deskribatu eta zure ipuineko pertsonaia bezala har dezakezu.

Jadanik bi minutu pasa dira eta baduzu dagoeneko zure ipuineko pertsonaia emaiozu ur tragoxka bat kantinplorari eta ondoren ireki hiztegia ea lehenengo hitza ikusten duzuna, zuretzako deigarria izan dadila, apuntatu eta bilatu loturarenbat zure pertsonaiarekin.

Hiru minutu eta erdi eta bukaera bakarrik falta zaizu ipuina bukatzeko. Bilatu bukaera egoki bat eta kitto.


Oier Zaldua

Gaurko egunak aspergarria ematen du, beraz, kalera ateratzeko gogorik ez dago eta nahiz eta ipuin bat idaztea baina gauza hobegoak egiteko eduki, gaur liburu nazkagarri bat idazteari emango diot denbora guztia.

Lehenik eta behin, tripa ondo bete. Ondoren janari bila ez joateko, eta pixagurea baduzu, egin ezazu pixa ere gero ez altxatzeko. Hori guztia eginh ondoren, gai interesgarri batean zentratu, ipuina ahalik eta interesgarriagoa izateko.

Gaia aukeratu ondoren, hasi ipuina idazten, sarreratxo batetik. Sarrera idaztekopare bat minutu behar dituzu. Sarrera amaitu ondoren pentsakor gelditzen zara, zer egin ez dakizula. Denbora apur bat pasa ondoren, urrengo pasartea burlan duzu. Dagoeneko zailena eginda dago. Ortiz aurrera konturatuko zara historioa bakarrik osatzen ari dela, zure buruak ideiak etengabe jaurtitzen bait ditu, bata bestearen atzetik.

Dagoeneko amaierara iritsi zara eta dezisio bat arrunt bat artu behar duzu:

Historioak amanera tristea ala alaia eduki behar duen. Gaurko eguna aspergarria denez eta umore txarrez zaudenez, amanera triste bat egiten diozu ipuinari, zure haserrea adierazteko.

Hau guztiaren ondoren, atsaldeko lana eginda duzu eta oheruntz joaten zara, gaurko eguna amaitutzat emanez.


Ekaitz Saizar


Eser zaitez toki lasai batean, hiriko zaratatik at. Pentsa ezazu basoan eserita zaudela zuhaitzen azpian, animaliak zure inguruan daudelarik. Arkatza edo boligrafo bat hartu eta orri zuri bat (arkatza hartu baduzu ongi zorroztu, geroago zure mundu magikotik irten beharrik ez izateko). Eta has zaitez idazten, utzi mundua alde batera eta zure istorio, olerki edo kontakizunean egongo bazina bezalaxe egon. Bukatutakoan, lasai, patxadaz, berriro irakurri dena eta gustura bazaude zorionak! Bestela berriro testuaren hasierako lerroko instrukzioetatik irakurtzen hasi.


Igor Agirre


Marra zuzenez betea nago, marra horiek iparralderantz, egoalderantz, mendebalderantz zuzenduak daude. Mota askotako marrak ditut, motzak, luzeak… Nirekin denbora gutxian kilometro ugari egin ditzazkezu. Segundo gutxi batzuetan errepide inguruko txokoak aurkitu ditzazkezu, gasolindegiak, jatetxeak, atseden lekuak etb. Errepidean zoazela eta baduzu ingurua ezagutzen, niri galdetu eta esango dizut. Gaur egun ez nauzue askorik erabiltzen, errazagoa baita gur egungo teknologiaz baliatuz GPS erabiltzea.


Iñigo Alustiza

Ipuin edo istorio bat idazteko, arkatza eta paperaz gain, inspiratuko zaituen zerbait behar duzu zeure aurrean edo inguruan. Gustura sentitu behar zara idazteko momentuan eta alde batera utzi beste gauza guztiak. Askotan, oso zaila egiten da ipuin baten gaia edo hasiera idaztea, horregatik, eserita zauden lekuari begirada bat bota eta lehenengo bururatzen zaizun hitza idatzi ezazu paperean. Hau egin ondoren, gaia hautatuta duzula esan nahi du eta ondoren, idatzi duzun hitzarekin lotura ikusten duzun hitzen zerrenda bat egin, idazteko garaian oso baliagarriak egingo baitzaizkizu. Jada, ipuina idazten hasteko prest zaude.

Lehenik gaiarekin lotura izango duen pertsonaien bat pentsatu eta idatzi ezazu, bertan, nolakoa den ere azaldu beharko duzu. Hasieraren zati bat egina duzu. Ondoren, zein arazo izango duen pentsatu behar da eta horretarako egin ezazu atzera zeure bizitzan eta gogoratu zeuk eduki dituzun arazoak, oso baliagarriak izango zaizkizu idazteko garaian. Hau egin ondoren gauzak buruan nahasiak eduki ezkero, egin ezazu geldialdi bat eta prest egongo zara jarraitzeko.

Minutu batzuk pasa ondoren, berriro ere eser zaitez idazteko asmoz. Pentsa ezazu oso gutxi falta zaizula bukatzeko eta horrek animatuko zaitu. Orain egin behar duzuna oso garrantzitsua da, zeren eta honekin bukatuko baituzu ipuina, lehenik ea ongi ala gaizki bukatzea nahi duzun pentsatu. Esan duda hau egiteko, begiratu itzazu zeuk irakurritako liburu batzuen bukaerak eta errazago egingo zaizu. Azkenik, irakur ezazu ipuina eta sinatu, denek jakin dezaten zeinek idatzi duen.


Itxaso Rivera


Gizakiaren duda handienetako bat orri baten aurrean jartzen denean, bere buruak sentitzen duena eta pentsatzen duena adieraztea da. Hau batzuetan, eginbehar oso zaila bihurtzen da. Baina, badaude elementu batzuk, modu egokian erabiltzen baditugu, idaztea asko errazten digutenak. Horietako bat, geure burua da. Honek, geure bihotzeko sentimenduak ordenatzen eta zuzentzen ditu, eta gainera, orri txuri baten aurrean idazteko gaitasuna ematen digu. Beste faktore garrantzitsu bat, hiztegiak eta entziklopediak dira. Horiekin, gure ideiak besteekin konpara ditzakegu, eta mundua hobeto ezagutu. Baina, garrantzitsuena gogoak dira, horiek gabe ez dago ezer egiterik. Izan ere, horiek dira bidea gure ideiak ezin hobeto adierazteko. Gogoak baditugu, eta egiatan saiatzen bagara, testu ezin hobea aterako zaigu, eta guk azaldu nahi duguna besteei jakinaraziko diegu modu ezin hobean.


Mikel Alvarez


Lasai eta gustura idazteko lehenik eta behin boligrafoa eta hamar bat orri zuri beharko dituzu. Eser zaitez toki lasai batean, orria non jartzeko mahai eroso batekin. Begiak itxi bi minutuz eta saiatu pentsatzen zure ametsetako paisaia liluragarri horietako bat. Horrez gain, zure istorioan azalduko diren pertsonaien ezaugarriak, izenak… eta azkenik, lotu hitz hauek istorio ikusgarri bat bezala, ahal den erakargarriena izan dadin irakurlearentzat. Bukatu ondoren, hiru lau aldiz irakurri eta gustura geratzen bazara, hortxe duzu bost minututan eginiko lan bat. Ez bazara gustura geratu, testuaren lehenengo lerrotik irakurtzen hasi eta egin gustura geratu arte behin eta berriz.


Mikel Lasa




IPUIN / OLERKI BAT 5 MINUTUTAN



Olerki bat idazteko beharrezkoa da dudarik gabe, arkatza eta paper bat. Zeure imajinazioari atea ireki behar diozu., beraz, ahal baduzu, leku aproposean egin, kontzentratu beharko zara eta. Komeni da, nahiz eta beharrezkoa ez izan, zeure alboetara begiratzea., ideia nagusi batzuk hartzeko, adibidez: musika entzuten duzun, txorien kantuak; leihotik ikusten duzuna…

Beste paper bat hartu ezazu, ideiak apuntatu ahal izateko, baita ere egin dezakezuna da, kalera irten nahi baduzu harritu zaituen gauzaren bat idaztea orritxoan, hau da, horrela ideiak gehitu ahal izango dituzu. Momentu horretan dituzun sentimenduak ere idatz ditzakezu. Hau guztia egin eta gero, garrantzitsua da gaia aukeratzea, hau beharrezkoa baita. Ondoren, olerkiaren izenburua pentsatu beharko duzu, baina momentuan ez bazaizu bururatzen izenbururik hau ere amaieran egin daiteke.

Sentimenduak aipatu ditudanean, adibidez zeure iraganean pasatakoa kontatzea nahi baduzu, zeure olerkian lehenik gogora zaitez ondo gertatu zenaz, hau da, momentu horretan sortu ziren sentimenduak, lekua, nola gertatu zen…eta beste hainbat ideia. Beste alde batetik, momentuan bururatzen zaizuna idatzi nahi baduzu, aurretik idatzi dituzun ideiak asko lagunduko dizute olerkia sortzeko, errazagoa egingo zaizu.

Azkenik, pauso guzti hauek jarraitu ondoren, hasi zaitezke olerkia idazten, zeure imajinazioa erabiliz, lehenik dituzun ideiak sartuz, sentimenduak aipatuz…eta bukaeran olerki polit bat lortuko duzu.

Ane Altuna

Ipuin bat idazten hasi baino lehen, playstationean jolasten dut, idazten ari naizenean tentazioa ez jartzeko partida jolastu ondoren baso bat ur edaten dut eta komunera joaten naiz. Hori egin ondoren nire gelara joan eta motxilatik artxibadora atera eta orria atera eta artxibadora berriz motxilan sartu eta mahaian dauden gauza guztiak garbitu edo jaso ondoren, mahaiak argia pizten dut eta gelakoa itzali eta boligrafoa aukeratu ondoren hasten naiz idazten.

Baina lehenengo burua lanean jartzen dut, burura ekartzen ditut azken aldiko pelikula, liburu, telesailak eta imaginazioari ere erreparatzen diot. Ondoren, gauza horiek guztiak nahastu ondoren hasten naiz idazten ordu batzuk pasa eta gero, ideiarkgabe gelditu ondoren, deskantsu bat hartzen dut. Sukaldetik beste paseotxo bat eman eta ordenagailua pizten dut eta notiziak ikusi ondoren beste ordu betez eta nola arratsalde erdia pasa den, meriendatu egin behar dut ideia gehiago etortzeko burura berriz komunetik pasa ogi apurrak jaso eta liburu bat irakurtzen hasten naiz eta imaginazioa bor-bor dudanean liburua utzi eta idazten segitzen dut. Ideia guztiak etotzen zaizkit burura eta denak ezin jarririk nabilenez, batzuk utzirik segitzen dut ipuina bukatu arte

Eneko Andueza

Materiala, eguraldiaren arabera hautatu dezakezu, baina derrigorrez erlojua beharko duzu.

Eguraldi txarra egin ezkero, etxeko hainbat leiho desberdinetatik begira dezakezu, papera eta arkatza edo ordenagailu eramangarria erabiliz nahi izanezkero. Minuturo leiho desberdin batetik begiratzea komeni da, segun eta zein tokitan, gauza desberdinak gertatzen direlako.

Eguraldi ona egin ezkero, kalera ateratzera komeni da, gauzak astiroago ikusteko eta jendearen hizketaldiak entzuteko. Ohar moduan idatzi ikusi eta entzuten duzun guztia, dena baliagarria baita.

Edozein eguraldi egiten duela, azkenik oharrak zentzua duten moduan lotu eta irudimen pixka batekin lana bukatuta edukiko duzu

Ander Garmendia

Ipuin bat bost minututan idazteko beharrezkoa zaizu, ohizko arkatza eta papera ez ezik, erloju bat. Honek denbora azalduko dizu eta horrela zer egiten duzun jakingo duzu. Ipuin bat bost minututan egiteko ez eseri zure ohiko lanetako mahaian, eseri leku ezberdin batean. Baina lehenengo, atera kalera ordu erdi batez, papera eta arkatzarekin. Eman buelta bat zure herritik eta harritzen zaituzten ekintzak, pertsonak, tokiak… apuntatu. Hitzak, esaldiak…izan daitezke. Ondoren,berriz mahaian eseri eta apuntatu dauzkazun gauzak banan-banan idazten joan, baina esaldi batetik bestera lotura bat aurkitzen saia zaitez. Hiztegia erabil dezakezu edo zure, anai-arreba, aita, amari… galdetu. Azkenik, denak lotura duela jakinda eta ondo dagoela idatzita, ortografia eta akats gramatikalak errepasatu, baldin badaude, zuzendu. Horrela konturatuko zara ez dela hain zaila ipuin bat bost minututan egitea.

???

Ipuin bat idazteko, lehenik, hartu papera eta arkatza eta idazten hasiko zara, adibidez, ipuin bat nola egingo zenukeen esanaz. Zeure logelara edo bestela eskolako lanak egiten dituzun tokira joan, aulkian eseri eta mahai gainean jarri orri zuria. Pentsatzen jarri eta denbora pixka bat pasa ondoren, ez bazaizu ezer bururatzen edo ez badakizu nola hasi, lasai, ez baitaukazu presarik. Aulkitik altxa eta buelta bat eman ondoren, berriro orriaren aurrean jarri. Orain hobeto, ezta? Eta ideiaren bat baduzu, are hobekiago. Beno, dagoeneko zailena eginda daukazu, zeri buruz idatziko duzun baitakizu. Sarrera erakargarri bat egin, beno badakit errazagoa dela esatea egitea baino, hala ere, beti daukazu aldatzeko aukera ez bazaizu gustatzen. Ipuinari hasiera egin diozu, inspiratuta zaude eta laster iritsiko zara amaierara. Jada bukatu duzu ipuina, espero zenuena baino azkarrago, ezta? Orain ahaztu ipuinaz eta hurrengo egunean edo handik bi egunetara berriro irakurri,akatsak zuzendu eta zerbait gustatzen ez bazaizu aldatzeko aukera izango duzu; ez da ezer pasatzen, orain garbira pasa eskuz edo ordenagailuz. Eskuz pasa behar baduzu, letra ona egin besteek uler dezaten, ordenagailuz eginez gero, ez duzu horrelako arazorik.

Irati Jauregi

Olerki bat idazteko beharrezkoa da dudarik gabe, arkatza eta paper bat. Zeure imajinazioari atea ireki behar diozu., beraz, ahal baduzu, leku aproposean egin, kontzentratu beharko zara eta. Komeni da, nahiz eta beharrezkoa ez izan, zeure alboetara begiratzea., ideia nagusi batzuk hartzeko, adibidez: musika entzuten duzun, txorien kantuak; leihotik ikusten duzuna…

Beste paper bat hartu ezazu, ideiak apuntatu ahal izateko, baita ere egin dezakezuna da, kalera irten nahi baduzu harritu zaituen gauzaren bat idaztea orritxoan, hau da, horrela ideiak gehitu ahal izango dituzu. Momentu horretan dituzun sentimenduak ere idatz ditzakezu. Hau guztia egin eta gero, garrantzitsua da gaia aukeratzea, hau beharrezkoa baita. Ondoren, olerkiaren izenburua pentsatu beharko duzu, baina momentuan ez bazaizu bururatzen izenbururik hau ere amaieran egin daiteke.

Sentimenduak aipatu ditudanean, adibidez zeure iraganean pasatakoa kontatzea nahi baduzu, zeure olerkian lehenik gogora zaitez ondo gertatu zenaz, hau da, momentu horretan sortu ziren sentimenduak, lekua, nola gertatu zen…eta beste hainbat ideia. Beste alde batetik, momentuan bururatzen zaizuna idatzi nahi baduzu, aurretik idatzi dituzun ideiak asko lagunduko dizute olerkia sortzeko, errazagoa egingo zaizu.

Azkenik, pauso guzti hauek jarraitu ondoren, hasi zaitezke olerkia idazten, zeure imajinazioa erabiliz, lehenik dituzun ideiak sartuz, sentimenduak aipatuz…eta bukaeran olerki polit bat lortuko duzu.

Jokin Merkader

Ipuin bat bost minututan idazteko, lehenbizi papera eta arkatza hartu behar da eta zure pentsamendutan murgildu behar zara, bururatzen zaizuna idazten hasi behar da, pertsonaiaren izena, lekua, hau da, sarrera idatzi behar duzu. Jada, bi minutu pasatu dira eta ipuinaren gorputzatrekin hasi zara. Hor ipuinean agertu behar den arazoa idatzi behar da eta ekintza batzuen ondoren, arazo horrek konponduta egon behar du. Minutu bat besterik ez da geratzen eta amaiera geratzen zaizu. Amaieran, protagonistaren edo ipuineko pertsonaiaren istorioa nola bukatzen duen idazten dezu

Mikel Odriozola

Ipuin bat idazteko behar dituzun materialak bildu; arkatza, papera, ezeztekoa... eta arreta galtzen ez duzun toki batera joan. Baso bat ur gertu eduki, ez baita gaizki etortzen. Idazteko prest zaude dagoeneko. Minutu eta erdi joan da, baina ez larritu, oraindik denbora dago eta. Ezer ez bazaizu bururatzen, leihora hurbildu eta atentzia deitzen dizuten gauzen ohartxoak hartu. Nahikoak dituzunean, mailara joan berriz eta ohartxo horiekin idatzen hasi. Bi minutu geratzen zaizkizu, erabili istorioa osatzeko. Ez du zertan oso luzea izan, baina gogoratu ipuin batek eduki behar dituen zatiez. Bost minutuak pasatzerakoan, zure ipuina amaituta edukiko duzu. Irakurri eta errepasatu akatsak zuzentzeko eta horrekin amaitutzat eman.

Alba Lozano

Ipuin bat idazteko, lehenik gaia ondo-ondo pentsatu behar duzu. Gaia pentsatu ondoren, paper zuri batean zure istorioan agertzen diren pertsonaien izenak izendatzea gomendatzen dizut. Gero, ipuina garatzeko honako eskemaren pausoak jarraitu ezkero, ipuina errazago idatziko duzu.
Eskema honela sailkatuta egongo da:
*Hasieran, pertsonaien izenak, arazoa eta non gertazen den idatz ezazu.
*Jarraian, ekintza guztiak labur eta puntuz- puntuz idatzi.
*Amaitzeko, zure istorioaren amaiera idatzi. Amaiera ona edo txarra izan daiteke, edo nahiago baduzu , amaiera gabeakoa ere.
Honako pausoak segi ondoren, ipuina idazten has zaitezke eskemaren laguntzaz.

Julissa Perez

Ipuin bat idazten hasi baino lehen, playstationean jolasten dut, idazten ari naizenean tentazioa ez jartzeko partida jolastu ondoren baso bat ur edaten dut eta komunera joaten naiz. Hori egin ondoren nire gelara joan eta motxilatik artxibadora atera eta orria atera eta artxibadora berriz motxilan sartu eta mahaian dauden gauza guztiak garbitu edo jaso ondoren, mahaiak argia pizten dut eta gelakoa itzali eta boligrafoa aukeratu ondoren hasten naiz idazten.

Baina lehenengo burua lanean jartzen dut, burura ekartzen ditut azken aldiko pelikula, liburu, telesailak eta imaginazioari ere erreparatzen diot. Ondoren, gauza horiek guztiak nahastu ondoren hasten naiz idazten ordu batzuk pasa eta gero, ideiarkgabe gelditu ondoren, deskantsu bat hartzen dut. Sukaldetik beste paseotxo bat eman eta ordenagailua pizten dut eta notiziak ikusi ondoren beste ordu betez eta nola arratsalde erdia pasa den, meriendatu egin behar dut ideia gehiago etortzeko burura berriz komunetik pasa ogi apurrak jaso eta liburu bat irakurtzen hasten naiz eta imaginazioa bor-bor dudanean liburua utzi eta idazten segitzen dut. Ideia guztiak etotzen zaizkit burura eta denak ezin jarririk nabilenez, batzuk utzirik segitzen dut ipuina bukatu arte.

???

Ipuin bat bost minututan idazteko, lehenbizi papera eta arkatza hartu behar da eta zure pentsamendutan murgildu behar zara, bururatzen zaizuna idazten hasi behar da, pertsonaiaren izena, lekua, hau da, sarrera idatzi behar duzu. Jada, bi minutu pasatu dira eta ipuinaren gorputzatrekin hasi zara. Hor ipuinean agertu behar den arazoa idatzi behar da eta ekintza batzuen ondoren, arazo horrek konponduta egon behar du. Minutu bat besterik ez da geratzen eta amaiera geratzen zaizu. Amaieran, protagonistaren edo ipuineko pertsonaiaren istorioa nola bukatzen duen idazten dezu.

Odei Arregi

Ipuin bat gustora eta haria galdu gabe idatzi ahal izateko etengabe bururatzen zaizkizun ipuinaren gaiari buruzko ideiak apuntatu orri zuri batean.
Zuk hautatutako gaiak idazteko gogoa eta zirrara sortzen badizkizu asko laguntzen du eta gaia ongi hautatu eta ideia interesgarri batzuk bildu ezkero, amaitutzat eman dezakezu ipuin bat idazteko eman behar diren pauso garrantzitsuenetako bat.
Garai polita da atsedentxo bat hartzeko; balkoira atera, tiro batzuk egin saskibaloiko kanastan, txakurrarekin jolastu edota edonolako hizka-mizka batzuk jateko.
Ordu bete baten buruan gutxi gorabehera baso bat esne eskuetan dugula lau gurpileko aulkira hurbildu eta zer aterako zaigun beldurrez lanean hasiko gara. Ez dugu ezertarako gogorik, beraz, idatzi bainio lehen orain dela ordubete idatzitako ideiak irakurriko ditugu.
Gaia gustokoa bada ipuina borobiltzeko irrika izugarri bat piztuko zaizu eta pertsonaiak asmatzearekin batera hasi dena antolatzen, baita ere, ipuin honi zentzua emango dion gaia bideratzen.
Zure lanari gustoa hartzen joan honek, egarri eta gosea ekarriko dizkizu, edan ondoan duzun esnea eta hartu sukaldeko armairuko bigarrengo apaleko gaileta potetik pare bat gaileta.
Hauek konturatzerako ahoan dituzunean amaitu ipuina. Honek asko poztuko zaitu eta barruak beteko dizkizu. Zure pentsaerak ordea, beste ipuin bat egiten hasi baino lehen ongi prestatu behar dela adierazten dute.

Odei Arregi

Thursday 15 January 2009

ZINEMA

AUSTRALIA

Ezagutu gehiago haren film zuzendari Baz Luhrmann, Romeo eta Julieta (Leonardo Dicaprio-rekinPop bertsioa) eta Moulin Rouge-k, ikuskizunen sailean du zinta Australia.

Pelikulak, Hugh Jackman eta Nicole Kidman protagonista izana, britainiar aberats aberats baten rantxo kargua, hartu behar du Australian.
Laguntzarekin gazte baten maitemintzen da hark, 2000 abelburu eraman behar izango du Darwin-eraino, lekua japoniar tropek erasotzen dute.
Gerraren erdian maitasuna motibo errepikari bat da zine belikoan, askotan lehen agertzen den literaturan; adibidez, Helena ederrera erreskatatzeak 10 urtez gerra katea kendu zuen Troiako greko eta artean, kontakizunen Homeroren historia ateratzen da.Fideltasun gutxirekin, bataila hau, zinera eraman zen 2004tan Troian, Wolfgang Petersen-en.

Halaber, gerren artean maitasuna eta garbi ordaindua izan ohi da, berriz gatazka belikoa, amoranteak bereizten duen, frantses zintan gertatzen izan luze Bat Igandean ezkongai-harremanetik (2004Jean Pierre Jeunet,).

Elkartzen den ezaugarri komun bat belikoak klase honen filma da maitasuna ia sentimendu handi bikain bat, sumindu, topa egin izatera libratzea eta opacar izatera erakusten dute, besterik ez bada ere pixka bat, gerraren lazturak.Klase honen filmen azkar bat orain.




CREPUSCULO



Stephenie Meyer-en liburu sagaren lehenengo liburuaren pelikula da hau:Crepúsculo eta beste hiru liburu ere badaude:Luna Nueva, Eclipse eta Amanecer.Momentuko estrenorik honenetakoa izan da eta, adibidez, Tolosako leidor aretoan ikusteko aukera izango da larunbatean,urtarrilak 17an.

"Bella Swan, hamazazpi urteko neska bat da, bere aitarekin bizitzera joaten dena Forks-era. Han Edward izeneko mutil gazte eta lirain bat ezagutzen du. Hau desberdina da bere adineko beste mutil guztiengandik, baina Bellak inoiz esperoko ez zuena,hau vampiro bat izatea da."