Thursday 9 December 2010

Txolarre eguna

Ez du ikasturte hasiera erraza izan Txolarre irratiak. Arazo teknikoak tarteko azkeneko asteotan ez du zuzeneko emankizunik eskaini. Datozen egunotan berriz ere betiko emankizunak itzuliko dira Txolarre Irratira eta beste ekintza garrantzitsu bat izango dute atarian: 10. urteurreneko ospakizuna. Urte hasieran abiatu zituzten urtemuga borobil hau ospatzeko lehenengo ekitaldiak, eta urtarrilean bukatuko dituzte. Bien bitartean, hauetan gertuan izan dituzten lagunekin ospatzeko egun osoko festa antolatu dute abenduaren 11rako. Anoetako Udala, Kuku Elkartea eta Gazte Asanbladaren laguntzarekin antolatutako TXOLARRE EGUNA izango da. Goizean, Loatzo Musika Eskolako ikasleen kalejirarekin hasiko da eguna. Ondoren bertso bazkaria izango da Amaia Agirre eta Aitzol Barandiaranekin Kuku Elkartean eta arratsaldean tribi-bertso poteoa. Gaueko 23.00etatik aurrera, kontzertu ikusgarria izango da Anoetako Gaztetxean: BERRI TXARRAKek eskainiko baitu emanaldia. Egun honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

No comments: