Wednesday 28 April 2010

Manu Sanz, zinemaren adiskidea


Betidanik ibili gara zinema aretoetara joan, pelikula bat ikusi eta askotan, etxean dvd- a piztu eta berriz ere ikusi. Seguruenik, zuek ere egin duzuela horrelako zerbait. Azken lan honetan, Manu Sanz izeneko pertsona jator batekin elkarrizketatxo bat egin dugu eta hauexek dira berak esandako lerroak:

"Hasiera batean, Leidor itxita egon zen berritzeko. 4- garren denboraldia da berriz ireki zutenetik. Leidor itxi arte zineklub batek dirua irabazten zuen, baina orduan zinea enpresa bati esker aurrera jarraitzen zuen, udalaren laguntza zipitzik eskuratu gabe. Azkeneko urteetan enpresek ez zuten alokatzen, inork ez zuen Leidor zinema alokatu nahi ez zitzaielako errentagarria ateratzen. Orduan obrak egin zituzten eta auditorioa eta antzerki guneak eraiki zituzten jende gehiago ibil zedin bertan. Hori dena bukatu zenean zinea itxi zen, itxita egon zenean departamenduak aurkezteko beraien proposamena antzoki eta kontzertuak emateko".

Lehenengo 2 denboraldietan zine klubak arrakasta gutxi izan zuen, iaz berriz asko. Zineklubeko arduradunen asmoa jendeak pelikulak ikustea zen, horretarako abonuak sortu zituzten, modu horretan arrakasta handiagoa izan zezakeen beraiek egindako lanak. Gaur egun, ostegunetan zinekluba dago eta asteburuetan pelikulak eta igandeetan berriz, umeentzako pelikulak.

Baita ere esan beharra dago, lehenengo asistentzia oso baxua izan zela, inork ez zekin zer pelikula ikusiko zuen hurrengo astean eta gainera abonurik gabe ez zuten deskonturik jasotzen.

Zineklubaren iritziz, abonuaren etorrerarekin pelikula guztietan ikusle gehiago izango ziren eta halaxe izan da, zenbakiek diotenez,orain bikoiztu egiten da sarrera.

Lehen, aste santuaren inguruan izaten zen maratoia, Donostiatik eginda ekartzen zen, zineklubaren iritziz hobe antolatua zegoelako, baina gaur egun, krisiaren ondorioz hemen antolatzen da. Horren guztiaren baieztapena Donostiatik eskainitako maratoiak Tolosan 440 ikusle izan zituen, Beasainen 42 eta Arrasaten 34. Hori dena bonoaren ondorioz gertatu da, jendeak horrela maratoi guztia ikus dezakeelako prezio baxuagoan.

Hurrengo maratoia azaroan izango da eta zinemako antolatzaileek nahiago dute Donostiatik bidaltzen dieten maratoia ezartzea Leidorreko pantailan, askoz ere errazagoa delako montatzea, kostu gutxiago eta hobeto antolatuak ere.

Antolatzaileen edo arduradunen iritziz, desberdintasun handia dago ikusle moetan, hots, gizonezko ala emakumezkoak izan: gutxien joaten diren ¨bezeroak¨15- 20 urte bitartekoak gizonezkoak dira, ondoren 12-15 urte bitartekoak, gero 20 urte bitartetik gorakoak eta zinemara gehien eta maizen azaltzen diranak emakumeak izaten dira eta zehazki 30-50 urte bitartean . Esan digutenez, gure adineko gazteak ez dira asko Leidor zinemara pelikulak ikustera joaten gure gustukoak direnak segituan internetetik jaisten ditugulako.

Badakigu, askotan, etxean pelikulak ikustea erosoagoa izaten dela, pelikula ugari ikus daitekeelako une berean, baina benetan ez al da hobea zinema aretoan ikustea pantaila handian zure lagunekin?