Tuesday 2 December 2008

MIKEL LABOA



MIKEL LABOAREN AHOTSAK JADANIK ISILDU DIRA
EDERRAK ZIREN BENETAN


Mikel Laboa Manzisidor (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantari eta musikagilea izan zen.
Biografia
Pasai Donibaneko Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean eta 2008ko abenduaren 1ean hil zen, 74 urte zituelarik, Donostiako ospitalean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaletxeko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak Lekeitio aldera joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen, harik eta 1967an haur neuropsikiatrian espezializatu zen arte. Urte horietan Iparraldeko herri musikak interes handia sortu zion, eta Katalunian zela gertutik ezagutu zuen Nova Canço zeritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa Yupankiren disko batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion, eta haien xarma erakutsi
Ez Dok Amairu
1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu osatu zuen, beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortu zuen. Estilo tradizionala eta berriak elkartuta, Bertolt Brechten erako autoreen letrak abesten zituzten. Lekeitioak abesti sorta ere sortu zuen, oihu eta zarata esperimentalekin.
Kortzentuak

Mikel Laboaren azken kontzertua, Donostian, 2006ko uztailean.
1974an Bat-Hiru diskoa egiten du, jada euskal ereserkiak bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki Txoria txori). Diska hau Mendeko Euskal Diskorik hoberena izendatu zuten Diario Vascon eginiko bozkaketa batean. Ondoren aldaketak egin zituen bere musikan eta jazz musikarekin batera lana egin zuen Iñaki Salvadorrekin.
Donostiako Orfeoiarekin diska bat ere argitaratu zuen. Bere lanetan, bada bitxikeria bat: disko guztiak zenbakituak daude, 1etik 17raino, baina 13rik gabe, Ez dok hamairu taldearen omenez.
Julio Medem donostiarraren Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra dokumentaleko soinu banda ere Mikel Laboarena da.

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

Saturday 29 November 2008

JUAN GORRITIREKIN SOLASEAN


“Nire inozentzian, zoriontsu nintzen”

... Eguberrietan adibidez, Beteluko sukaldari batek oparitutako txitxarroa eta tarta jaten zuten mahai baten inguruan bilduta. Mahai horretan beti egoten zen plater bat ijito edo eskale batentzako “makina bat dantza ikasi nituen hauen artean”. Frankoren garaian bizi izan zenez, Olentzerorik ez zuen ospatzen baina Errege eguna ilusio handiz bizitzen zuen. Bezperan, Betelura joaten ziren zintzarriekin Erregeen etorrera iragartzeko. Gurasoek apaindutako jaiotzaren ondoan anai-arreba bakoitzak bere zapata jartzen zuen. Erregeen mandoentzat ere garia, artoa eta belarra uzten zuten. Hurrengo goizean bera izaten zen lehena esnatzen amak jaiotzan gordetako turroia jateko, “Errieta ederrak jasotzen nituen!” esan digu irribarre batekin.

Bisitari amaiera emateko, bere azken erakusketa erakutsi nahi izan digu. Bertan artelan ugari topatu ditugu, zein baino zein ederragoa. Aulkizarki liburua oparituz agur bero batekin esan diogu adio elkarri. Zorionak eta urte berri zoriontsua Juan Gorriti artistari, bere arteaz gozatzeko aukera izan dezagula hurrengo urtean ere!

Amaia Ugartemendia, Josu Lizarralde eta Beñat Azaldegi, Laskorain Ikastolako DBH-3ko ikasleak

Thursday 27 November 2008

TITIRIJAI


Kaixo lagunok!

Aurten Titirijaien 26. edizioa ospatuko da Tolosan azaroaren 29tik abenduaren 8ra.

Atzerriko 9 herrialdetatik etorritako 20ren bat konpainiek hartuko dute parte.

"-ra leihoa" atala aurten Errusiar Txotxongiloei eskainia izango da, horregatik Aranburu Jauregian herrialde honetako txotxongiloei buruzko erakustaldia izango dugu.

Jose Mari Iturralderi elkarrizketa


Literatura gaiean oinarrituta, Jose Mari Iturralde idazle tolosarrari, elkarrizketa bat egin genion. oso jator egon zen gurekin eta amaieran bakoitzari berak idatzitako liburu bat oparitu zigun bere sinadurarekin.

Txikitatik al duzu idazteko zaletasuna?
Bai oso txikitatik, ni jaio nintzen etxe handi batean, asko ginen eta osabak liburu asko zituen eta ni txikitatik hasi nintzen ezkutuan liburuak irakurtzen, horrela txikitatik ohitura hori hartu nuen
Zer iritzi zuten zure lagunek eta gurasoek idazteari buruz?
Hasiera batean harrituta, etxean idazle bat izatea ez baizen oso arrunta. Baino gero, liburuak publikatzen hastean, eta ona nintzela ohartzean ondo hartu zuten bai lagunek eta baita gurasoek ere.
Txikitan beste lanbiderik al zenuen buruan?
Bai noski. Txikitatik gustatzen zitzaidan irakurtzea baina ez nuen espero idazlea izango nintzenik. Txikitan 6 urterekin adibidez suhiltzailea, hurrengoan berriz toreroa, (barrea). Eta horrela 18 urterekin gutxi gora behera idazle izateko ametsa sortu zitzaidan.
Zenbat literatur sari lortu dituzu?
Dexente. Gaztetan sarietara aurkezten nintzen, eta irabazi batzuk ere. Orain liburuak publikatzeko ez daukat arazorik, bat idatzi, argitaletxera eraman eta dendetan egongo da segituan. Orain jadanik ez naiz sarietara presentatzen baina nire bizitzan zehar sari asko lortu ditut.
Ze motatako liburuak gustatzen zaizu idaztea?
Normalean helduentzat idazten ditut; bai ipuinak eta baita nobelak ere. Nobelak idazten denbora dexente behar izaten dut, azkeneko honekin adibidez bost urte neramatzan. Horregatik, bitartean, gaztetxoentzat hainbat liburu idazten ditut bitartean. Denetik idazten dut euskarari buruz, historiari buruz, asko asmatu egiten ditut.
Ze ikastetxetan ikasi zenuen?
Eskolapioetan ikasi nuen. Garai hartan ez zegoen beste instituturik.
Euskaraz ala gazteleraz?
Gazteleraz dena neska! Garai haietan hitz bakar bat ere ezin zen euskaraz esan.
Zenbat urte zenituela argitaratu zen zure liburua?
20 bat urterekin argitaratu nuen. Helduentzako liburu bilduma bat zen, Dudular izena zuen eta aldizkarietan publikatutako atalen elkarketa bat zen.
Zergatik deitzen dizute “Jimu”?
15 urte inguru nituenean, musika eta pintura oso gustuko nituen. Koadro asko margotzen nituen eta firmatzerakoan nire izena oso luzea zenez nire inizialak jartzen nituen. Baina JMIU esateko oso zaila zenez, ordenez aldatu eta JIMU atera zen. Gainera, nire aita JI zen eta nire ama MU, eta ni naiz JIMU, bi horien semea.
Beste liburu bat egiteko asmoa ba al duzu?
Bai noski! Nik egunero idazten dut pixka bat nire estudioan eta gauean eta arratsaldetan asko irakurtzen dut. Orain momentuan beste nobela luze bat prestatzen ari naiz eta bitartean gazteentzako liburu bat egiten. Gero, aparte, astero idazten dut aldizkarietan.
Ba al duzu hobby-rik?
Gehien gustatze zaitena irakurtzea da. Bestela nire hobby-ak kirola, zinea eta musika dira.
Zer nahiago duzu mendia ala hondartza?
Biak, baina bat esatekotan, mendia esango nuke.
Zer kirol duzu gustukoen?
Ibiltzea, footing egitea eta bizikletan ibiltzea. Bestalde ikusteko saskibaloia, futbola, eskubaloia eta beste hainbat.
Eta azkenik, ze liburu aholkatuko dizkiguzu irakurtzeko?
Izenburu jakin bat esan beharrean, nire ustez, garrantzitsuena norberaren gustuak dira. Pertsona bati, amodiozko nobelak gustatzen bazaizkio, ezingo nioke fantasiazko bat aholkatu. Gai ezberdinetako hainbat liburu daude eta zure gustuekin bat datorren nobela irakurri beharko zenuke; bakoitzak bere bidea aukeratu behar du eta.

Thursday 20 November 2008

BABARRUNAREN ASTEA.



Urtero bezala aurten ere Tolosako babarrunak aipamen berezia izango du horretarako antolatu diren ekintzetan. Gogoratu, Tolosako babarrunak 1999. urtean Euskal Labela lortu zuela.
Garapen Ekonomiko eta Enplegua, Festak eta Kultura udal sailek Tolosako babarrun elkartea, babarrun kofradia eta Gure-Kaiola gastronomi elkartearen laguntzarekin, egitarau zabala prestatu dugu asteburu erakargarria osatuz.

Thursday 13 November 2008

Hungriako abesbatza nagusi 40. Abesbatza Lehiaketan

1967an hasitako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketa, 40.ediziora iritsi zaigu. 40.edizio honekin, zenbait saio berezi txertatu dituzte egitarauean. horrela, urriaren 29an hasi eta azaroaren 2 bitartean, abesbatzarik onenak izan genituen gurean.
Guztira, 21 abesbatzak hartu dute parte edizio honetan; 9 ahots nagusien modalitatean, 6 ahots taldeetan, eta 5 haur abesbatzen modalitatean.
Aurreikusten zen bezala Kalitatea izan da nagusi Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 40. aldian. Aurtengo edizioan, Hungriako Cantemus abesbatza izan da nagusi sei sari irabazi dituelarik. Tartean, Kutxa sari nagusia eraman du eta honi esker 2009an Frantzian ospatuko den Europako Abesbatza Lehiaketan parte hartzeko txartela eskuratu du. Publikoaren saria Letoniako Kamer abesbatzarentzat izan da. Euskal Herriko bi abesbatzak ere ez dira esku hutsik geratu. Hona hemen edizio honetako sarituak:

Euskal obra baten interpretazio onenari saria
Hungriako Cantemus Mixed Choir.

Ahots taldeen saria musika profanoan
Lehenengo saria: AEBko The Antioch Chamber Ensemble.
Bigarren saria: Txekiako Gentlemen Singers.
Hirugarren saria: Hungriako Cantemus Vocal Group.

Ahots taldeen saria musika sacran
Lehenengo saria: AEBko The Antioch Chamber Ensemble.
Bigarren saria: Hungriako Cantemus Vocal Group.
Hirugarren saria: Noruegako A-Dur Vocal Group.

Haur Abesbatzen saria
Lehenengo saria: Txekiako Prague Philarmonic Children Choir.
Bigarren saria: Errusiako Vdokj Novenije. eta Euskal Herriko Leioako Kantika Korala.
Hirugarren saria: Txekiako Totyli Sumperk

Ahots nahasien saria polifonian
Lehenengo saria: Hungriako Cantemus Mixed Choir
Bigarren saria: Letoniako Kamer Koris.
Hirugarren saria: Alemaniako Ensemble Vocal.

Ahots nahasien saria folklorean
Lehenengo saria: Hungriako Cantemus Mixed Choir.
Bigarren saria: Letoniako Kamer Koris.
Hirugarren saria: Euskal Herriko Kup taldea.




Tuesday 21 October 2008

LASKORAINGO ABESBATZA

Aurtengoan ere Laskorain Ikastolak bere abesbatza taldea sortu du. LH3-4-koak usabalera etorri direnez bi talde osatu dituzte; alde batetik txikiak ditugu 35 inguru direlarik eta beste aldetik handiak 36 inguru.

Entseguak:
- Txikiek (LH3-4) ostiraletan esaiatzen dute areto nagusian 14:00tatik 14:40 etara.
- Handiek (LH5 etik aurrera) astelehen, astearte eta ostegunetan ahotsaren arabera, 14:00etatik 14:40 etara.

Emanaldiak:
Aurten ere, gure abesbatzak emanaldi eta trukatze asko izango ditu, oraingoz hauek dira adostutakoak:

Gabonetakoa (ikasle eta gurasoei zuzendua)
Hernaniko musika elkolako abesbatzaretik elkartrukea
Paz de Ziganda ikastolako abesbatzaretik elkartrukea berriz ere.
Eibarko musika eskolako abesbatzaretik trukea
Ikastolaren eguneko emanaldia

Kurtsoan zehar sortutako beste emanaldi batzuk ere izango ditugu.

Queen

Apa lagunok,zorionez gaude.Queen eta Madonna bueltatu egin dira eta!.
Aspaldi ez ditugu ikusi Madonna eta Queen taldea.
Freddie Mercury, 1981 Wembley estadioko kontzertuan.
Madonna “pop-en erregina” orain dela bi urte gutxigora-behera bere single-lekin “Hung up” ez dela hemendiken pasa eta nola ez Queen talde, rock-eko talderik onetarikoa,orain dela asko ez dela hemendik pasa ere, Fredie Mercury hil zenetik gutxigora-behera, baina jakingo al zenuen esaten zein zen Freddie Mercury?
Ba oso erreza da, "Queen" musika taldeko abeslaria eta ikurra izan zen. Izan ere, taldeko kanta ezagunenetako gehienak sortu zituen.Gaur egun,
Paul Rodgers abeslaria kontzertu batean.
bere omenez estatua bat dago Suitzan zehazkigo Montreuxen.Esaten dutenez, Rock historiako abeslari onetarikoa izan zen.Baina dena ez da polita abeslari baten bizitzan,Mercury HIESak hil izanak gaixotasun honen gaineko kontzientzia zabaltzeko balio zuen eta 1991ko azaroaren 24an hil zen Londoneko bere etxean.Baina hau aipatzekoa da,Queen-eko kontzertu garrantzitsuna Wembleyko estadioan (London) izan zen.Jende asko elkartu zen estadioan eta bertan “Queen” taldea fama ikarargarria hartu zuen.Baina lehen aipatu dugunez Mercury aspaldi hil zen,baina taldea nola egingo zuen kontzertu bat abeslari gabe?Lasai egon, “Queen” beste abeslari bat aurkitu du: Paul Rodgers bai egia da Paul abeslari famatua da baina,Freddiaren omenez egin du espero dugu Gira berria honetan suerte edukitzea.Gira honen izena Rock the Cosmos Tour du eta leku hauetan egingo dute kontzertuak(Espanian ere egingo dute):

Quenn-eko taldekideak:










Hauek dira giraren egunak ondo pasa kontzertuan!:

2008ko urriaren 22an Barcelona
Espainia Palau Sant Jordi

2008ko urriaren 24an
Murcia
Espainia Estadio de La Condomina

2008ko urriaren 25an Madrid
Espainia Palacio de los Deportes

Berazubiko Festak

1) Zer iruditu zaizu aurten berazubiko festak antolatzea?




Grafiko hauetan ikusten den bezala, gehiengoari ongi iruditu zaie festak antolatzea. Baina oso gutxi badira ere, festak antolatzea gaizki iruditu zaiela ere badaude.


2) Zer iruditu zaizu auzokoa ez den talde batek antolatu izana?





Ikusten dugun bezala, honetan ere gehiengoari ondo iruditu zaio. Berdin zaienak eta gaizki iruditu zaienak aurrekoan bainan gehiago daude.


3) Zer jarduera antolatzea gustatuko litzaizuke?


































Grafikoek diotenez, gehiengoak kontzertuak, diko festa eta zezenak antolatzea nahiko lukete, baina azkenean, kontzertuak eta diskofesta antolatu ziren.



4) Zer iruditzen zaizu 18 urte baina txikiagokoei alkohola saltzea
















Grafikoetan begiratuz, ikus dezakegu DBH4ean gehiengoak baietz esan duela, DBH3an gehiengoak ezetz, eta DBH2an emaitzak oso berdinduak atera dira.

Wednesday 15 October 2008

GRAFITTIA, ARTEA ALA DELITUA?


Grafitiak 60.hamarkadan sortu ziren gazte batek, bere ezizena (tag) New York eko metroan idaztzi zuenean. Gero autobus geltoki etan eta manhattanen jarraitu zuen bere ezizena idazten. Gero gazte guztiak bere ezizena sortu eta idazten hasi ziren paretetan.
80. hamarkadan hip-hopa sortu zen eta horrek indar handia eman zien grafitiei.
Teknika ugari erabili izan dira. Hasiera batean, tamaina txikiko errotuladoreekin hasi ziren baina denbora igaro ahala punta lodiagoa zuten errotuladoreak erabiltzen hasi ziren. Hauek tinta edo bonbila lakaz betetzearekin aski zen.
Margoa, arrabola eta brotxa erabiltzen ziren eta gaur egun diraute.
Hala eta guztiz ere, grafitilarien tresnarik erabiliena spraya da. Garai haietan kolore gutxi zeuden erabiltzeko baina urteak igaro ahala, kolore sorta handiagoa egoteaz gain pita (cap) mota ugari dago.
Nahiz eta aurreko hauek teknika erabilienak izan, graffitilariek bihurkin, giltz edota bujiak erabiltzen dituzte kristala, plastiko, metala eta beste material batzuk marratzeko. Gainera, kristala markatzen duten azidoak ala harriak erabili dezakete.

JOXE MANUEL AGIRRE

Joxe Manuel Agirre Tolosan jaio zen 1956an. Gaur egun bere taldearekin herriz herri ibiltzen da jotzen. Dultzaineroa da eta dultzaina klaseak ematen ditu.

-Noiz hasi zinen dultzaina jotzen?
* 9 urterekin hasi nintzen txistua jotzen Miguel Martinez de Lecea irakaslearekin.

-Badakigu dultzaina tailer bat duzula. Nola sortu zen ideia?
* Hasieran fabrika batean hasi nintzen lanean baina fabrika itxi egin zen eta tailerra ireki nuen.

-Noiz hasi zinen taldean jotzen?
* Ez naiz gogoratzen oso ondo. 16 bat urte edukiko nituen gutxigorabehera.
-Inoiz diskorik grabatu ahal duzu?
* Bai nire taldearekin dultzainarekin jotako musika tradizionalaren disko bat argitaratu genuen 1996 inguruan.

AZKAR ERANTZUTEKO GALDERAK

-Zenbaki bat?
*9a
-Futbol talde bat?
*Athletic
-Mendia edo hondartza?
*Mendia
-Kolore bat?
*Urdina

Tuesday 14 October 2008

Madonna "pop-aren" erregina


Madonnna Louise Veronica Ciccone Fortin 1958ko abuztuaren 16an jaio zen. Bay City Michigan-en, Estatu Batuetan. Bere aita, ingienari italiarra, Silvio Ciccone izenekoa eta bere ama, frankokanariarra Madonna Fortin izenekoa.
Beranduago gertaera larri bat Madonnaren bizia suntsitu zuen.5urterekin,bere ama hil egin zen,bularreko minbiziaz,30urte zituelarik.
Bere aita berriro ere ezkondu egin zen beste emakume batekin,orregatik Madonna gaizki sentitzen zen eta esan zuen bere amaren hilobia ez zuela inoiz gehiago bere amaren hilobia zapalduko,baina 31 urte zituelarik,esandakoa promesa hautsi egin zuen.
Tony,bere aitari deitzen zioten bezala, bere seme-alabei edozein klase artistikoak egitera behartzen zituen eta Madonnari pianoa jotzea egokitu zitzaion.
Baina berari ez zitzaion gehiegi gustatzen pianoa jotzea, gogokoa zuen dantzatzea, azkenean Tony-ri konbentzitu eta dantzako eskola batea apuntatu zen.
Gaur egun Madonna oso ezaguna da munduan eta “pop-aren” erregina bezala ezagutzen da gehienbat.

Saturday 11 October 2008

EUSKAL ZINEMAREN ASTEA

Zinemastea, Euskal Zinemaren 23. astea, izango da Gasteizen otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean.
22 film luze, 22 labur eta hainbat dokumental lehiatuko dira, eta hiru sari emango dituzte: horietako bi ikusleenak izango dira, film luze onenari eta film labur onenari eta, hirugarrena, epaimahaiaren film labur onenari saria izango da. Pantailaratuko diren lan guztiak euskal zinemagileek 2006an zuzendu edo ekoiztutakoak dira, eta haien artean honakoak dira nabarmentzekoak, besteak beste: Noticias de una guerra, La buena voz, Zeru horiek, Calle silencio, Nomadak TX, Txorixak galduta egozenian, Kutxidazu bidea Ixabel eta La sombra de nadie.