Monday 7 November 2011

HALLOWEEN EGUNA 2011

Urriak 31, Halloween eguna izan zen. Jende asko ikusi genuen kalean mozorrotuta, beraz, tradizio hau Euskal Herrian ere jarraitzen dela esan daiteke.

Halloween gaua urriaren 31ko gauean ospatzen den jaia da, Irlandatik eratorria eta Estatu Batuek esportatua dena baina beste herrialde batzuetan ere ezagutzen dena beste izen batzuekin. Halloween eguna zelta herrietako jaia bat da.


Halloween gaua, nondik dator?

Guztiok ezagutzen dugu halloween gaua. Gaur egun Euskal Herriraino heldu den ohitura yanki edo ingeles bat da. Baina, benetan herri hauen ohitura da?

Egia esateko, Halloween orain dela milaka urte jaio zen eta Zelten herria ospatzen zuen jaia zen. Herri honek azaroaren batean urte berria ospatzen zuen, eta beraz, urriaren 31a urtearen azken gaua zen. Gau honetan jaia egiten zuten eta haien jainkoei eskaintzak egiten zizkieten. Gehienetan animaliak eskaintzen ziren espiritu gaiztoak aldentzeko. Gau horretan, Samhain heriotzaren zaldunari eskaintzen zioten eta festa bat egiten zuten urte berria ospatzeko. Gainera, haien hildakoak gogorazteko erabiltzen zuten gaua. Beraz, urriaren 31ko gaua magiaz betetako aldia da. Hildakoentzat opariak uzten ziren leihoetan.

Baina, erromatarrek zelten herria konkistatu zutenean jaia aldatu zuten eta beste izen bat eman zioten haien jai propioarekin bat etortzeko. Horrela, Zeltek haien erritoak ospatzen zituzten gau horretan eta erromatarrek haienak. Kristautasuna heldu zenean, ospatzeko modu bakarra inposatu zuen eta bere egutegira akoplatuz azaroaren bata Santu guztien eguna izendatu zuten. Halloween izena ingelesak eman zioten "All Hallow even" (Santu guztien gaua) hitzak moztuz. Horrela, heldu da gaur egunera arte.

Gau honetan hildakoen espirituak bizirik daudenetik gertuago daude eta atzean geratu diren horiei oroitzapen bat egiteko gau aproposena da. Gogoratu, gau honetan sorginen gaua deitzen zaio eta hau zer edo zer esan nahiko du. Batzuen ustez gau oso ona da aztikeriak eta sorginkeriak egiteko, izan ere, bizien eta hildakoen munduak gertuago daude.




https://docs.google.com/open?id=0B1dG6WezdCGOMGJiMjNlYjYtMmNhNS00MTY5LTkzZWYtNTRlODAxZDEyYzgw

Tuesday 25 October 2011

BERRI TXARRAK-EN DISKO BERRIA

Berri Txarrak, Nafar rock talde ospetsu bat da, 1994an Lekunberri herrian sortua. Orain arte 6 disko atera dituzte baina musika talde ospetsu honek disko berria atera du orain dela gutxi. Disko berri honen izenburua "Haria" da eta esan dutenez 12 kanta ezberdinek osatuko dute. Hirukote ospetsu hau Estatu Batuetan dago bere zazpigarren albumari bukaera eman nahian. Disko berri hau Azaroan kaleratuko da ziurrenik.


Orain arte grabatutako diskoen aldean oso esanguratsua izango dela esan dute, kantak oso landuak egin dituztela eta. Oraindik ez dakite seguru kontzertuak noiz eta non hasiko diren, baina laster izatea espero dugu.
Informazio gehiago behar ezkero klikatu hemen.





Ane Abalabide.

Thursday 20 October 2011


Zinemaren hasierako urratsekin hasi eta gaur egun arte, ia hamabi hamarkada aztertu dituzte azken lau urteotan. 2010eko zinema aztertuta itxiko dute ziklo sorta.

Gasteizko Montehermoso kulturgunean 'Emakume zinemagileak' zikloaren laugarren eta azken edizioari ekingo diote gaur.

Ziklo honekin, ia hamabi hamarkada aztertu dituen ibilbidea itxiko dute. Zinemaren hasierako urratsekin hasi eta gaur egun arte emakumeek zinema munduan izan duten papera aztertu dute lau ziklotan.

2008an egin zuten lehena, 'emakumeak zinemaren hasieran' gaia oinarri hartuta. 'Emakume zinemagileak: konpromisoa eta ahanztura' izena jarri zioten 2009koari, eta "Emakume zinemagileak: teoria eta praxi politikoa' izan zen 2010eko. Aurtengo edizioan, gaur egungo gizarteak bizi dituen aldaketak islatzen dituen emakumeen zinema izango dute aztergai.

Informazio gehiago klikatu hemen.

Hemen emakume zinemagile baten bideoa duzue Euskal Herrira bisitan etorri zenekoa.



Izadi Egizabal Alkorta.