Tuesday 2 February 2010

PETER ROBERTSEK BADU HITZETAN ZER ESAN

Laskorain ikastolako areto nagusia, "Mimarte" ikuskizuna amaitu berri da eta ikasle batzuk oraindik bueltaka balorazio orria bukatzen. .Hiru ikasle galdezka etorri zaizkio eta bere blogean sartzeko eta hiru opari egingo dizkiela esan die. Irakasle arduradun batek ere informazioa trukatu eta agurtu du. Aurrez -aurre edukita, mimo bikaina izateaz gain,hizlari atsegina ere badela erakutsi digu.

Urrutitik etorri zara, baina nor zara zu?

Jo a ze galdera, ni Peter Roberts naiz, Peter Roberts deitzen didate,mimo aktorea, eskoziarra baina Donostian bizi naiz 1975. urtez geroztik. Oporretan etorri nintzen aste pare baterako baino Urumeako aztiak sorgindu ninduen eta bertan geratu nintzen, ez oporretan, lanean baizik.
Zer egiten duzu hemen?
Hemen lan egiten dut baina ez dut beste inon lanean aritzeko prejuiziorik. Alkoholaren abusu eta prebentzioarako espektakulu batekin bidaiatzen dut, gazteei zuzendua eta horren arrazoia nire esperientzia pertsonalean dago. Istripu baten biktima errugabea naiz.2000 urtean motoan nindoala kotxe batek harrapatu ninduen eta hamahiru hilabete gogorrez bajan egon nintzen. Orduan Eskozian nire anaiak alkoholarekin arazoak zituela abisatu zidaten. Horren ondorioz alkoholak eta gehiegi pentsatu gabe dituen arriskua lantzeko espektakulu bat montatzea erabaki nuen, gazteei zuzendua batez ere, abisua eman nahi nien.
Isiltasunak asko esaten duela esan ohi da, zer diozu zuk?
Zer esango dut nik ba, dagoeneko begi eta keinuekin erantzuten ari natzaizu eta. Keinuak ekitaldi sakratu guztietan erabiltzen dira, hitzak alde batera utziz, keinuetaz baliatzen dira sakratua den hori sinbolizatzeko eta hau orokorra da ebentu sakratu guztietan. Horregatik erabiltzen dugu gure espektakuluan bi hatzak kopetean keinua, "edan aurretik pentsatu" sinbolizatzeko asmoz.
Zer eskeintzen du gorputz hizkuntzak ahozko hizkuntzak ez duena?
Ez dagoela gezurrik tartean, gorputz hizkuntzaren bidez gezurrak esatea oso zaila da, sentitzen duguna zuzenki adierazten du gorputzak. Gorputz lenguaiaren irakurketa zuzena da, horreterako fase desberdinak igarotzen baditu ere, pentsamendua, emozioa eta barneratzea. Keinu bat ikusterakoan zure esperientziarekin identifikatzen duzu, emozioarekin eta arrazoiarekin lotu eta horrela behin eta berriz, keinu horren esanahia ulertu arte. Irudi batek mila hitzek baino balio handiagoa duela esaterakoan horixe da, irudiaren kolpea.
Nola komunikatzen zara hobeto, gorputza ala hitzekin?
E... hitzak gustatzen zaizkit, asko gustatzen zaizkit. Hitzek indar izugarria dute, gaiak jorratu daitezke hitz desberdinak erabiliz baina gorputz hizkuntza zehatza da.
Orduan zer da zuretzat mimoa?
Istorioak kontatzea hitza erabili gabe.
Gaur egun gazteak etengabeko informazio eztanda jasaten dute. Nola iritsi beraiengana?
Emozioaren bitartez. Gaur egun publizitatea horretan oinarritzen da, beraien emozioetara iristen den esaldi eta mezu erabiltzen dituzte, engantxatuko dituenak hain zuzen. Hori da modurik egokiena, parrez edo negarrez ari diren bitartean, garunera iristeko bidea libre uzten dutelako, horregatik errazagoa da emozioetara iristea, gero pentsatu, hausnartu dezaketelako.
Arazoak... zeintzuk dira gaur egun gazteek dituzten arazoak, desberdinak al dira aurreko belaunaldiek zituztenekin alderatuta?
Gazte batek duen arazoa heldua izatera iritsi behar duela da eta hori ez da beti erraza. Gaztetatik izan behar du izan nahi duen heldu hori, inpernu bilakatzen baita ispilura begira jartzean izan nahi ez zenuen pertsona hori bilakatu zarela ikustea. Arazo nagusia heldu izatea eta nahi ez zenuen hori bihurtu zarela ikustean dago. Eta hau arazo unibertsala da, sarritan esperientzia berandu iristen zaigu eta bere esperientziaz balia gaiezkeen horiei ez diegu kasurik egiten, talde presioa dago eta taldekideak ere galduta dabiltza, horregatik esperientzia duen horiengana hurbildu behar dugu, zer den jakin nahiean bagabiltza. Gazteen kasuan hau askoz konplexuagoa da, estimulo eta distrakzio gehiago dituzte izan nahi duten pertsona hori izan daitezen.
Eskoziarra izanda eta bidailaria, arazoak desberdinak al dira herrialdearen arabera?
Interferentziak daude, desberdin egiten gaituzten zerak, baina arazoak unibertsalak dira.Denek ditugu emozioak gestionatzen dizkiguten bokal basikoak a, e, i, o eta u eta emozio guztiak horietatik isurtzen ditugu. Eta gero, kontsonanteak erabiltzen ditugu bizitza konplikatzeko, baina bost bokalak komunak dira pertsona guztientzat.
Proiektu berririk bai?
Bai, denbora gutxi barru ekartzea espero dut. Internet bidezko engainuaren inguruko proiektua da, orrialde sozialak, chatak eta abar. Proiektuaren aurkezpena lantzen ari gara eta ea onartzen diguten.
Gaur aurkeztu duzun emanaldia eta aurreko urtean eskeini zenuean berdinak al dira?
Ez, gaia berdina da baina emanaldi bakoitza desberdina bere baitan, etengabeko garapenean dago ikuslegoaren arabera modu batera edo bestera gauzatzen da eta emanaldi batetik ateratzen dudana beste baterako baliagarria zait, aldaketa eta esperimentazioa erabiltzen ditut. 2002an hasitako emanaldi hau etengabe garatzen ari da eta saioa bukatzerakoan ebaluaketa jasotzen dugunean onarpen maila ona eta igotzen doa urtetik urtera, adibidez %10 igo da iaztik hona, 74tik 86-87ra aurten. Horrek mezua iristeko modua perfilatzen ari dela esan nahi du.
Gaurko taldearen baloraziorik?
Oso ondo, oso dibertigarria, batzuk oso lotsatiak, besteak oso lantzatuak baina ederki pasa dugu elkarrekin, ni naiz egiten dudanarekin disfrutatzen duen lehena eta hori oso garrantzitsua dela uste dut, lehen mezu hori garrantzitsua bazen, izateari utzi dio eta orain urgentziazkoa bihurtu da, presioa dago atera eta berehalakotasuna bizitzeko, dena berehala lortzeko eta hori da gure ikuskizunak azpimarratu nahi duena, kopetean bi hatz edukitzearena, gauzak pentsatu egin behar dira eta ez itsu- itsuan egin.
Eta bukatzeko, nola esaten da mimo hizkuntzan eskerrikasko, plazerra izan da?
Hitzen isiltasuna, gorputz hizkuntza mintzatzen, goiko argazkian bezala.
Hitzen maitelea denez, ezin izan du erresistitu... Mila esker bihotz-bihotzez...lagunarte, mimoarte, geroarte(hitz eta keinuak erabiliz).