Saturday 29 November 2008

JUAN GORRITIREKIN SOLASEAN


“Nire inozentzian, zoriontsu nintzen”

... Eguberrietan adibidez, Beteluko sukaldari batek oparitutako txitxarroa eta tarta jaten zuten mahai baten inguruan bilduta. Mahai horretan beti egoten zen plater bat ijito edo eskale batentzako “makina bat dantza ikasi nituen hauen artean”. Frankoren garaian bizi izan zenez, Olentzerorik ez zuen ospatzen baina Errege eguna ilusio handiz bizitzen zuen. Bezperan, Betelura joaten ziren zintzarriekin Erregeen etorrera iragartzeko. Gurasoek apaindutako jaiotzaren ondoan anai-arreba bakoitzak bere zapata jartzen zuen. Erregeen mandoentzat ere garia, artoa eta belarra uzten zuten. Hurrengo goizean bera izaten zen lehena esnatzen amak jaiotzan gordetako turroia jateko, “Errieta ederrak jasotzen nituen!” esan digu irribarre batekin.

Bisitari amaiera emateko, bere azken erakusketa erakutsi nahi izan digu. Bertan artelan ugari topatu ditugu, zein baino zein ederragoa. Aulkizarki liburua oparituz agur bero batekin esan diogu adio elkarri. Zorionak eta urte berri zoriontsua Juan Gorriti artistari, bere arteaz gozatzeko aukera izan dezagula hurrengo urtean ere!

Amaia Ugartemendia, Josu Lizarralde eta Beñat Azaldegi, Laskorain Ikastolako DBH-3ko ikasleak

Thursday 27 November 2008

TITIRIJAI


Kaixo lagunok!

Aurten Titirijaien 26. edizioa ospatuko da Tolosan azaroaren 29tik abenduaren 8ra.

Atzerriko 9 herrialdetatik etorritako 20ren bat konpainiek hartuko dute parte.

"-ra leihoa" atala aurten Errusiar Txotxongiloei eskainia izango da, horregatik Aranburu Jauregian herrialde honetako txotxongiloei buruzko erakustaldia izango dugu.

Jose Mari Iturralderi elkarrizketa


Literatura gaiean oinarrituta, Jose Mari Iturralde idazle tolosarrari, elkarrizketa bat egin genion. oso jator egon zen gurekin eta amaieran bakoitzari berak idatzitako liburu bat oparitu zigun bere sinadurarekin.

Txikitatik al duzu idazteko zaletasuna?
Bai oso txikitatik, ni jaio nintzen etxe handi batean, asko ginen eta osabak liburu asko zituen eta ni txikitatik hasi nintzen ezkutuan liburuak irakurtzen, horrela txikitatik ohitura hori hartu nuen
Zer iritzi zuten zure lagunek eta gurasoek idazteari buruz?
Hasiera batean harrituta, etxean idazle bat izatea ez baizen oso arrunta. Baino gero, liburuak publikatzen hastean, eta ona nintzela ohartzean ondo hartu zuten bai lagunek eta baita gurasoek ere.
Txikitan beste lanbiderik al zenuen buruan?
Bai noski. Txikitatik gustatzen zitzaidan irakurtzea baina ez nuen espero idazlea izango nintzenik. Txikitan 6 urterekin adibidez suhiltzailea, hurrengoan berriz toreroa, (barrea). Eta horrela 18 urterekin gutxi gora behera idazle izateko ametsa sortu zitzaidan.
Zenbat literatur sari lortu dituzu?
Dexente. Gaztetan sarietara aurkezten nintzen, eta irabazi batzuk ere. Orain liburuak publikatzeko ez daukat arazorik, bat idatzi, argitaletxera eraman eta dendetan egongo da segituan. Orain jadanik ez naiz sarietara presentatzen baina nire bizitzan zehar sari asko lortu ditut.
Ze motatako liburuak gustatzen zaizu idaztea?
Normalean helduentzat idazten ditut; bai ipuinak eta baita nobelak ere. Nobelak idazten denbora dexente behar izaten dut, azkeneko honekin adibidez bost urte neramatzan. Horregatik, bitartean, gaztetxoentzat hainbat liburu idazten ditut bitartean. Denetik idazten dut euskarari buruz, historiari buruz, asko asmatu egiten ditut.
Ze ikastetxetan ikasi zenuen?
Eskolapioetan ikasi nuen. Garai hartan ez zegoen beste instituturik.
Euskaraz ala gazteleraz?
Gazteleraz dena neska! Garai haietan hitz bakar bat ere ezin zen euskaraz esan.
Zenbat urte zenituela argitaratu zen zure liburua?
20 bat urterekin argitaratu nuen. Helduentzako liburu bilduma bat zen, Dudular izena zuen eta aldizkarietan publikatutako atalen elkarketa bat zen.
Zergatik deitzen dizute “Jimu”?
15 urte inguru nituenean, musika eta pintura oso gustuko nituen. Koadro asko margotzen nituen eta firmatzerakoan nire izena oso luzea zenez nire inizialak jartzen nituen. Baina JMIU esateko oso zaila zenez, ordenez aldatu eta JIMU atera zen. Gainera, nire aita JI zen eta nire ama MU, eta ni naiz JIMU, bi horien semea.
Beste liburu bat egiteko asmoa ba al duzu?
Bai noski! Nik egunero idazten dut pixka bat nire estudioan eta gauean eta arratsaldetan asko irakurtzen dut. Orain momentuan beste nobela luze bat prestatzen ari naiz eta bitartean gazteentzako liburu bat egiten. Gero, aparte, astero idazten dut aldizkarietan.
Ba al duzu hobby-rik?
Gehien gustatze zaitena irakurtzea da. Bestela nire hobby-ak kirola, zinea eta musika dira.
Zer nahiago duzu mendia ala hondartza?
Biak, baina bat esatekotan, mendia esango nuke.
Zer kirol duzu gustukoen?
Ibiltzea, footing egitea eta bizikletan ibiltzea. Bestalde ikusteko saskibaloia, futbola, eskubaloia eta beste hainbat.
Eta azkenik, ze liburu aholkatuko dizkiguzu irakurtzeko?
Izenburu jakin bat esan beharrean, nire ustez, garrantzitsuena norberaren gustuak dira. Pertsona bati, amodiozko nobelak gustatzen bazaizkio, ezingo nioke fantasiazko bat aholkatu. Gai ezberdinetako hainbat liburu daude eta zure gustuekin bat datorren nobela irakurri beharko zenuke; bakoitzak bere bidea aukeratu behar du eta.

Thursday 20 November 2008

BABARRUNAREN ASTEA.



Urtero bezala aurten ere Tolosako babarrunak aipamen berezia izango du horretarako antolatu diren ekintzetan. Gogoratu, Tolosako babarrunak 1999. urtean Euskal Labela lortu zuela.
Garapen Ekonomiko eta Enplegua, Festak eta Kultura udal sailek Tolosako babarrun elkartea, babarrun kofradia eta Gure-Kaiola gastronomi elkartearen laguntzarekin, egitarau zabala prestatu dugu asteburu erakargarria osatuz.

Thursday 13 November 2008

Hungriako abesbatza nagusi 40. Abesbatza Lehiaketan

1967an hasitako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketa, 40.ediziora iritsi zaigu. 40.edizio honekin, zenbait saio berezi txertatu dituzte egitarauean. horrela, urriaren 29an hasi eta azaroaren 2 bitartean, abesbatzarik onenak izan genituen gurean.
Guztira, 21 abesbatzak hartu dute parte edizio honetan; 9 ahots nagusien modalitatean, 6 ahots taldeetan, eta 5 haur abesbatzen modalitatean.
Aurreikusten zen bezala Kalitatea izan da nagusi Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 40. aldian. Aurtengo edizioan, Hungriako Cantemus abesbatza izan da nagusi sei sari irabazi dituelarik. Tartean, Kutxa sari nagusia eraman du eta honi esker 2009an Frantzian ospatuko den Europako Abesbatza Lehiaketan parte hartzeko txartela eskuratu du. Publikoaren saria Letoniako Kamer abesbatzarentzat izan da. Euskal Herriko bi abesbatzak ere ez dira esku hutsik geratu. Hona hemen edizio honetako sarituak:

Euskal obra baten interpretazio onenari saria
Hungriako Cantemus Mixed Choir.

Ahots taldeen saria musika profanoan
Lehenengo saria: AEBko The Antioch Chamber Ensemble.
Bigarren saria: Txekiako Gentlemen Singers.
Hirugarren saria: Hungriako Cantemus Vocal Group.

Ahots taldeen saria musika sacran
Lehenengo saria: AEBko The Antioch Chamber Ensemble.
Bigarren saria: Hungriako Cantemus Vocal Group.
Hirugarren saria: Noruegako A-Dur Vocal Group.

Haur Abesbatzen saria
Lehenengo saria: Txekiako Prague Philarmonic Children Choir.
Bigarren saria: Errusiako Vdokj Novenije. eta Euskal Herriko Leioako Kantika Korala.
Hirugarren saria: Txekiako Totyli Sumperk

Ahots nahasien saria polifonian
Lehenengo saria: Hungriako Cantemus Mixed Choir
Bigarren saria: Letoniako Kamer Koris.
Hirugarren saria: Alemaniako Ensemble Vocal.

Ahots nahasien saria folklorean
Lehenengo saria: Hungriako Cantemus Mixed Choir.
Bigarren saria: Letoniako Kamer Koris.
Hirugarren saria: Euskal Herriko Kup taldea.