Monday 7 November 2011

HALLOWEEN EGUNA 2011

Urriak 31, Halloween eguna izan zen. Jende asko ikusi genuen kalean mozorrotuta, beraz, tradizio hau Euskal Herrian ere jarraitzen dela esan daiteke.

Halloween gaua urriaren 31ko gauean ospatzen den jaia da, Irlandatik eratorria eta Estatu Batuek esportatua dena baina beste herrialde batzuetan ere ezagutzen dena beste izen batzuekin. Halloween eguna zelta herrietako jaia bat da.


Halloween gaua, nondik dator?

Guztiok ezagutzen dugu halloween gaua. Gaur egun Euskal Herriraino heldu den ohitura yanki edo ingeles bat da. Baina, benetan herri hauen ohitura da?

Egia esateko, Halloween orain dela milaka urte jaio zen eta Zelten herria ospatzen zuen jaia zen. Herri honek azaroaren batean urte berria ospatzen zuen, eta beraz, urriaren 31a urtearen azken gaua zen. Gau honetan jaia egiten zuten eta haien jainkoei eskaintzak egiten zizkieten. Gehienetan animaliak eskaintzen ziren espiritu gaiztoak aldentzeko. Gau horretan, Samhain heriotzaren zaldunari eskaintzen zioten eta festa bat egiten zuten urte berria ospatzeko. Gainera, haien hildakoak gogorazteko erabiltzen zuten gaua. Beraz, urriaren 31ko gaua magiaz betetako aldia da. Hildakoentzat opariak uzten ziren leihoetan.

Baina, erromatarrek zelten herria konkistatu zutenean jaia aldatu zuten eta beste izen bat eman zioten haien jai propioarekin bat etortzeko. Horrela, Zeltek haien erritoak ospatzen zituzten gau horretan eta erromatarrek haienak. Kristautasuna heldu zenean, ospatzeko modu bakarra inposatu zuen eta bere egutegira akoplatuz azaroaren bata Santu guztien eguna izendatu zuten. Halloween izena ingelesak eman zioten "All Hallow even" (Santu guztien gaua) hitzak moztuz. Horrela, heldu da gaur egunera arte.

Gau honetan hildakoen espirituak bizirik daudenetik gertuago daude eta atzean geratu diren horiei oroitzapen bat egiteko gau aproposena da. Gogoratu, gau honetan sorginen gaua deitzen zaio eta hau zer edo zer esan nahiko du. Batzuen ustez gau oso ona da aztikeriak eta sorginkeriak egiteko, izan ere, bizien eta hildakoen munduak gertuago daude.




https://docs.google.com/open?id=0B1dG6WezdCGOMGJiMjNlYjYtMmNhNS00MTY5LTkzZWYtNTRlODAxZDEyYzgw