Wednesday 16 December 2009

ZORIONAK MAIALEN!!!!!!

Abenduak 13 egun handia bertsozalentzat.

BEC-a 14000 lagunez bete zen, 14000 bertsozalez, 14000 euskaldunez!!! beno, hobeto esanda 14000 eta 8 lagunez. 8 protagonistak, zortzi ausartak gure bihotza nahiz begiak malkoz
bete zituzten zortzi bertsolari nor baino nor. Eta borrokalekua oholtza, bakoitza bere lakuan jartzen duen oholtza.

Atzo txapeldun maialen atera zen. Lehenengo aldiz historian txapelak emakume baten burua ikutu zuen... bazen ordua!!!!
Baiña 13an ez zen Maialen izan txapeldun bakarra... entzulea, nahiz oholtzan aritu ziren beste zazpi bertsolariek ere irabazi baitzuten. Ez txapela baina irabazi zuten entzule nahiz bertsolarien bihotzetan lekutxo bat... denagatik eta denoi eskerrik beroenak. Guk 13an hartutako gozatua ezinezkoa izango litzateke eta zuek gabe!!!

Zorretan gaude zuekin, hitzik gabe... ESKERRIKASKO!!!!





Mattin Linazasoro eta Julen Sarasola

Wednesday 11 November 2009

ALAKRANA

Jakingo duzuen bezala duela gutxi, urriaren 2an Alakranaren bahiketaren berri jakin genuen. Alakrana, hamar metroko ontzi pirata bat da. Bertan zeuden nabigatzaileak Somalian izan ziren bahituak Denbora asko pasa da eta badirudi atzo azaroak 17, bahitzaileek aske utzi zituztela.
Somalia oso pobrea da eta interes ekonomikoarengatik dirua lortu nahi dute, horretarako kasu honetan, erreskate bat eskatu dute eta Espainiako Gobernuak onartu egin du.


Lierni P. eta Maddi S.

Monday 9 November 2009

KOLDO TARRAGONA: MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLE ETA EGAN TALDEKO PARTAIDE

KOLDO TARRAGONA
Lehengoan musika eskolako irakasle eta egan taldekide den koldo tarragonari entrebista labur bat egitera joan ginen. Emen duzue.

EGAN TALDEKIDEA
1.  Noiz hasi zinen Egan taldearekin?
Egan taldetik 1991-ko abenduan deitu zidaten eta 1992-ko urtarrilean hasi nintzen beraiekin jotzen. Bost ginen eta akordeoia eta teklatua jotzen nituen.
2. Gustura al zaude zure taldekideekin?
Hasi nintzenetik taldekideak aldatzen joan dira. Oraingo taldekideekin oso gustora nago, denbora asko pasatzen dugu elkarrekin eta familia bat bezala gara.
3. Nola sentitzen zara kontzertu bat eman aurretik?
Orain ez naiz urduri jartzen baina hamazazpi - hemezortzi urterekin hasi nintzen eta esperientzia dut baina presioa eta nerbioak beti egoten dira.
4. Zer sentitzen duzu oholtzaren gainean?
Oholtzaren gainean oso gustora sentitzen naiz eta asko disfrutatzen dut.
5. Nola izaten da entzuleen erreakzioa kontzertuetan?
Denetk dago: batzuk saltoka asten dira hasieratik; beste batzuei, ordea, gehiago kostatzen zaie animatzea. Nahiko ona orokorrean.
6. Zaila al da instrumentu guztiak zuk bakarrik jo behar izatea?
Gaur egun dena teklatuarekin egiten dut. Esku batekin baxua eta bestearekin armonia, baina bateria bat etortzen da, Xabier-ek kantantu egiten du eta giroa alaitzen duten dantzariak ere egoten dira.
7. Inoiz pentsatu al duzu egan taldea uztea?
Askotan. 1994-ean banandu ginen eta orain dela zazpi urte berriz deitu zidan Xabierrek. Hasieran ezetz esan arren azkenean baietz esan nion.

MUSIKA IRAKASLEA
1. Zein instrumentu jotzen dituzu?
Akordeoia, pianoa eta orain dela lau urte hasi nintzen tronboia ikasten musika eskolan bertan.
2. Zein gustatzen zaizu gehien?
Akordeoia dudarik gabe.
3. Zaila al da irakasle lana?
Zaila ez, ni gero eta gustorago nabil. Esperientzia gehiago dut eta egun osoa emen sartuta ematen badut ere ez naiz aspertzen.
4. Zuzendari izatea zaila al da?
Arazoak izaten dituzu, erne egon behar duzu udaletxearekin ... Arazoak barruan ematen dituzu eta pisu handia da. Baina lagun asko ditut musika eskolan bertan eta beraiek laguntzen didate.
5. Talde bateko zuzendaria zarenez, partiturak sortuko dituzu. Denbora asko eskatzen al dizu partitura bat sortzea?
Lehen eskuz egiten nituen partiturak, baina orain, ordenagailuarekin errezago egiten ditut. Denbora asko izaten da partitura bat konpontzeak, sei ordu gutxi gora behera. Baina ez baduzu erreferentziarik dezente zailagoa da.
6. Lortzen al duzu musika joleak kasu egitea?
Kar kar. Musika eskolan hiru talde ditugu, baina gehen gustatzen zaidana asteazkenetako taldea da. Egia da, ala ere, beraiek direla zaharrenak.
7. Kontzertuetan musikariengan konfiantza al duzu? Ala noizbait huts egin al dizute?
Orain talde handiarekin oso lasai egiten naiz, bai konfiantza dut beraien gan.
8. Zure ikasle izandakorenbat urrutira iritsiko balitz musika munduan eta eskerrak emango balizkizu erakutsitako guztiagatik, nola sentituko zinateke?
Batzuk etorri dira, gutxi, baina etorri dira. Horrelako momentuetan munduko pertsona zoriontsuena izaten naiz, batzuetan negarrez ere hasi izan naiz. Ala ere beti elkartzen gara iñauterietan, kaldereroetan...

Unai eta Ane

Wednesday 28 October 2009

Bob Marley


Nime Millen (Rhoden Hall,Saint Ann ) jaio zen, Jamaika iparraldeko herrixka batean Karibe itsaso bazterrean. Cella Booker, 18 urteko jamaikar neskaren eta Norval Marley, 50 urteko britaniar armadako kanpitain txuri baten semea zen. Aita ez zen semeaz arduratu. 1950ko hamarkada bukaeran, Bob bere amarekin Kingston-era joan zen bizitzera. Nekazariak hiri honetara joan ohi ziren beren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz. Zoritxarrez, gehienentzat euren etorkizuna auzo txiroetan zegoen.

Trenchtown izan zen Robert Nesta Marley gazteak bebop eta jazz aire berriak ezagutu zituen lekua. Hau izan arren haren lehen eragin musikala, honako hau aitortu zuen: "me couldn't understand it,", hau da, "ez nintzen ulertzeko gai". Hala ere, 1960. urtean arratsaldero, Joe Higgs-ek antolatutako musika saioetan parte hartzen hasi zen.

Kingston-en soldatzaile moduan lan egiten zuen bitartean, Bob-ek bere lehen musika taldea sortu zuen: The Rubeboys. 1963. urtetik aurrera The Wailing Wailers izena hartuko zuten, Bunny Wailer eta Peter Tosh-ekin batera. Elkarrekin jotzen hasi ziren Ray Charles, Fats Domino, Brook Benton eta Curtis Mayfield-en eraginpean. Urte horretan lehenengo reagge diskoa kaleratu zuten. Jamaikako zerrendetan lehen postua lortuko zuten.

1966. urtean, Bob Marley Rita Anderson-ekin ezkondu zen eta Estatu Batuetara joan zen amarekin bizitzera, zein bere senar berriarekin bizi zen. Uhartera itzuli zenean, dagoeneko onartua zuen rastafari erlijioan gehiago sinesten hasi zen,1966. urteko apirilaren 23an Haiele Selassie (Ras Tafari Makkonen) Etiopiako erregeak Jamaikara bidaia egin zuenean, gizon haren delako "jainkotasuna"-ren lekuko izan ondoren. Bere izpirituaren egoera berri hau kantu berrietan islatuko da.

Bere lagun Bunny eta Peter-ekin, talde berri bat sortzen dute: The Wailers. Kantuetan ageri zen espiritualismoa zela eta, arazoak izan zituzten ordezkari bat bilatzeko. 70. hamarkadaren hasieran, Lee Perry-rekin bat egiten dute. Ekoizle honek taldearen lana goitik behera iraultzen du, beren lan onenei emaitzak ematen, hala nola Soul Rebel, Small Axe, 400 Years, etab.

1972. urte bukaeran taldeak euren lehen diskoa argitaratzen dute, Catch a Fire. Arrakasta handia izan zuen, eta honek, Inglaterra eta Estatu Batuetatik bira bat egitera bultzatzen die.1973. urean beste diska berri bat ateratzen dute, Burnin, kantu zaharren bertsioekin.

Bunny eta Peter-rek taldea uzten dute bakarkako lanak hasteko. Marcia Griffitsh, Bob-en emazte berriak, eta Judy Mowatt-ek ordezkatzen dituzte. Taldea Bob Marley & The Wailers deitzera pasa zen. 1975. urtean Natty Dread argitaratzen dute eta beste disko bat zuzeneko kantuekin: Live!.

1976. urtean Rastaman Vibration argitaratu zuen. Disko honek listetan emaitza honak izan zituen eta Bob-en onenetariko bat moduan kontsideratu zen. Bere kantak gai asko ikutzen zituen: maitasuna, kritika soziala etab. iraultza politiko eta espirituala alegia.

1981. urteko maiatzaren 11an, hil zen Miamiko ospital batean 36 urte zituela, Meritoaren Ordena Jamaikarra delakoa jaso ondoren, bere kontribuzio kulturalari esker. Bere gorpua bere jaioterrira eraman zuten, Nine Milera, mausoleo baten atseden hartzen duelarik. Nesta Robert Marleyk hileta ederra jaso zuen herriko jendeari esker. Hileta horretara, Jamaikako lehenengo ministroa eta beste munduko jende ospetsu asko joan zen.


Monday 26 October 2009

JOLASTUZ IKASTEKO AUKERA,,TRIANGULOAN


Komertzio foroak antolatuta, Jakin eta Jolasekoak izan dira hemen

Haur ugari bildu dira arratsaldean Triangulo plazan. Bertan, aurpegia margotzeko txokoaz, marrazteko tailerraz, globoflexia egiteko guneaz eta antzerki emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute etxeko txikienek. Tolosako Komertzio foroak abiarazitako ekimenaren baitan, Jakin eta Jolas taldekoak izan dira gaur. Tolosarrak larunbat arratsaldeetan herrian geratzeko asmoz, abiarazi zuten ekimena irailean, eta horrela komertzioa indartzeko xedez, hainbat ekitaldi ari dira burutzen azken asteburuetan. Oraingo ekimen hau laugarrena izan da.


IXABEL,ZAMZARA

Wednesday 21 October 2009

Rihanna; popetik punkera, bost urtetan

Grunge-pop estiloa atzean utzi eta look ausartago baten alde egin du Rihannak azken urteetan. Ilea moztu du eta kirol-jantziak larruzko arropengatik aldatu ditu.

15 urterekin barneratu zen musikaren munduan Rihanna abeslaria eta bi urte geroago lehen diskoa atera zuen Jay-Z musikagilearen eta Evan Rogers ekoizlearen laguntzarekin. Geroago, zerrenda askotako lehen tokian kokatu zen eta horrek sekulako ospea eman zion. Garai hartan, kirol jantziak erabiltzen zituen, batez ere, Rihannak. Galtzak zabalak eta gerri behean eramateko modukoak, kolore guztietako kirol-zapatilak, kamiseta oso laburrak eta osagarri gutxi (belarritako handiak salbu). Grunge-pop estilo harekin sustatu zuen 'Pon de Replay' singlea eta Beyoncerekin alderatu zuten askok. Ile luzea zeraman, kizkurtuta, eta makillaje kolore argiak aukeratzen zituen. Egun berezietan, belaun azpira arteko soinekoak hautatzen zituen, askotan satinezkoak eta eskote handidunak. 18 urte bete zituenean, kirol jantzi sexy haiekin jarraitzen zuen.

Sekulako aldaketa

Halere, denbora gutxian sekulako look aldaketa izan zuen Rihannak. Bigarren lana atera eta gutxira arau guztiak hautsi zituen. Diskoari Good Girl Gone Bad (neska ona gaizto bihurtu da) izena jarri zion eta zentzu guztietan aldaketa izan zuen abeslari ospetsu honek. 'Umbrella' singlea aurkeztu zuenean jarraitzaile asko aho zabalik utzi zituen. Ilea labur-labur moztu eta beltzezko tindatu zuen, gainerako nesketatik “ezberdintzeko” helburuz. Orduz geroztik, bere buruarengan ziurtasun gehiago duen emakume bat ezagutu dugu. Look ausartagoa du orain Rihannak. Atzean utzi ditu itxura goxoa eta nerabe aurpegia eta gutxika punk estiloa bereganatuz joan da. Orain legging apurtuak, takoi altuak, animali-estanpatuak, kolore fluoreszenteak eta larrua dira nagusi bere armairuan. Galetarako soineko oso laburrak eta kolore biziak aukeratzen ditu eta guztia, larruzko jantzi beltzekin konbinatzen du. Azazkalak nahiz ezpainak ere kolore nabarmenekin margotzen ditu, ostadarreko edozein kolore hautatuz. Gainera, gorputza tatuajez josita dauka; izarrak, pistola bat, garezurra...

Monday 19 October 2009

SKA MUSIKA

Ska 1950. hamarkadan Jamaikan sortutako musika estiloa da. Jazza, bluesa eta karibeko musika fusionatuz sortu zen. Kitarra elektrikoa, tronpeta, tronboia, kontrabaxua, saxofoia eta teklatua dira instrumentu nagusienak nahiz eta talde batzuk beste instrumentu batzuk gehitu, adibidez Obrint pas taldeak dultzaina erabiltzen du. Euskal herriko talde nagusienak, Betagarri, Kortatu, Fermin Muguruza...


Nabil eta Mattin

Wednesday 7 October 2009

TO.PIC-EK BERE IBILIBIDEA HASTEN DU


Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroaren egitasmoa Tolosako Ekinbide Etxeko egitasmoa da eta lehenengo pausoak 1986an eman zituen Tolosako Udalarekin harremanetan hasi zenean. 20 urte baino gehiagoko lan eta negoziaketen ondoren, azkenean Tolosako Udalarentzat baldintza egokiak iritsi dira, Gipuzkoako Foru Aldunduarekin eta Fomentoko Ministeritzarekin hitzarmenak sinatu ondoren eta Eusko Jaurlaritzak eta Kutxak iragarritako partaidetzarekin, Tolosa Txotxongilo artearen munduko erreferente bilakatuko duen egitasmo berezi hau martxan jartzeko.

Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroaren egitasmoak (C.I.T.T.) Txotxongiloaren Artearen gaitasunak zabaldu eta sakondu nahi ditu bere ekintza ondorengo ardatzetan zehaztuz:

  • Txotxongilo ikuskizunen hedapena
  • Txotxongilo artearen dibulgazioa (Museoa)
  • Ondarearen zainketa
  • Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa
  • Arautu gabeko heziketa



T.T.N.Z. probintziako ondare historiko gisa finkatutako Euskal Herriko Plazako eraikin nagusian kokatuko da, Tolosako gune historikoaren erdian alegia; lau solairutan banatutako 3.600 m² izango ditu guztira eta bertan ondorengoa eraikiko da:

  • 250 ikusleentzako eszena espazio moderno bat
  • Aurre produkziotarako eta entsegutarako gela bat
  • Museo iraunkor bat eta aldi baterako erakusketak
  • Dokumentazio Zentro bat, Mediateka, Ikonoteka, e.a.
  • Bertako nahiz urrutiko tailerretarako gelak
  • Artistentzako edo/eta ikertzaileentzako egoitza


C.I.T.T.-ak originaltasunaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, txotxongilo artearentzako Zentro integral bakarra izango da ez bakarrik Estatuan Europa osoan baizik. Arte konplexu honetako arlo zehatzetan espezializatutako zenbait zentro badaude, hauek garranatzia ematen diote artistari, sortzaileari, ikasleari, ikertzaileari, e.a. baina, arte-lanaren azken hartzailea den ikusleari garrantzia berezia eskaini nahi dion izaera integraleko zerbait aurkitzeko Estatu Batuetako Atlantara edo Taiwango Taipeira joan behar dugu.


C.I.T.T.-ko eszena espazioak, 11 metrotako ahoa, sakonean 9 metro eta altueran 7 metro izango ditu eta ongi hornituriko eszenatoki birakari bat izango du.
C.I.T.T.-ko eszena-ekipamendua Zentroaren ardatza izango da eta Tolosan antolatuko diren izaera eszenikoko ekintza guztiak hartuko ditu.

Hedapen arloan, aurten bere Zilarrezko Ezteiak ospatuko dituen urteroko Jaialdiaz gain, ikasturtean zehar garatuko den eskola kanpaina bat izango du eta Euskadi nahiz inguruko Autonomi Erkidegotako neska-mutilek Tolosan egun bateko kultur-txangoa egiteko aukera izango dute eta aldi berean txotxongiloaren artearekin harreman sakon eta ludikoa izango dute ikuskizun on bat ikusiz, museo original desberdin bat bisitatuz, txotxongilo erraz baten egintzaren esperientziaren bitartez eta Tolosako alde zahareña egingo duten bisitaldiaren bitartez. Asteburutan familia osoari zuzendutako ikuskizunak eta helduentzako ikuskizunak programatuko dira.

C.I.T.T.-k ez du berea izango den konpainia iraunkor bat eduki nahi, egitasmoak euskal konpainiekin ko-produkzioak egiteko asmoa du, dramaturgia garaikideko, bereziki idazle gazteenak eszenaratzeko proposamenak bultzatuz eta horrela egun dagoen hutsune garrantzitsua bete nahi da. Bestela txotxongilolariek gehiegitan ipuin klasikoetara jo behar dute ikusleek merezi duten hainako kalitate eskaseko bertsioak eginez.

Museoak bi atal izango ditu. Lehen atala iraunkorra izango da, bertan historian zehar txotxongiloa, bere geografi-banaketa eta bere teknika desberdintasunak eta kontzepzio desberdinak erakutsiko dira eta bigarren atalean urtean zehar aldatuko diren erakusketa monografikoak aurkeztuko dira.

Txotxongiloa bere benetako dimentsioa eszenan hartzen duen objektua izanik, erakusketak teknologia berrien laguntza garrantzitsua izango du, bere benetako balioa ezagutu eta ulertzeko mugimenduan dauden irudiak aurkezteko asmoz.

Museoak garrantzi berezia emango dio Txotxongiloaren ondare nazionalaren berreskuratze eta zainketari. Zabor-ontzietan edo Estatutik kanpo espekulatzaile nahiz bildumagile pribatuen eskuetan amaitu edo galdu diren artista handiek produzitutako lanenganako babesagatik kezka larria dago gaur egun. Iraganean gertatutako espoliazioak etorkizunean gertatzea ekiditea guztion eginbeharra dela uste dugu.

Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, mundu osoko txotxongilo ikuskizunen 1800 bideo edo DVD-ko ondare batekin jaioko da, 1.600 kartel, 7.200 argazki, mundu osoko 2.300 konpainia baino gehiagoren literatur dokumentazioa eta mundu osoko arte mota honen arloko 600 liburuz, aldizkariz edo aldizkako argitalpenez osatutako liburutegi txiki batekin.

Zentro berriak mediateka, bideoteka, ikonoteka eta liburutegirako espazioak izango ditu, ikerketa asmoz edo kuriositatez hurbildu nahi duen edozeienentzat irekiak egongo direnak.

Herrialdeko unibertsitate erakundeekin lankidetzan, kultura, pentsamendua, artea eta eszena munduarekin lotura duten karrera desberdinetako lizentziatu gazteei laguntzeko bekak eskaini eta ikerkuntzari laguntzea ere aurreikusita dago, arte konplexu honen alderdiren batean sakon dezaten.

Formakuntza hiru arlotan banatzen dugu.

Lehenengo arloa Estatu osoko txotxongilolarien hobekuntza profesionalari zuzendua egongo da eta modu horretan trebatzeko masterrak izango dituzte.

Bigarren arloak irakasleei, aisialdiko teknikariei, gizarte kulturako animatzaileei, e.a. arreta eskainiko die, antzerki jokoan haurrekin eta nerabeekin lan egiteko lagunduko dieten oinarrizko ezagutzak eskaintzea izango du helburu nagusi gisa. Arlo honetan sartzen da ere arazoak dituzten neska-mutilei terapia gisa txotxongiloaren artearen aplikazioa egitea ere.

Eta hirugarren arloa 8 urtetik gorako neska-mutilentzat izango da, sortuz jolas eginez eta txotxongiloak eraikiz gazteenei eskainia egongo da.

Hiru kasutan Internet bidezko bideokonferentzia sistemen erabilpena ere aurreikusita dago eta horrela, Euskadi nahiz Estatuko edozein txokotako ikastetxetako ikasgeletaraino iritsi ahal izango dugu.

Hemen laburtutako egitasmo guzti hau bere atal guztietan garatua dago. Aurretik Udalaren eta irabazi asmorik gabeko herri-onurakoa den Tolosako Ekinbide Etxearen (C.I.T.) arteko hitzarmen egokiari esker, erakunde honek kudeatuko duelarik.

HOLLYWOOD-ERA JOAN GABE DONOSTIAN SARI BANAKETA

Donostiako sari banaketa

FILM ONENAREN URREZKO MASKORRA
LU CHUAN zuzendariaren " CITY OF LIFE AND DEATH" filmari
eman diote.
EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA
FRANÇOIS OZON zuzendariaren "LE REFUGE" filmak eskuratu du.

ZUZENDARI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
JAVIER REBOLLO jaunari "LA MUJER SIN PIANO" filmeagatik.

GIZONEZKO AKTORE ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
PABLO PINEDA jaunari "YO, TAMBIÉN" filmeagatik lortu du.
EMAKUMEZKO AKTORE ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
LOLA DUEÑAS andereari "YO, TAMBIÉN" filmeagatik

ARGAZKIGINTZA ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
CAO YU jaunari "CITY OF LIFE AND DEATH" filmeagatik irabazi du.

GIDOI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
ANDREWS BOWELL jaunari, MELISSA REEVES andereari, PATRICIA CORNELIUS eta CHRISTOS TSIOLKAS jaunari "BLESSED" filmeagatik eman diote.
Zinemaldiak zinearen izar handi bati omenaldia egiten dio bere jardunbidea goraipatzeko, 1986an sortu zen Donostia Sariaren bidez. Aurten, 57. edizioan, besteak beste, sari honen irabazlea Ian McKellen izan da, Eraztunen jauna eta X-Men lanekin.

Wednesday 30 September 2009

DONOSTIA 57. ALDIZ IZARREZ JOSIRIK


Donostiako Zinemaldiko Film Egitaraua


Honako film hauek ikusteko aukera izan dugu
aurtengo donostiako zinemaldi hontan:


18 – Ostirala (Malditos bastardos)

19 – Larunbata (El baile de la victoria)

20 – Igandea (El secreto de sus ojos)

21 – Astelehena (Creative ile de France)

22 – Asteartea (Máscares)

23 – Asteazkena (Yo, también)

24 – Osteguna (La mujer sin piano)

25 – Ostirala (Los Condenados)

26 – Larunbata (Klausura)

Thursday 4 June 2009

TOLOSAKO SANJUANEN PROGRAMAZIOA



* 10:00 Goiz eta arratsaldez, San Frantzisko pasealekuan, kale saskibaloia (3 x 3), X. San Joan saria.
16:00 Graffiti erakusketa, Trianguloan.
16:00 Skate lehiaketa Lopez-Mendizabal pasealekuan.
18:00 Kultur etxeko dantza tailerreko ikasleen emanaldia Leidorren.
19:30 Lopez-Mendizabal pasealekuan kontzertua: “Borderline”.

* Ekainak 20, larunbata

09:00 Goiz guztian, sanjoanetako aparteko azoka.
10:00 Beotibar pilotalekuan, Tolosako Beotibar Zesta Punta Eskolak antolatuta, XVIII. San Joan Zesta-Punta Txapelketa.
10:00 Usabal kiroldegian, igeriketa probak, XIL. San Joan saria.
10:30 GiroArte dultzaina taldea kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.
11:00 Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako Dultzaineroekin. Irteera Plaza Zaharretik.
11:30 “Bonberenea Txaranga” kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.
11:30 Tolosako Koadrilen Egunari hasiera emango zaio Trianguloan. Egun osoan: jokoak, txiste, irrintzi eta bertso lehiaketak, kalejira, dantzaldia, etab. Eguna alaitzen txaranga eta dultzaineroak arituko dira.
12:00 Suziria, Udaletxeko balkoitik, eta kanpai hotsa, jaien hasiera iragartzeko.
14:00 Ferialean, koadrilen herri bazkaria.
16:30 Txirrindulariak, “Agustin Urkola” 2. urteko kadeteen proba, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta.
18:00 Usabal kiroldegian, eskubaloi San Joan sariaren finalak.
18:30 Tolosako margolarien XLIII. erakusketaren inaugurazioa, Txinparta elkartean .
19:00 Plaza Berrian Xanpetiki-dantza eta Larrain-dantza.
19:00 “Iraunkorrak” Txaranga eta “Mulambo” perkusio taldea kalez kale ibiliko dira, herria doinuz alaitzen.
23:00 Plaza Berrian “Humus”, “Deabruak Teilatuetan” eta “Laket” musika taldeen emanaldia.
23:30 “Bonberenea Txaranga” kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.

* Ekainak 21, igandea

Egun guztian zehar Herri Musika Tresnen Topaketa. Dultzaineroak, txalapartariak, albokalariak eta Trikitilariak kalez kale ibiliko dira, herria doinuz alaitzen.
09:00 Diana, GiroArte dultzaina taldearekin.
10:00 Xake-Jokoa, Kultur Etxean, “Tolosako Xake Elkarteak” antolatuta: XXXVI. Nazioarteko Lehiaketa taldeka, XXXIII. “Enrique Pineda” Memoriala.
10:30 Haurrentzat entzierroa, irteera Plaza Berritik.
11:00 Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako Dultzaineroekin. Irteera Plaza Zaharretik.
11:00 San Frantzisko pasealekuan, Tolosako Harizpe Elkarteak antolatuta, Toka Lehiaketa.
11:00 Goizez eta arratsaldez (11:00/13:30 eta 16:00/19:30), haur jaialdia, Sortzez Garbia plazan: gaztelu, ohe elastiko, tren txiki... etab.
12:00 Oria ibaian batel estropadak (sailkapen probak)
18:00 Berazubin, tenisa. San Joan sariaren finalak.
18.00 Sortzez Garbia plazan haur ikuskizuna, “Hortzmuga”
18:00 Zezen plazan, zezen-errekortarien V. Lehiaketa adarpuntak moztu gabeko zezenekin.
18:00 San Frantzisko pasealekuan Txirrindulari Criterium-a, “Jose Manuel Ansorena XIII. Memoriala”, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta. Emakumezko, kadete, gazte eta afizionatu mailako txirrindulariek hartuko dute parte.
19:30 “Mariachi Tequileño” taldearen kalejira.
19:30 Berdura plazan “Txistularien Alardea”.
23:00 Su festak, 1. bilduma; Z. Caballer.
23:30 Trianguloan kontzertua: “Mariachi Tequileño” taldearen eskutik.
23:30 Plaza Berrian “Erdizka Lauetan” musika taldearen emanaldia.

* Ekainak 22, astelehena

11:00 Goizez eta arratsaldez (11:00/13:30 eta 16:00/19:30), haur jaialdia, Sortzez Garbia plazan: gaztelu, ohe elastiko, tren txiki... etab.
11:00 Euskalerria Plazako “Iturriza” helduen elkartean Mus Txapelketa.
18:00 Sortzez Garbia plazan “Zirika Zirkus” haur ikuskizuna.
18:00 Trianguloan Herri Kirol saioa.
20:30 Hodei Truk abesbatzaren kontzertua Berdura plazan.
22:30 Euskal Herria plazan kontzertua: “Mikel Markez, Erramun Martikorena eta Niko Etxart” (euria eginez gero Leidorren).
23:30 Plaza Berrian “Une” eta “Gatibu” musika taldeen emanaldia.

* Ekainak 23, asteartea

11:00 Goizez eta arratsaldez (11:00/13:30 eta 16:00/19:30), haur jaialdia, Sortzez Garbia plazan: gaztelu, ohe elastiko, tren txiki... etab.
12:00 Berdura Plazan Ertzaintzaren musika bandaren kontzertua.
17:00 Txistularien kalejira, antzinako erronda bidetik barrena.
18.00 Sortzez Garbia plazan haur ikuskizuna, “Xurdin”
18:00 Usabal kiroldegian Squash Txapelketen finalak, XVIII. San Joan saria.
19:30 Zerkausian bertso jaialdia: Aitor Mendiluze, Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Mikel Artola, Aitzol Barandiaran eta Jokin Sorozabal, gai-jartzailea Iker Iriarte.
19:30 Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da Arrameleko San Joan kaperako bezperetan eta arrats otoitzetan parte hartzeko.
20:00 Berdura plazan, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua.
22:00 San Joan sua, Andre Maria plazan, Udalbatza bertan dela. Ondoren, Udaberri Dantzari Taldeak eta Tolosako Musika Bandak jardungo dute. “San Joan” zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiltzera abiatuko da. Jarraian “Hodeiertz” abesbatzak kantatuko du.
23:30 Plaza Berrian disko jaia: “Nemux”.

* Ekainak 24, asteazkena

07.00 Alkate Soinua Tolosako Txistulari Bandaren eskutik.
08:30 Diana, Tolosako Musika Bandarekin.
08:45 Diana, Tolosako eta Iruñeko txistulari bandekin.
09:00 Diana, GiroArte dultzaina taldearekin.
09:00 Txirrindulariak (irteera): 1. eta 2. mailako afizionatuen proba, “XXXVI. Jose Mª Anza Memoriala”, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta.
09:30 Plaza Zaharrean Eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru milizien oroimenez, Udalbatzak presidituta.
10:00 Meza Nagusia Santa Maria parrokian; “Santa Maria Kaperak” abestuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Tolosako bordondantzariek eta erraldoiak; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan.
Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Trianguloan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.
11:45 Txirrindulariak (amaiera): XXXVI. Jose Mª Anza memoriala.
12:00 Oria ibaian batel estropadak (finalak)
13:00 Kontzertua, Berdura Plazan, Tolosako Musika Banda eta Tolosa eta Iruñeko udal txistulariekin.
16:45 Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Santa Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute.
Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan azken deskargak egiteko. Ondoren ohiturazko aurreskua dantzatuko da bertan.
18:00 Zezen plazan zaldi ikuskizuna “El zahorí y sus caballos”.
19:30 eta 23:30 “Jones Brothers” txaranga kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.
20:00 “Mac Jeara’s Band” musika taldea kakez kale ibiliko da herria doinuz alaitzen.
23:00 Su festak, 2. bilduma; Astondoa Piroteknia.

* Ekainak 25, osteguna

22:30 Plaza Berrian kontzertua: “Raimundo Amador & Ñako Goñi”. (ikus Tolosandblues egitarau osoa).

OHARRAK
• Ekainaren 18an Errotaren aurre aldeko lorategietan, Haur Liburutegiaren “Udako Festa”; 17:30etan “1.728 Animali Kontu” ipuin kontaketa; 18:30etan Txokolatea. (euria eginez gero Zerkausian)
• Ekainaren 18an, 19:00etan Aranburu Jauregian, Kultur Etxeko arte plastikoen lantegietako ikasleen lanen erakusketa zabalduko da.
• Ekainaren 19an Usabal kiroldegian, koadrilen arteko “Tolosa Kup” areto futbol txapelketaren finalak (19:30 semifinalak, 20:30 finalak).
• Ekainaren 19an 19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian “Budas en el Exilio” dokumentala, eta Jhampa Zopa eta Nawang Lhamo monje Tibetanoen hitzaldia.
Ondoren, Mungod-eko Thepo Khangtsen monastegiko monjeek “Tibeteko kantu sakratuak” kontzertua eskainiko dute.
Toki berean ekainaren 20tik 24ra Tibeteko argazki eta eskulangintza erakusketa (17:30-20:30).
• Ekainaren 22tik 28ra Usabal polikiroldegian areto futbola haurrentzat Arsenal elkarteak antolatuta.
• Ekainaren 25etik 27ra TOL0SANDBLUES; Raminudo Amador, Ñako Goñi, Otis Grand, Mingo & The Blues Intruders, Donostiako Musika Eskolako Big Band-a.
• Ekainaren 27an 19:00etan Berdura plazan, Sagardo Txapelketa, San Joan saria. Sagardo dastatzea. Antolatzailea, Batasuna elkartea.
• Ekainaren 28an goizeko 10:00etan Beotibar pilotalekuan Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza V. esku pilota txapelketa.
• Uztailaren 5an, jubilatuen bazkaria.

Thursday 28 May 2009

Vitoria - Gasteiz Dantza plazan


  • Noiz eta Non: Maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, eta Ekainaren 5ean, 12an, 19an eta
    26an, (ostiralak) arratsaldeko 8etan Aihotz Plazan.
  • Parteharzaileak: Jatorri tradizionaleko musika tresnak: txistua, trikitixa, txirula, alboka, dultzaina, erritmo eta harmonia oinarri baten gainean (bateria, teklatua eta baxua)
  • “Hasieran akademiako ikasleen ikasturte amaierako helburutzat planteatu bazen ere, “Dantza Plazan” beste talde batzuei eta herritar orori guztiz zabalik dago, eta hurrenez hurreneko edizioetan gero eta partaide gehiago dago saio bakoitzean”, nabarmendu du Udal Folklore Akademiako zuzendari Pedro Elosegik.

    Erabilitako eredua —betiko erromeria hiri girora ekartzea, azken batean— beste leku batzuetan ere imitatu da, izen bera erabiliz batzuetan. Hamaika jotzailek jartzen dute musika: tresna unibertsalen erritmo eta harmonia oinarri baten gainean (bateria, teklatua eta baxua) jatorri tradizionaleko musika tresna melodikoak joz (txistua, trikitixa, txirula, alboka, dultzaina…). Musika moldaketa gehienak “Dantza Plazan” saioetarako bereziki idatziak dira.

    Berrogeita hamar piezak osatzen dute dantza egitaraua, zazpi taldetan banatuta: kalejirak, irri dantzak, jauziak, dantza askatua, soka dantzak, suiteak eta kontradantzak. “Hamar edo hamabi dantzak osatzen dute saio bakoitza, zeina Akademiako bi irakaslek gidatzen baitute plazan bertan, pausu eta koreografiari buruzko jarraibideak emanez. Saioa guztien bukaeran Larrain dantza eta Txulalai dantzatzen dira”

Tuesday 26 May 2009

SU TA GAR

Biografia



1987. urtea amaitzear zegoela, musika talde bat osatzeko asmoarekin elkartu ginen lau lagun: Aitor Gorosabel Garai, Asier Osoro, Xabier Bastida eta Borxa Arrillaga. Gehienontzat tresna bat jotzen genuen lehen aldia izan arren, musika egiteko gogo handia genuen. Eibartarrak gara laurok. Eibar Euskal Herrian dagoen hiri industriala da. Txiki-txikitatik gara lagunak, eta gauza askok elkartzen gaitu, besteak beste, elkarrekin musika proiektu bat sortzeko eta bizitzeko gogoak. Proiektu honi Su Ta Gar izena eman genion, jendaurrean lehen aldiz jo (1988-8-14) baino astebete lehenago.

Lehenengo grabaketa gure kontura egin genuen, 1989ko maiatzean, Eibarko lagun batzuen lokalean. Maketa honek arrakasta haundia lortu zuen eta arrakasta horrek, beste grabaketa bat (estudio profesional batean) burutzeko aukera eman zigun. Bigarren maketa hau, lehen albumerako bidean aurreneko pausoa izan zen. Tarte horretan, Mikel Laboaren ‘Haika Mutil‘ kantaren bertsioa egin genuen, Laboaren omenezko ‘Txerokee‘ diskoan argitaratuko zena. 1990. urtean, Estigia taldearekin batera, Villa de Bilbao lehiaketan lehenengo saria irabazi genuen. Sariak Estigiakoekin disko bat erdibana grabatzeko aukera ematen zigun, baina aukera hori baztertu eta 1990eko azaroan ‘Jaiotze Basatia‘ grabatzen dugu IZ estudioan. Gure lehenengo lan hau 1991ko martxoan argitaratzen da Zarata diskoetxearen babesean. Diskoa batik bat Euskal Herrian aurkeztu genuen arren, urte bereko urrian Alemania, Suitza eta Austriara joan ginen squatetan kontzertuak ematera...

1992. urteko apirilean, ‘Hortzak Estuturik‘ grabatu genuen IZ estudioan berriro ere. Aurrekoan bezala, Kaki Arkarazo aritu zen teknikari. Lan berria urte bereko ekainean argitaratzen da, baina oraingo honetan Esan Ozenki zigilu berriaren babesean. Euskal Herrian eta Espainian urte oso bat diska aurkezten ibili eta gero 1993.ko apirilean Europan zehar bira egin genuen EH Sukarra taldearekin batera. Bira honen bukaera festa bezala, kontzertu berezia eman genuen Eibarren. Kontzertua bideoan grabatu eta ‘More Volumen Tour‘ eta ‘Su Ta Gar zuzenean‘ izenarekin argitaratu genuen.

1993ko irailean, material berria eskuetan hartuta, Lorentzo Recordsera jo genuen disko berria grabatzera. Aitor Ariño aritu zen teknikari, eta abenduaren hasieran kaleratu genuen aurreko diskoaren zigilu berarekin. ‘Munstro Hilak‘ Euskal Herrian zehar aurkeztu eta gero, Espainia eta Frantzian aurkeztu genuen, 1994ko urtarrila eta otsailean, eta 1995 urtearen hasieran Italia, Austria eta Alemaniara joan ginen berriro.

Ostera beste disko bat grabatzekotan ginela, Borxak istripua izan zuen 1995ko maiatzean eta gertaera hark asmo guztiak aldarazi zizkigun. Borxaren anaia, Galder, hasi zen bateria jotzen, eta 1996.ko udaberrian ‘Sentimenak Jarraituz‘ diskoa grabatu genuen, aurreko produkzio berarekin. Urte bereko maiatzean argitaratu zen eta lehengo aldiz bideo klip bat atera genuen albumari izena ematen dion kantuarekin. Bideo klipak sari bat baino gehiago irabazi zuen hainbat bideo lehiaketatan.

Aurreko diskoa Espainia eta Frantziako hainbat hiritan aurkeztu ondoren, bateri jolez aldatu genuen berriro. Iban Zugarramurdik hartu zuen Galder Arrillagaren tokia. Bateri jole berriarekin grabatu genuen, 1997ko iraila eta urria artean, ‘Agur Jauna Gizon Txuriari‘ eta urte hartako azaroan Kubara joan ginen aurkeztera. Abendutik aurrera Euskal Herrian, eta 1998ko otsailean Espainian aurkeztuz.

Urte horretako udaran “Eromena” kantua grabatu genuen Elkar estudiotan, urte amaieran “Gaur olerkiak bihar presoak Euskal Herrirat!” bilduman kaleratuko zena. Bilduma disko hau, euskal preso politikoen Euskal Herriratzearen alde kaleratu zuen Iparraldeko preso sustengu komiteen koordinaketak. Bertan, euskal preso politiko eta bertsolari batzuek eginiko hitzei, euskal musika taldeek musika jartzen die. Guztira 11 kanta biltzen dira aipaturiko bilduma honetan. “Eromena” kantaren hitzak Carmen Gisasola markinarrarenak dira.

Gure jarraitzaileen eskaerei erantzunez, 1999. urteko ekainean 'Su Ta Gar 1987-89' lehengo bi maketen edizio berezia argitaratu genuen, Gaztelupeko Hotsak disketxearekin. Bertan, garai hartako abestiez gain, PCrako egokituriko 'Jo Ta Ke' abestiaren bideoa dago, abestiak bezala garai haietan grabatua.

Maketen edizio bereziaren produkzioa amaitu eta gero, disko berria grabatzen hasi ginen, orain ere Berrizko Lorentzo Records estudioan. 1999ko uztaila eta iraila artean grabatu eta nahastu ondoren, azaroaren 8an kaleratu zen GOR disketxearen eskutik, gure azken ekoizpena: 'Homo_Sapiens?'. Urte honen amaiera eta 2000. urtearen hasiera artean 'Homo_Sapiens? Tour'00' aurkezpen bira egin genuen, izugarrizko muntai berezia erabiliz. Bira honek zailtasun tekniko eta produkzio kostu handiak zituela eta, Euskal Herrian zehar bakarrik egin ahal izan genuen. Hala nola, bira honetako azken kontzertua, Iholdin emana, bideoan grabatzea erabaki genuen. Aurrerago, gure zuzeneko bigarren bideo argitaratua izango zena, hain zuzen.

Horrela, 2000. urtearen ekainean 'Homo_Sapiens? Tour'00' bideoa argitaratzen da GOR Diskak zigiluaren babesean.

2000. urteko irailaren azken egunetan Judas Priest taldearen 'The Sentinel' abestiaren bertsioa grabatu eta nahastu genuen Berrizko Lorentzo Records estudioan. Abesti hau Judas Priest taldearen omenezko 'Metal Gods' izeneko diskoan argitaratu zen Zero diskaetxearen babesean, 2000. urtearen azaroan. Disko honetan gure bertsioaz gain µLT, Berri Txarrak, Hamlet, Ktulu edo Baron Rojo bezalako taldeen bertsioak aurkitzen dira.

2001ko apirilaren 17an kaleratu genuen gure zuzeneko lehenengo diska, 'Su Ta Gar Jo Ta Ke' izenburupean eta Gor Diskak disketxearen babesean. Garai guztietako 23 abestiez osaturiko lan bikoitz honek CD formatuan PCrako egokituriko bi abestien bideo klipak ditu, 'Su Ta Gar 1987-89' maketen edizio berezian egin genuen bezala. Lan honetan 2000.ko bukaeran emandako lau kontzertuen grabaketa eta lan askoren emaitza biltzen dira.

'Su Ta Gar Jo Ta Ke' diskaren zuzeneko aurkezpenak prestatzen ari ginela baterijole aldaketa ematen da taldean berriro. Oraingoan ere Galder Arrillaga, Borxaren anaiak, hartzen du bigarren aldiz azken urteetan Iban Zugarramurdik bete zuen tokia.

2001.ko abenduaren 3an aurkezten da Gasteizko Gaztetxearen aldeko 'Gaztetxeak Martxan' CDa, Bertan, Euskal Herriko talde desberdinen abestien artean, gure 'Gaztea' abesti berria aurkitzen da. Abesti hau urriaren 11 eta 12 bitartean Arrasateko Shot estudioan grabatu genuen.

2002.ko urtearen hasieratik abesti berrien konposaketa lanean geniarduen bitartean zuzeneko emanaldiak ematen jarraitzen genuen 'Su Ta Gar Jo Ta Ke' biraren barruan. Nahiz eta gure lehenengo asmoa disko berria 2002.ko azaroan kaleratzea izan, 2003.ko otsaila eta martxoa bitartean grabatu ta apirilaren bukaerararte ez genuen argitaratu. 'Itsasoz beteriko mugetan', aurreko lana bezala, GOR Diskak diskoetxearekin kaleratu zen.

2003. urteko maiatzaren bukaeratik aurrera 'Itsasoz Beteriko Mugetan' zuzeneko aurkezpen kontzertuak egin genituen Euskal Herrian. Aitorrek izan zuen eztarriko ebaketa batek, kontzertu batzuen atzerapena ekarri zuen. Aurkezpen kontzertuen artean maiatzak 29an Iruñako Artsaia aretoan 600. kontzertua eman genuen.

Beste alde batetik, Espainian egin nahi genituen 'Itsasoz Beteriko Mugetan' aurkezpen gehienak bertan behera gelditu ziren guztiok ezagutzen ditugun arrazoi 'demokratikoengatik'. Egoera hau, Espainiako kontzertu gehienen galarazpena, gaur egun ere mantentzen da.

‘Itsasoz Beteriko Mugetan' lanaren promozio gisa, ‘Bizitzaren Borroka’ kantan oinarrituriko bideo klipa grabatu genuen Iker Treviñorekin.

2004 eta 2005 urteetan zehar 'Itsasoz Beteriko Mugetan' kontzertuekin jarraitzen dugu, tartean Viñarock edo Metalway bezalako kontzertu erraldoietan parte hartuz eta Espainian zehar ere emanaldiak emanez.

2005. urtearen bigarren zatian abesti berrien entseguak hasi genituen lokalean, eta pieza denak prest genituenean, 2006ko urtarrilean, Lorentzo Recordsera joan ginen, beste behin, Aitor Ariñogaz disko berria grabatzera. Hilabete batzuen ekoizpen prozesua eta gero, Apirilaren 5ean 'Jainko Hilen Uhartean' disko berria kaleratzen dugu, oraingo honetan guk sortutako ‘Jo Ta Ke Ekopizpenak’ zigilu berriarekin. Honekin batera, kontratazioa taldearen esku gelditzen da ere, gure asmoa, etorkizunean, gure proiektuaren gain kontrol osoa izatea delarik.

'Jainko Hilen Uhartean' lan berriaren CD-aren barnean, Juanma Bajo Ulloa zinegile handiak zuzenduriko ‘Itxaropen Hitza’ bideo klipa ere aurki dezakegu, PC eta MAC-en ikus daitekena. Valentziako kontzertu batean eta Gasteizko kaleetan grabatu genuen eta oso kritika onak izan ditu ikus entzutezko komunikabide eta jarraitzaileen artean.

2006ko apirilean, disko berria kaleratzearekin batera, zuzeneko aurkezpenak egiten hasi ginen, aretoetan lehenik eta toki irekietan geroago, Bilboko Aste Nagusikoa adibidez. Urte honetako udazkenean lehen aldiz Britaniar uhartean bi kontzertu eskaini genituen. Bestalde azaroan 'Itxaropen Hitza' bideo lana Cinemad'06 jaialdi ospetsuan saritua izan zen eta finalista bezala aukeratua Malagako zinema jaialdian 2007ko martxoan.

2007. urtea Eibarren, gure herrian, emandako kontzertu hunkigarri batekin hasi genuen eta martxotik aurrera 'Jainko Hilen Uhartean' herri desberdinetan kontzertuetan aurkezten jarraitu genuen. Maiatzean 'More Volumen Tour 93' bideo lana DVD formatuan berrargitaratu genuen 'Jo Ta Ke Ekoizpenak' gure zigiluarekin.

2007ko abenduan 'Une Iraunkorrak' DVD berria kaleratu genuen, azken lanak bezala, 'Jo Ta Ke Ekoizpenak' zigilu propioarekin eta ‘Jainko Hilen Uhartean’ diskoaren grabaketatik aurrera bizitako une, sentsazio eta esperientzia batzuk betikotzeko asmoarekin. Bertan 2006ko Bilboko Aste Nagusian Botika Zaharrean, 2007ko urtarrilean Eibarren eta urrian Iruñan emandako kontzertuekin osatutako bideo nagusiaz gain, ‘Jainko Hilen Uhartean’ diskoaren eta ‘Itxaropen Hitza’ bideo kliparen grabaketen making of-ak, emozioz beteriko irudiak eta argazki sorta bat aurkitzen dira, beste gehigarri batzuekin batera. Lan honek ere oso kritika onak jaso zituen komunikabide ezberdinetan.

Gaur arte 800 ekitaldi inguru eman ditugu zuzenean, euren artean estilo desberdinak jorratzen dituzten talde askorekin.

Discografia

· JAIOTZE BASATIA 1991

· HORTZAK ESTUTURIK 1992

· SU TA GAR ZUZENEAN 1993
(DVD berrargitalpena 2007an)

· MUNSTRO HILAK 1993

· SENTIMENAK JARRAITUZ 1996

· AGUR JAUNA GIZON TXURIARI 1997

· SU TA GAR 1987-89 1999

· HOMO_SAPIENS? 1999

· HOMO_SAPIENS? TOUR`00 2000
(VHS, 55min.)

· SU TA GAR JO TA KE 2001
(Zuzeneko diska bikoitza)

· ITSASOZ BETERIKO MUGETAN 2003

· JAINKO HILEN UHARTEAN 2006

· UNE IRAUNKORRAK 2007
(DVD 9)



Ander Mendiluze eta Ivan Arostegi

Thursday 14 May 2009

Soziedad Alkoholika

Soziedad Alkoholika (SA ere deitzen zaio) 1988an Gasteizen (Araba) sortutako rock musika taldea da. Juan (ahotsa), Jimmy (gitarra), Oskar (gitarra), Roberto (bateria) eta Iñaki (baxua) izan ziren taldearen hasierako partaideak. Militarismo, faxismo, arrazakeria edo sexismoa dira euren letretan gogor kritikatzen dituzten gaietako batzuk. Disko kopuru ederra saldu dute Espainia osoan (350.000 baino gehiago) eta 1995ean, Ratas zuzeneko albuma Urrezko Diskoa izatera iritsi zen, hau da, Espainian 50.000 ale bahino gehiago saldu zituen.

Explota Zerdo eta Síndrome del Norte kantuen letrak direla kausa, 2004an Asociación Víctimas del Terrorismok (AVTk) SA salatu zuen, ustezko terrorismoaren goraipamena egiten zuelakoan. Urte bereko irailean, Baltasar Garzón epaileak bertan behera utzi zuen kasua. 2005eko otsailean berriro taldearen kontrako elegitea ez zuen onartu. Hala ere, AVTk, berriz, beste elegite bat aurkeztu zuen Espaniako Auzitegi Nazionalean 2005eko abenduan, Fernando Grande-Marlaska epaileak onartu zuena. .

SAk behin baino gehiagotan adierazi du ETA babesten ez duela, baita AVTk euren kantuen letrak gaizki ulertzen dituela.

AVTren zein beste elkarte batzuen (esate baterako Partido Popularrena) presiopean, taldeak kontzertu andana bertan behera utzi behar izan du. El Corte Ingles merkataguneak SAren diskoak salmentatik at kendu egin ditu. .

Gaur egungo partaideak

  • Juan (ahotsa)
  • Jimmy (gitarra)
  • Jabi (gitarra)
  • Pirulo (baxua)
  • Roberto (bateria)














Diskografia





Ander Mendiluze eta Ivan Arostegi