Thursday 27 November 2008

Jose Mari Iturralderi elkarrizketa


Literatura gaiean oinarrituta, Jose Mari Iturralde idazle tolosarrari, elkarrizketa bat egin genion. oso jator egon zen gurekin eta amaieran bakoitzari berak idatzitako liburu bat oparitu zigun bere sinadurarekin.

Txikitatik al duzu idazteko zaletasuna?
Bai oso txikitatik, ni jaio nintzen etxe handi batean, asko ginen eta osabak liburu asko zituen eta ni txikitatik hasi nintzen ezkutuan liburuak irakurtzen, horrela txikitatik ohitura hori hartu nuen
Zer iritzi zuten zure lagunek eta gurasoek idazteari buruz?
Hasiera batean harrituta, etxean idazle bat izatea ez baizen oso arrunta. Baino gero, liburuak publikatzen hastean, eta ona nintzela ohartzean ondo hartu zuten bai lagunek eta baita gurasoek ere.
Txikitan beste lanbiderik al zenuen buruan?
Bai noski. Txikitatik gustatzen zitzaidan irakurtzea baina ez nuen espero idazlea izango nintzenik. Txikitan 6 urterekin adibidez suhiltzailea, hurrengoan berriz toreroa, (barrea). Eta horrela 18 urterekin gutxi gora behera idazle izateko ametsa sortu zitzaidan.
Zenbat literatur sari lortu dituzu?
Dexente. Gaztetan sarietara aurkezten nintzen, eta irabazi batzuk ere. Orain liburuak publikatzeko ez daukat arazorik, bat idatzi, argitaletxera eraman eta dendetan egongo da segituan. Orain jadanik ez naiz sarietara presentatzen baina nire bizitzan zehar sari asko lortu ditut.
Ze motatako liburuak gustatzen zaizu idaztea?
Normalean helduentzat idazten ditut; bai ipuinak eta baita nobelak ere. Nobelak idazten denbora dexente behar izaten dut, azkeneko honekin adibidez bost urte neramatzan. Horregatik, bitartean, gaztetxoentzat hainbat liburu idazten ditut bitartean. Denetik idazten dut euskarari buruz, historiari buruz, asko asmatu egiten ditut.
Ze ikastetxetan ikasi zenuen?
Eskolapioetan ikasi nuen. Garai hartan ez zegoen beste instituturik.
Euskaraz ala gazteleraz?
Gazteleraz dena neska! Garai haietan hitz bakar bat ere ezin zen euskaraz esan.
Zenbat urte zenituela argitaratu zen zure liburua?
20 bat urterekin argitaratu nuen. Helduentzako liburu bilduma bat zen, Dudular izena zuen eta aldizkarietan publikatutako atalen elkarketa bat zen.
Zergatik deitzen dizute “Jimu”?
15 urte inguru nituenean, musika eta pintura oso gustuko nituen. Koadro asko margotzen nituen eta firmatzerakoan nire izena oso luzea zenez nire inizialak jartzen nituen. Baina JMIU esateko oso zaila zenez, ordenez aldatu eta JIMU atera zen. Gainera, nire aita JI zen eta nire ama MU, eta ni naiz JIMU, bi horien semea.
Beste liburu bat egiteko asmoa ba al duzu?
Bai noski! Nik egunero idazten dut pixka bat nire estudioan eta gauean eta arratsaldetan asko irakurtzen dut. Orain momentuan beste nobela luze bat prestatzen ari naiz eta bitartean gazteentzako liburu bat egiten. Gero, aparte, astero idazten dut aldizkarietan.
Ba al duzu hobby-rik?
Gehien gustatze zaitena irakurtzea da. Bestela nire hobby-ak kirola, zinea eta musika dira.
Zer nahiago duzu mendia ala hondartza?
Biak, baina bat esatekotan, mendia esango nuke.
Zer kirol duzu gustukoen?
Ibiltzea, footing egitea eta bizikletan ibiltzea. Bestalde ikusteko saskibaloia, futbola, eskubaloia eta beste hainbat.
Eta azkenik, ze liburu aholkatuko dizkiguzu irakurtzeko?
Izenburu jakin bat esan beharrean, nire ustez, garrantzitsuena norberaren gustuak dira. Pertsona bati, amodiozko nobelak gustatzen bazaizkio, ezingo nioke fantasiazko bat aholkatu. Gai ezberdinetako hainbat liburu daude eta zure gustuekin bat datorren nobela irakurri beharko zenuke; bakoitzak bere bidea aukeratu behar du eta.

No comments: