Tuesday 30 November 2010

Vaya semanitaren arrakastaren zergaitia

Vaya Semanita ETB2n egiten den umore telebista saioa da, Pausoka produktoreak produzituta. Hasiera batean katearentzako garrantzia handirik gabeko umore saio arrunt bat zen arren, gerora eta ikusleen erantzuna ikusita saioaren ordutegia ikusle gehieneko orduetara aldatu zen eta saioaren egitura ere aldatuz joan zen. Programa onek euskal herriko audientzia gehiena edukitzen duen serieetako bat da. Espainian ere oso ezaguna da umorezko oso programa ona dela eta, gainera beste programa batzuetan asko hitz egiten dute honetaz.
Gaur egungo arazoak (politika,ekonomia,erlazio sozialak,senar emazteen arteko arazoak) modu barregarri eta komikoan interpretatzen dituzte. Adibidez, Antton eta Maiteren arteko, senar emazteen arteko, arazoak interpretatzen digute, horietaz aparte Jonan eta Txoriren arteko erlazio soziala …

Bai baina kasu batzuetan jendeari ez dio graziarik egingo beraiekin sartzen badira adibidez politikoei, eta orrek arazoak ekar diezaiekete. Gainera ez da dibertigarria beti jendearekin sartzen ibiltzea.

Bai egia da batzuetan jendeari ez zaiola ondo irudituko baina hala ere Vaya semanita seriea oso ondo dago bar ugari egiten delako eta entretenigarria delako, gainera plano desberdinetatik hartutako irudiak elkartu egiten dituzte eta efektu polit bat geratzen da, hori ondo geratzeko errealizadore eta kamara onak eduki behar dira eta serie hau egiteko onak kontratatu zituzten, eta ona hemen emaitza, hori ez da guztia produktorea “pausokak” oso lan ona egin du propaganda eginez eta orrek asko lagundu dio serieari ikusle kopurua gero eta handiagoa izateko.
Hori gutxi balitz,lasaitasun handia ematen duten aktoreak dituzte, hau da, paper desberdin asko interpretatzeko gaitasuna dutenak, eta gainera, guztiak bikain interpretatzen dituzte. Andoni Agirregomezkortak, adibidez, aurkezle lanaz gain, beste paper ugari antzezten ditu, eta berak bezala, beste aktore guztiek ere: Javier Antón, Iker Galarza, eta abar.

Hori guztiaren ondorioz ikus daiteke, kalitate oneko programa dela eta horrez gain oso dibertigarria ere bada aktore eta produktore bikainak dituztelako, eta horrez gain, oso gidoi onak antzezten dituztelako.

No comments: