Monday 7 November 2011

HALLOWEEN EGUNA 2011

Urriak 31, Halloween eguna izan zen. Jende asko ikusi genuen kalean mozorrotuta, beraz, tradizio hau Euskal Herrian ere jarraitzen dela esan daiteke.

Halloween gaua urriaren 31ko gauean ospatzen den jaia da, Irlandatik eratorria eta Estatu Batuek esportatua dena baina beste herrialde batzuetan ere ezagutzen dena beste izen batzuekin. Halloween eguna zelta herrietako jaia bat da.


Halloween gaua, nondik dator?

Guztiok ezagutzen dugu halloween gaua. Gaur egun Euskal Herriraino heldu den ohitura yanki edo ingeles bat da. Baina, benetan herri hauen ohitura da?

Egia esateko, Halloween orain dela milaka urte jaio zen eta Zelten herria ospatzen zuen jaia zen. Herri honek azaroaren batean urte berria ospatzen zuen, eta beraz, urriaren 31a urtearen azken gaua zen. Gau honetan jaia egiten zuten eta haien jainkoei eskaintzak egiten zizkieten. Gehienetan animaliak eskaintzen ziren espiritu gaiztoak aldentzeko. Gau horretan, Samhain heriotzaren zaldunari eskaintzen zioten eta festa bat egiten zuten urte berria ospatzeko. Gainera, haien hildakoak gogorazteko erabiltzen zuten gaua. Beraz, urriaren 31ko gaua magiaz betetako aldia da. Hildakoentzat opariak uzten ziren leihoetan.

Baina, erromatarrek zelten herria konkistatu zutenean jaia aldatu zuten eta beste izen bat eman zioten haien jai propioarekin bat etortzeko. Horrela, Zeltek haien erritoak ospatzen zituzten gau horretan eta erromatarrek haienak. Kristautasuna heldu zenean, ospatzeko modu bakarra inposatu zuen eta bere egutegira akoplatuz azaroaren bata Santu guztien eguna izendatu zuten. Halloween izena ingelesak eman zioten "All Hallow even" (Santu guztien gaua) hitzak moztuz. Horrela, heldu da gaur egunera arte.

Gau honetan hildakoen espirituak bizirik daudenetik gertuago daude eta atzean geratu diren horiei oroitzapen bat egiteko gau aproposena da. Gogoratu, gau honetan sorginen gaua deitzen zaio eta hau zer edo zer esan nahiko du. Batzuen ustez gau oso ona da aztikeriak eta sorginkeriak egiteko, izan ere, bizien eta hildakoen munduak gertuago daude.




https://docs.google.com/open?id=0B1dG6WezdCGOMGJiMjNlYjYtMmNhNS00MTY5LTkzZWYtNTRlODAxZDEyYzgw

Tuesday 25 October 2011

BERRI TXARRAK-EN DISKO BERRIA

Berri Txarrak, Nafar rock talde ospetsu bat da, 1994an Lekunberri herrian sortua. Orain arte 6 disko atera dituzte baina musika talde ospetsu honek disko berria atera du orain dela gutxi. Disko berri honen izenburua "Haria" da eta esan dutenez 12 kanta ezberdinek osatuko dute. Hirukote ospetsu hau Estatu Batuetan dago bere zazpigarren albumari bukaera eman nahian. Disko berri hau Azaroan kaleratuko da ziurrenik.


Orain arte grabatutako diskoen aldean oso esanguratsua izango dela esan dute, kantak oso landuak egin dituztela eta. Oraindik ez dakite seguru kontzertuak noiz eta non hasiko diren, baina laster izatea espero dugu.
Informazio gehiago behar ezkero klikatu hemen.





Ane Abalabide.

Thursday 20 October 2011


Zinemaren hasierako urratsekin hasi eta gaur egun arte, ia hamabi hamarkada aztertu dituzte azken lau urteotan. 2010eko zinema aztertuta itxiko dute ziklo sorta.

Gasteizko Montehermoso kulturgunean 'Emakume zinemagileak' zikloaren laugarren eta azken edizioari ekingo diote gaur.

Ziklo honekin, ia hamabi hamarkada aztertu dituen ibilbidea itxiko dute. Zinemaren hasierako urratsekin hasi eta gaur egun arte emakumeek zinema munduan izan duten papera aztertu dute lau ziklotan.

2008an egin zuten lehena, 'emakumeak zinemaren hasieran' gaia oinarri hartuta. 'Emakume zinemagileak: konpromisoa eta ahanztura' izena jarri zioten 2009koari, eta "Emakume zinemagileak: teoria eta praxi politikoa' izan zen 2010eko. Aurtengo edizioan, gaur egungo gizarteak bizi dituen aldaketak islatzen dituen emakumeen zinema izango dute aztergai.

Informazio gehiago klikatu hemen.

Hemen emakume zinemagile baten bideoa duzue Euskal Herrira bisitan etorri zenekoa.



Izadi Egizabal Alkorta.

Thursday 9 December 2010

Txolarre eguna

Ez du ikasturte hasiera erraza izan Txolarre irratiak. Arazo teknikoak tarteko azkeneko asteotan ez du zuzeneko emankizunik eskaini. Datozen egunotan berriz ere betiko emankizunak itzuliko dira Txolarre Irratira eta beste ekintza garrantzitsu bat izango dute atarian: 10. urteurreneko ospakizuna. Urte hasieran abiatu zituzten urtemuga borobil hau ospatzeko lehenengo ekitaldiak, eta urtarrilean bukatuko dituzte. Bien bitartean, hauetan gertuan izan dituzten lagunekin ospatzeko egun osoko festa antolatu dute abenduaren 11rako. Anoetako Udala, Kuku Elkartea eta Gazte Asanbladaren laguntzarekin antolatutako TXOLARRE EGUNA izango da. Goizean, Loatzo Musika Eskolako ikasleen kalejirarekin hasiko da eguna. Ondoren bertso bazkaria izango da Amaia Agirre eta Aitzol Barandiaranekin Kuku Elkartean eta arratsaldean tribi-bertso poteoa. Gaueko 23.00etatik aurrera, kontzertu ikusgarria izango da Anoetako Gaztetxean: BERRI TXARRAKek eskainiko baitu emanaldia. Egun honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Tuesday 30 November 2010

Vaya semanitaren arrakastaren zergaitia

Vaya Semanita ETB2n egiten den umore telebista saioa da, Pausoka produktoreak produzituta. Hasiera batean katearentzako garrantzia handirik gabeko umore saio arrunt bat zen arren, gerora eta ikusleen erantzuna ikusita saioaren ordutegia ikusle gehieneko orduetara aldatu zen eta saioaren egitura ere aldatuz joan zen. Programa onek euskal herriko audientzia gehiena edukitzen duen serieetako bat da. Espainian ere oso ezaguna da umorezko oso programa ona dela eta, gainera beste programa batzuetan asko hitz egiten dute honetaz.
Gaur egungo arazoak (politika,ekonomia,erlazio sozialak,senar emazteen arteko arazoak) modu barregarri eta komikoan interpretatzen dituzte. Adibidez, Antton eta Maiteren arteko, senar emazteen arteko, arazoak interpretatzen digute, horietaz aparte Jonan eta Txoriren arteko erlazio soziala …

Bai baina kasu batzuetan jendeari ez dio graziarik egingo beraiekin sartzen badira adibidez politikoei, eta orrek arazoak ekar diezaiekete. Gainera ez da dibertigarria beti jendearekin sartzen ibiltzea.

Bai egia da batzuetan jendeari ez zaiola ondo irudituko baina hala ere Vaya semanita seriea oso ondo dago bar ugari egiten delako eta entretenigarria delako, gainera plano desberdinetatik hartutako irudiak elkartu egiten dituzte eta efektu polit bat geratzen da, hori ondo geratzeko errealizadore eta kamara onak eduki behar dira eta serie hau egiteko onak kontratatu zituzten, eta ona hemen emaitza, hori ez da guztia produktorea “pausokak” oso lan ona egin du propaganda eginez eta orrek asko lagundu dio serieari ikusle kopurua gero eta handiagoa izateko.
Hori gutxi balitz,lasaitasun handia ematen duten aktoreak dituzte, hau da, paper desberdin asko interpretatzeko gaitasuna dutenak, eta gainera, guztiak bikain interpretatzen dituzte. Andoni Agirregomezkortak, adibidez, aurkezle lanaz gain, beste paper ugari antzezten ditu, eta berak bezala, beste aktore guztiek ere: Javier Antón, Iker Galarza, eta abar.

Hori guztiaren ondorioz ikus daiteke, kalitate oneko programa dela eta horrez gain oso dibertigarria ere bada aktore eta produktore bikainak dituztelako, eta horrez gain, oso gidoi onak antzezten dituztelako.

Wednesday 12 May 2010

Arrazakeriaren aurka borrokan, Nelson Mandela


Nelson Rolihlahla Mandela (1918ko uztailaren 18an jaioa), bere herrian Maldiba bezala ezagutua. Hego Afrikako lehen presidente aukeratua izan zen demokratikoki, hautespen unibertsalaren bitartez. Presidentea izan aurretik, ekintzaile garrantzitsua izan zen arrazakeriaren aurka, bere ideia hau defendatzeagatik 27 urtez egon zen kartzelan.

Gizon honen bizitza ez zen batere erraza izan, Qunu izeneko herri batean jaio zen,Umtata eta eta Transkeien ondoan. Hiru aldiz ezkondu zen, 6 seme izanda.
Bere emazteak baita bere semeak ere, erraz hil ziren, istripuen eta sidaren ondorioz. Hego Afrikan egoera txarrean zeuden, gaixotasunak, borrokak, istripuak...

Mandela, 50 doktoratu inguru jaso zituen, munduko unibertsitate ezberdinetatik.
Teresa Kalkutako amarekin batera.

Nelson Mandela gogoan edukita, Gozategik kanta bat eskeini zion Mandelari, hauxe da kanta:



Anne S.S Julen S. Maddi S. Txomin A. Niko M.

Monday 10 May 2010

IRAKARKIEN GEHIEGIZKERIA

2010 ean (TVE) iragarkiak botatzeari utzi dio, baina beste kate guztiak ez dute (TVE) bidea ez dute segi eta lehen baina iragarki geiago botatzen ari dira.Eta guk kate bateko programabat ikusi dugu eta atsenaldietan 20 iragarki bota dituzte, hori gutxi balitz iragarki gehiaenak: kosmetika, jostailuak, bankuak etb-etaz doaz.

Baina hume, gazte eta helduen komeri gogaikarri bat dugu tv film bat botatzen ari badira 3 edo 4 atsenaldi egoten dira eta gehienetan aspertu eta katez aldatzen dugu filma ikustez bukatu gabe.




Ane Urbizu eta Ander Aguirrezabal