Wednesday 28 October 2009

Bob Marley


Nime Millen (Rhoden Hall,Saint Ann ) jaio zen, Jamaika iparraldeko herrixka batean Karibe itsaso bazterrean. Cella Booker, 18 urteko jamaikar neskaren eta Norval Marley, 50 urteko britaniar armadako kanpitain txuri baten semea zen. Aita ez zen semeaz arduratu. 1950ko hamarkada bukaeran, Bob bere amarekin Kingston-era joan zen bizitzera. Nekazariak hiri honetara joan ohi ziren beren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz. Zoritxarrez, gehienentzat euren etorkizuna auzo txiroetan zegoen.

Trenchtown izan zen Robert Nesta Marley gazteak bebop eta jazz aire berriak ezagutu zituen lekua. Hau izan arren haren lehen eragin musikala, honako hau aitortu zuen: "me couldn't understand it,", hau da, "ez nintzen ulertzeko gai". Hala ere, 1960. urtean arratsaldero, Joe Higgs-ek antolatutako musika saioetan parte hartzen hasi zen.

Kingston-en soldatzaile moduan lan egiten zuen bitartean, Bob-ek bere lehen musika taldea sortu zuen: The Rubeboys. 1963. urtetik aurrera The Wailing Wailers izena hartuko zuten, Bunny Wailer eta Peter Tosh-ekin batera. Elkarrekin jotzen hasi ziren Ray Charles, Fats Domino, Brook Benton eta Curtis Mayfield-en eraginpean. Urte horretan lehenengo reagge diskoa kaleratu zuten. Jamaikako zerrendetan lehen postua lortuko zuten.

1966. urtean, Bob Marley Rita Anderson-ekin ezkondu zen eta Estatu Batuetara joan zen amarekin bizitzera, zein bere senar berriarekin bizi zen. Uhartera itzuli zenean, dagoeneko onartua zuen rastafari erlijioan gehiago sinesten hasi zen,1966. urteko apirilaren 23an Haiele Selassie (Ras Tafari Makkonen) Etiopiako erregeak Jamaikara bidaia egin zuenean, gizon haren delako "jainkotasuna"-ren lekuko izan ondoren. Bere izpirituaren egoera berri hau kantu berrietan islatuko da.

Bere lagun Bunny eta Peter-ekin, talde berri bat sortzen dute: The Wailers. Kantuetan ageri zen espiritualismoa zela eta, arazoak izan zituzten ordezkari bat bilatzeko. 70. hamarkadaren hasieran, Lee Perry-rekin bat egiten dute. Ekoizle honek taldearen lana goitik behera iraultzen du, beren lan onenei emaitzak ematen, hala nola Soul Rebel, Small Axe, 400 Years, etab.

1972. urte bukaeran taldeak euren lehen diskoa argitaratzen dute, Catch a Fire. Arrakasta handia izan zuen, eta honek, Inglaterra eta Estatu Batuetatik bira bat egitera bultzatzen die.1973. urean beste diska berri bat ateratzen dute, Burnin, kantu zaharren bertsioekin.

Bunny eta Peter-rek taldea uzten dute bakarkako lanak hasteko. Marcia Griffitsh, Bob-en emazte berriak, eta Judy Mowatt-ek ordezkatzen dituzte. Taldea Bob Marley & The Wailers deitzera pasa zen. 1975. urtean Natty Dread argitaratzen dute eta beste disko bat zuzeneko kantuekin: Live!.

1976. urtean Rastaman Vibration argitaratu zuen. Disko honek listetan emaitza honak izan zituen eta Bob-en onenetariko bat moduan kontsideratu zen. Bere kantak gai asko ikutzen zituen: maitasuna, kritika soziala etab. iraultza politiko eta espirituala alegia.

1981. urteko maiatzaren 11an, hil zen Miamiko ospital batean 36 urte zituela, Meritoaren Ordena Jamaikarra delakoa jaso ondoren, bere kontribuzio kulturalari esker. Bere gorpua bere jaioterrira eraman zuten, Nine Milera, mausoleo baten atseden hartzen duelarik. Nesta Robert Marleyk hileta ederra jaso zuen herriko jendeari esker. Hileta horretara, Jamaikako lehenengo ministroa eta beste munduko jende ospetsu asko joan zen.


Monday 26 October 2009

JOLASTUZ IKASTEKO AUKERA,,TRIANGULOAN


Komertzio foroak antolatuta, Jakin eta Jolasekoak izan dira hemen

Haur ugari bildu dira arratsaldean Triangulo plazan. Bertan, aurpegia margotzeko txokoaz, marrazteko tailerraz, globoflexia egiteko guneaz eta antzerki emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute etxeko txikienek. Tolosako Komertzio foroak abiarazitako ekimenaren baitan, Jakin eta Jolas taldekoak izan dira gaur. Tolosarrak larunbat arratsaldeetan herrian geratzeko asmoz, abiarazi zuten ekimena irailean, eta horrela komertzioa indartzeko xedez, hainbat ekitaldi ari dira burutzen azken asteburuetan. Oraingo ekimen hau laugarrena izan da.


IXABEL,ZAMZARA

Wednesday 21 October 2009

Rihanna; popetik punkera, bost urtetan

Grunge-pop estiloa atzean utzi eta look ausartago baten alde egin du Rihannak azken urteetan. Ilea moztu du eta kirol-jantziak larruzko arropengatik aldatu ditu.

15 urterekin barneratu zen musikaren munduan Rihanna abeslaria eta bi urte geroago lehen diskoa atera zuen Jay-Z musikagilearen eta Evan Rogers ekoizlearen laguntzarekin. Geroago, zerrenda askotako lehen tokian kokatu zen eta horrek sekulako ospea eman zion. Garai hartan, kirol jantziak erabiltzen zituen, batez ere, Rihannak. Galtzak zabalak eta gerri behean eramateko modukoak, kolore guztietako kirol-zapatilak, kamiseta oso laburrak eta osagarri gutxi (belarritako handiak salbu). Grunge-pop estilo harekin sustatu zuen 'Pon de Replay' singlea eta Beyoncerekin alderatu zuten askok. Ile luzea zeraman, kizkurtuta, eta makillaje kolore argiak aukeratzen zituen. Egun berezietan, belaun azpira arteko soinekoak hautatzen zituen, askotan satinezkoak eta eskote handidunak. 18 urte bete zituenean, kirol jantzi sexy haiekin jarraitzen zuen.

Sekulako aldaketa

Halere, denbora gutxian sekulako look aldaketa izan zuen Rihannak. Bigarren lana atera eta gutxira arau guztiak hautsi zituen. Diskoari Good Girl Gone Bad (neska ona gaizto bihurtu da) izena jarri zion eta zentzu guztietan aldaketa izan zuen abeslari ospetsu honek. 'Umbrella' singlea aurkeztu zuenean jarraitzaile asko aho zabalik utzi zituen. Ilea labur-labur moztu eta beltzezko tindatu zuen, gainerako nesketatik “ezberdintzeko” helburuz. Orduz geroztik, bere buruarengan ziurtasun gehiago duen emakume bat ezagutu dugu. Look ausartagoa du orain Rihannak. Atzean utzi ditu itxura goxoa eta nerabe aurpegia eta gutxika punk estiloa bereganatuz joan da. Orain legging apurtuak, takoi altuak, animali-estanpatuak, kolore fluoreszenteak eta larrua dira nagusi bere armairuan. Galetarako soineko oso laburrak eta kolore biziak aukeratzen ditu eta guztia, larruzko jantzi beltzekin konbinatzen du. Azazkalak nahiz ezpainak ere kolore nabarmenekin margotzen ditu, ostadarreko edozein kolore hautatuz. Gainera, gorputza tatuajez josita dauka; izarrak, pistola bat, garezurra...

Monday 19 October 2009

SKA MUSIKA

Ska 1950. hamarkadan Jamaikan sortutako musika estiloa da. Jazza, bluesa eta karibeko musika fusionatuz sortu zen. Kitarra elektrikoa, tronpeta, tronboia, kontrabaxua, saxofoia eta teklatua dira instrumentu nagusienak nahiz eta talde batzuk beste instrumentu batzuk gehitu, adibidez Obrint pas taldeak dultzaina erabiltzen du. Euskal herriko talde nagusienak, Betagarri, Kortatu, Fermin Muguruza...


Nabil eta Mattin

Wednesday 7 October 2009

TO.PIC-EK BERE IBILIBIDEA HASTEN DU


Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroaren egitasmoa Tolosako Ekinbide Etxeko egitasmoa da eta lehenengo pausoak 1986an eman zituen Tolosako Udalarekin harremanetan hasi zenean. 20 urte baino gehiagoko lan eta negoziaketen ondoren, azkenean Tolosako Udalarentzat baldintza egokiak iritsi dira, Gipuzkoako Foru Aldunduarekin eta Fomentoko Ministeritzarekin hitzarmenak sinatu ondoren eta Eusko Jaurlaritzak eta Kutxak iragarritako partaidetzarekin, Tolosa Txotxongilo artearen munduko erreferente bilakatuko duen egitasmo berezi hau martxan jartzeko.

Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroaren egitasmoak (C.I.T.T.) Txotxongiloaren Artearen gaitasunak zabaldu eta sakondu nahi ditu bere ekintza ondorengo ardatzetan zehaztuz:

  • Txotxongilo ikuskizunen hedapena
  • Txotxongilo artearen dibulgazioa (Museoa)
  • Ondarearen zainketa
  • Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa
  • Arautu gabeko heziketa



T.T.N.Z. probintziako ondare historiko gisa finkatutako Euskal Herriko Plazako eraikin nagusian kokatuko da, Tolosako gune historikoaren erdian alegia; lau solairutan banatutako 3.600 m² izango ditu guztira eta bertan ondorengoa eraikiko da:

  • 250 ikusleentzako eszena espazio moderno bat
  • Aurre produkziotarako eta entsegutarako gela bat
  • Museo iraunkor bat eta aldi baterako erakusketak
  • Dokumentazio Zentro bat, Mediateka, Ikonoteka, e.a.
  • Bertako nahiz urrutiko tailerretarako gelak
  • Artistentzako edo/eta ikertzaileentzako egoitza


C.I.T.T.-ak originaltasunaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, txotxongilo artearentzako Zentro integral bakarra izango da ez bakarrik Estatuan Europa osoan baizik. Arte konplexu honetako arlo zehatzetan espezializatutako zenbait zentro badaude, hauek garranatzia ematen diote artistari, sortzaileari, ikasleari, ikertzaileari, e.a. baina, arte-lanaren azken hartzailea den ikusleari garrantzia berezia eskaini nahi dion izaera integraleko zerbait aurkitzeko Estatu Batuetako Atlantara edo Taiwango Taipeira joan behar dugu.


C.I.T.T.-ko eszena espazioak, 11 metrotako ahoa, sakonean 9 metro eta altueran 7 metro izango ditu eta ongi hornituriko eszenatoki birakari bat izango du.
C.I.T.T.-ko eszena-ekipamendua Zentroaren ardatza izango da eta Tolosan antolatuko diren izaera eszenikoko ekintza guztiak hartuko ditu.

Hedapen arloan, aurten bere Zilarrezko Ezteiak ospatuko dituen urteroko Jaialdiaz gain, ikasturtean zehar garatuko den eskola kanpaina bat izango du eta Euskadi nahiz inguruko Autonomi Erkidegotako neska-mutilek Tolosan egun bateko kultur-txangoa egiteko aukera izango dute eta aldi berean txotxongiloaren artearekin harreman sakon eta ludikoa izango dute ikuskizun on bat ikusiz, museo original desberdin bat bisitatuz, txotxongilo erraz baten egintzaren esperientziaren bitartez eta Tolosako alde zahareña egingo duten bisitaldiaren bitartez. Asteburutan familia osoari zuzendutako ikuskizunak eta helduentzako ikuskizunak programatuko dira.

C.I.T.T.-k ez du berea izango den konpainia iraunkor bat eduki nahi, egitasmoak euskal konpainiekin ko-produkzioak egiteko asmoa du, dramaturgia garaikideko, bereziki idazle gazteenak eszenaratzeko proposamenak bultzatuz eta horrela egun dagoen hutsune garrantzitsua bete nahi da. Bestela txotxongilolariek gehiegitan ipuin klasikoetara jo behar dute ikusleek merezi duten hainako kalitate eskaseko bertsioak eginez.

Museoak bi atal izango ditu. Lehen atala iraunkorra izango da, bertan historian zehar txotxongiloa, bere geografi-banaketa eta bere teknika desberdintasunak eta kontzepzio desberdinak erakutsiko dira eta bigarren atalean urtean zehar aldatuko diren erakusketa monografikoak aurkeztuko dira.

Txotxongiloa bere benetako dimentsioa eszenan hartzen duen objektua izanik, erakusketak teknologia berrien laguntza garrantzitsua izango du, bere benetako balioa ezagutu eta ulertzeko mugimenduan dauden irudiak aurkezteko asmoz.

Museoak garrantzi berezia emango dio Txotxongiloaren ondare nazionalaren berreskuratze eta zainketari. Zabor-ontzietan edo Estatutik kanpo espekulatzaile nahiz bildumagile pribatuen eskuetan amaitu edo galdu diren artista handiek produzitutako lanenganako babesagatik kezka larria dago gaur egun. Iraganean gertatutako espoliazioak etorkizunean gertatzea ekiditea guztion eginbeharra dela uste dugu.

Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, mundu osoko txotxongilo ikuskizunen 1800 bideo edo DVD-ko ondare batekin jaioko da, 1.600 kartel, 7.200 argazki, mundu osoko 2.300 konpainia baino gehiagoren literatur dokumentazioa eta mundu osoko arte mota honen arloko 600 liburuz, aldizkariz edo aldizkako argitalpenez osatutako liburutegi txiki batekin.

Zentro berriak mediateka, bideoteka, ikonoteka eta liburutegirako espazioak izango ditu, ikerketa asmoz edo kuriositatez hurbildu nahi duen edozeienentzat irekiak egongo direnak.

Herrialdeko unibertsitate erakundeekin lankidetzan, kultura, pentsamendua, artea eta eszena munduarekin lotura duten karrera desberdinetako lizentziatu gazteei laguntzeko bekak eskaini eta ikerkuntzari laguntzea ere aurreikusita dago, arte konplexu honen alderdiren batean sakon dezaten.

Formakuntza hiru arlotan banatzen dugu.

Lehenengo arloa Estatu osoko txotxongilolarien hobekuntza profesionalari zuzendua egongo da eta modu horretan trebatzeko masterrak izango dituzte.

Bigarren arloak irakasleei, aisialdiko teknikariei, gizarte kulturako animatzaileei, e.a. arreta eskainiko die, antzerki jokoan haurrekin eta nerabeekin lan egiteko lagunduko dieten oinarrizko ezagutzak eskaintzea izango du helburu nagusi gisa. Arlo honetan sartzen da ere arazoak dituzten neska-mutilei terapia gisa txotxongiloaren artearen aplikazioa egitea ere.

Eta hirugarren arloa 8 urtetik gorako neska-mutilentzat izango da, sortuz jolas eginez eta txotxongiloak eraikiz gazteenei eskainia egongo da.

Hiru kasutan Internet bidezko bideokonferentzia sistemen erabilpena ere aurreikusita dago eta horrela, Euskadi nahiz Estatuko edozein txokotako ikastetxetako ikasgeletaraino iritsi ahal izango dugu.

Hemen laburtutako egitasmo guzti hau bere atal guztietan garatua dago. Aurretik Udalaren eta irabazi asmorik gabeko herri-onurakoa den Tolosako Ekinbide Etxearen (C.I.T.) arteko hitzarmen egokiari esker, erakunde honek kudeatuko duelarik.

HOLLYWOOD-ERA JOAN GABE DONOSTIAN SARI BANAKETA

Donostiako sari banaketa

FILM ONENAREN URREZKO MASKORRA
LU CHUAN zuzendariaren " CITY OF LIFE AND DEATH" filmari
eman diote.
EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA
FRANÇOIS OZON zuzendariaren "LE REFUGE" filmak eskuratu du.

ZUZENDARI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
JAVIER REBOLLO jaunari "LA MUJER SIN PIANO" filmeagatik.

GIZONEZKO AKTORE ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
PABLO PINEDA jaunari "YO, TAMBIÉN" filmeagatik lortu du.
EMAKUMEZKO AKTORE ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
LOLA DUEÑAS andereari "YO, TAMBIÉN" filmeagatik

ARGAZKIGINTZA ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
CAO YU jaunari "CITY OF LIFE AND DEATH" filmeagatik irabazi du.

GIDOI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
ANDREWS BOWELL jaunari, MELISSA REEVES andereari, PATRICIA CORNELIUS eta CHRISTOS TSIOLKAS jaunari "BLESSED" filmeagatik eman diote.
Zinemaldiak zinearen izar handi bati omenaldia egiten dio bere jardunbidea goraipatzeko, 1986an sortu zen Donostia Sariaren bidez. Aurten, 57. edizioan, besteak beste, sari honen irabazlea Ian McKellen izan da, Eraztunen jauna eta X-Men lanekin.