Friday 23 January 2009

IPUIN / OLERKI BAT 5 MINUTUTAN



Olerki bat idazteko beharrezkoa da dudarik gabe, arkatza eta paper bat. Zeure imajinazioari atea ireki behar diozu., beraz, ahal baduzu, leku aproposean egin, kontzentratu beharko zara eta. Komeni da, nahiz eta beharrezkoa ez izan, zeure alboetara begiratzea., ideia nagusi batzuk hartzeko, adibidez: musika entzuten duzun, txorien kantuak; leihotik ikusten duzuna…

Beste paper bat hartu ezazu, ideiak apuntatu ahal izateko, baita ere egin dezakezuna da, kalera irten nahi baduzu harritu zaituen gauzaren bat idaztea orritxoan, hau da, horrela ideiak gehitu ahal izango dituzu. Momentu horretan dituzun sentimenduak ere idatz ditzakezu. Hau guztia egin eta gero, garrantzitsua da gaia aukeratzea, hau beharrezkoa baita. Ondoren, olerkiaren izenburua pentsatu beharko duzu, baina momentuan ez bazaizu bururatzen izenbururik hau ere amaieran egin daiteke.

Sentimenduak aipatu ditudanean, adibidez zeure iraganean pasatakoa kontatzea nahi baduzu, zeure olerkian lehenik gogora zaitez ondo gertatu zenaz, hau da, momentu horretan sortu ziren sentimenduak, lekua, nola gertatu zen…eta beste hainbat ideia. Beste alde batetik, momentuan bururatzen zaizuna idatzi nahi baduzu, aurretik idatzi dituzun ideiak asko lagunduko dizute olerkia sortzeko, errazagoa egingo zaizu.

Azkenik, pauso guzti hauek jarraitu ondoren, hasi zaitezke olerkia idazten, zeure imajinazioa erabiliz, lehenik dituzun ideiak sartuz, sentimenduak aipatuz…eta bukaeran olerki polit bat lortuko duzu.

Ane Altuna

Ipuin bat idazten hasi baino lehen, playstationean jolasten dut, idazten ari naizenean tentazioa ez jartzeko partida jolastu ondoren baso bat ur edaten dut eta komunera joaten naiz. Hori egin ondoren nire gelara joan eta motxilatik artxibadora atera eta orria atera eta artxibadora berriz motxilan sartu eta mahaian dauden gauza guztiak garbitu edo jaso ondoren, mahaiak argia pizten dut eta gelakoa itzali eta boligrafoa aukeratu ondoren hasten naiz idazten.

Baina lehenengo burua lanean jartzen dut, burura ekartzen ditut azken aldiko pelikula, liburu, telesailak eta imaginazioari ere erreparatzen diot. Ondoren, gauza horiek guztiak nahastu ondoren hasten naiz idazten ordu batzuk pasa eta gero, ideiarkgabe gelditu ondoren, deskantsu bat hartzen dut. Sukaldetik beste paseotxo bat eman eta ordenagailua pizten dut eta notiziak ikusi ondoren beste ordu betez eta nola arratsalde erdia pasa den, meriendatu egin behar dut ideia gehiago etortzeko burura berriz komunetik pasa ogi apurrak jaso eta liburu bat irakurtzen hasten naiz eta imaginazioa bor-bor dudanean liburua utzi eta idazten segitzen dut. Ideia guztiak etotzen zaizkit burura eta denak ezin jarririk nabilenez, batzuk utzirik segitzen dut ipuina bukatu arte

Eneko Andueza

Materiala, eguraldiaren arabera hautatu dezakezu, baina derrigorrez erlojua beharko duzu.

Eguraldi txarra egin ezkero, etxeko hainbat leiho desberdinetatik begira dezakezu, papera eta arkatza edo ordenagailu eramangarria erabiliz nahi izanezkero. Minuturo leiho desberdin batetik begiratzea komeni da, segun eta zein tokitan, gauza desberdinak gertatzen direlako.

Eguraldi ona egin ezkero, kalera ateratzera komeni da, gauzak astiroago ikusteko eta jendearen hizketaldiak entzuteko. Ohar moduan idatzi ikusi eta entzuten duzun guztia, dena baliagarria baita.

Edozein eguraldi egiten duela, azkenik oharrak zentzua duten moduan lotu eta irudimen pixka batekin lana bukatuta edukiko duzu

Ander Garmendia

Ipuin bat bost minututan idazteko beharrezkoa zaizu, ohizko arkatza eta papera ez ezik, erloju bat. Honek denbora azalduko dizu eta horrela zer egiten duzun jakingo duzu. Ipuin bat bost minututan egiteko ez eseri zure ohiko lanetako mahaian, eseri leku ezberdin batean. Baina lehenengo, atera kalera ordu erdi batez, papera eta arkatzarekin. Eman buelta bat zure herritik eta harritzen zaituzten ekintzak, pertsonak, tokiak… apuntatu. Hitzak, esaldiak…izan daitezke. Ondoren,berriz mahaian eseri eta apuntatu dauzkazun gauzak banan-banan idazten joan, baina esaldi batetik bestera lotura bat aurkitzen saia zaitez. Hiztegia erabil dezakezu edo zure, anai-arreba, aita, amari… galdetu. Azkenik, denak lotura duela jakinda eta ondo dagoela idatzita, ortografia eta akats gramatikalak errepasatu, baldin badaude, zuzendu. Horrela konturatuko zara ez dela hain zaila ipuin bat bost minututan egitea.

???

Ipuin bat idazteko, lehenik, hartu papera eta arkatza eta idazten hasiko zara, adibidez, ipuin bat nola egingo zenukeen esanaz. Zeure logelara edo bestela eskolako lanak egiten dituzun tokira joan, aulkian eseri eta mahai gainean jarri orri zuria. Pentsatzen jarri eta denbora pixka bat pasa ondoren, ez bazaizu ezer bururatzen edo ez badakizu nola hasi, lasai, ez baitaukazu presarik. Aulkitik altxa eta buelta bat eman ondoren, berriro orriaren aurrean jarri. Orain hobeto, ezta? Eta ideiaren bat baduzu, are hobekiago. Beno, dagoeneko zailena eginda daukazu, zeri buruz idatziko duzun baitakizu. Sarrera erakargarri bat egin, beno badakit errazagoa dela esatea egitea baino, hala ere, beti daukazu aldatzeko aukera ez bazaizu gustatzen. Ipuinari hasiera egin diozu, inspiratuta zaude eta laster iritsiko zara amaierara. Jada bukatu duzu ipuina, espero zenuena baino azkarrago, ezta? Orain ahaztu ipuinaz eta hurrengo egunean edo handik bi egunetara berriro irakurri,akatsak zuzendu eta zerbait gustatzen ez bazaizu aldatzeko aukera izango duzu; ez da ezer pasatzen, orain garbira pasa eskuz edo ordenagailuz. Eskuz pasa behar baduzu, letra ona egin besteek uler dezaten, ordenagailuz eginez gero, ez duzu horrelako arazorik.

Irati Jauregi

Olerki bat idazteko beharrezkoa da dudarik gabe, arkatza eta paper bat. Zeure imajinazioari atea ireki behar diozu., beraz, ahal baduzu, leku aproposean egin, kontzentratu beharko zara eta. Komeni da, nahiz eta beharrezkoa ez izan, zeure alboetara begiratzea., ideia nagusi batzuk hartzeko, adibidez: musika entzuten duzun, txorien kantuak; leihotik ikusten duzuna…

Beste paper bat hartu ezazu, ideiak apuntatu ahal izateko, baita ere egin dezakezuna da, kalera irten nahi baduzu harritu zaituen gauzaren bat idaztea orritxoan, hau da, horrela ideiak gehitu ahal izango dituzu. Momentu horretan dituzun sentimenduak ere idatz ditzakezu. Hau guztia egin eta gero, garrantzitsua da gaia aukeratzea, hau beharrezkoa baita. Ondoren, olerkiaren izenburua pentsatu beharko duzu, baina momentuan ez bazaizu bururatzen izenbururik hau ere amaieran egin daiteke.

Sentimenduak aipatu ditudanean, adibidez zeure iraganean pasatakoa kontatzea nahi baduzu, zeure olerkian lehenik gogora zaitez ondo gertatu zenaz, hau da, momentu horretan sortu ziren sentimenduak, lekua, nola gertatu zen…eta beste hainbat ideia. Beste alde batetik, momentuan bururatzen zaizuna idatzi nahi baduzu, aurretik idatzi dituzun ideiak asko lagunduko dizute olerkia sortzeko, errazagoa egingo zaizu.

Azkenik, pauso guzti hauek jarraitu ondoren, hasi zaitezke olerkia idazten, zeure imajinazioa erabiliz, lehenik dituzun ideiak sartuz, sentimenduak aipatuz…eta bukaeran olerki polit bat lortuko duzu.

Jokin Merkader

Ipuin bat bost minututan idazteko, lehenbizi papera eta arkatza hartu behar da eta zure pentsamendutan murgildu behar zara, bururatzen zaizuna idazten hasi behar da, pertsonaiaren izena, lekua, hau da, sarrera idatzi behar duzu. Jada, bi minutu pasatu dira eta ipuinaren gorputzatrekin hasi zara. Hor ipuinean agertu behar den arazoa idatzi behar da eta ekintza batzuen ondoren, arazo horrek konponduta egon behar du. Minutu bat besterik ez da geratzen eta amaiera geratzen zaizu. Amaieran, protagonistaren edo ipuineko pertsonaiaren istorioa nola bukatzen duen idazten dezu

Mikel Odriozola

Ipuin bat idazteko behar dituzun materialak bildu; arkatza, papera, ezeztekoa... eta arreta galtzen ez duzun toki batera joan. Baso bat ur gertu eduki, ez baita gaizki etortzen. Idazteko prest zaude dagoeneko. Minutu eta erdi joan da, baina ez larritu, oraindik denbora dago eta. Ezer ez bazaizu bururatzen, leihora hurbildu eta atentzia deitzen dizuten gauzen ohartxoak hartu. Nahikoak dituzunean, mailara joan berriz eta ohartxo horiekin idatzen hasi. Bi minutu geratzen zaizkizu, erabili istorioa osatzeko. Ez du zertan oso luzea izan, baina gogoratu ipuin batek eduki behar dituen zatiez. Bost minutuak pasatzerakoan, zure ipuina amaituta edukiko duzu. Irakurri eta errepasatu akatsak zuzentzeko eta horrekin amaitutzat eman.

Alba Lozano

Ipuin bat idazteko, lehenik gaia ondo-ondo pentsatu behar duzu. Gaia pentsatu ondoren, paper zuri batean zure istorioan agertzen diren pertsonaien izenak izendatzea gomendatzen dizut. Gero, ipuina garatzeko honako eskemaren pausoak jarraitu ezkero, ipuina errazago idatziko duzu.
Eskema honela sailkatuta egongo da:
*Hasieran, pertsonaien izenak, arazoa eta non gertazen den idatz ezazu.
*Jarraian, ekintza guztiak labur eta puntuz- puntuz idatzi.
*Amaitzeko, zure istorioaren amaiera idatzi. Amaiera ona edo txarra izan daiteke, edo nahiago baduzu , amaiera gabeakoa ere.
Honako pausoak segi ondoren, ipuina idazten has zaitezke eskemaren laguntzaz.

Julissa Perez

Ipuin bat idazten hasi baino lehen, playstationean jolasten dut, idazten ari naizenean tentazioa ez jartzeko partida jolastu ondoren baso bat ur edaten dut eta komunera joaten naiz. Hori egin ondoren nire gelara joan eta motxilatik artxibadora atera eta orria atera eta artxibadora berriz motxilan sartu eta mahaian dauden gauza guztiak garbitu edo jaso ondoren, mahaiak argia pizten dut eta gelakoa itzali eta boligrafoa aukeratu ondoren hasten naiz idazten.

Baina lehenengo burua lanean jartzen dut, burura ekartzen ditut azken aldiko pelikula, liburu, telesailak eta imaginazioari ere erreparatzen diot. Ondoren, gauza horiek guztiak nahastu ondoren hasten naiz idazten ordu batzuk pasa eta gero, ideiarkgabe gelditu ondoren, deskantsu bat hartzen dut. Sukaldetik beste paseotxo bat eman eta ordenagailua pizten dut eta notiziak ikusi ondoren beste ordu betez eta nola arratsalde erdia pasa den, meriendatu egin behar dut ideia gehiago etortzeko burura berriz komunetik pasa ogi apurrak jaso eta liburu bat irakurtzen hasten naiz eta imaginazioa bor-bor dudanean liburua utzi eta idazten segitzen dut. Ideia guztiak etotzen zaizkit burura eta denak ezin jarririk nabilenez, batzuk utzirik segitzen dut ipuina bukatu arte.

???

Ipuin bat bost minututan idazteko, lehenbizi papera eta arkatza hartu behar da eta zure pentsamendutan murgildu behar zara, bururatzen zaizuna idazten hasi behar da, pertsonaiaren izena, lekua, hau da, sarrera idatzi behar duzu. Jada, bi minutu pasatu dira eta ipuinaren gorputzatrekin hasi zara. Hor ipuinean agertu behar den arazoa idatzi behar da eta ekintza batzuen ondoren, arazo horrek konponduta egon behar du. Minutu bat besterik ez da geratzen eta amaiera geratzen zaizu. Amaieran, protagonistaren edo ipuineko pertsonaiaren istorioa nola bukatzen duen idazten dezu.

Odei Arregi

Ipuin bat gustora eta haria galdu gabe idatzi ahal izateko etengabe bururatzen zaizkizun ipuinaren gaiari buruzko ideiak apuntatu orri zuri batean.
Zuk hautatutako gaiak idazteko gogoa eta zirrara sortzen badizkizu asko laguntzen du eta gaia ongi hautatu eta ideia interesgarri batzuk bildu ezkero, amaitutzat eman dezakezu ipuin bat idazteko eman behar diren pauso garrantzitsuenetako bat.
Garai polita da atsedentxo bat hartzeko; balkoira atera, tiro batzuk egin saskibaloiko kanastan, txakurrarekin jolastu edota edonolako hizka-mizka batzuk jateko.
Ordu bete baten buruan gutxi gorabehera baso bat esne eskuetan dugula lau gurpileko aulkira hurbildu eta zer aterako zaigun beldurrez lanean hasiko gara. Ez dugu ezertarako gogorik, beraz, idatzi bainio lehen orain dela ordubete idatzitako ideiak irakurriko ditugu.
Gaia gustokoa bada ipuina borobiltzeko irrika izugarri bat piztuko zaizu eta pertsonaiak asmatzearekin batera hasi dena antolatzen, baita ere, ipuin honi zentzua emango dion gaia bideratzen.
Zure lanari gustoa hartzen joan honek, egarri eta gosea ekarriko dizkizu, edan ondoan duzun esnea eta hartu sukaldeko armairuko bigarrengo apaleko gaileta potetik pare bat gaileta.
Hauek konturatzerako ahoan dituzunean amaitu ipuina. Honek asko poztuko zaitu eta barruak beteko dizkizu. Zure pentsaerak ordea, beste ipuin bat egiten hasi baino lehen ongi prestatu behar dela adierazten dute.

Odei Arregi

No comments: