Wednesday, 15 October 2008

GRAFITTIA, ARTEA ALA DELITUA?


Grafitiak 60.hamarkadan sortu ziren gazte batek, bere ezizena (tag) New York eko metroan idaztzi zuenean. Gero autobus geltoki etan eta manhattanen jarraitu zuen bere ezizena idazten. Gero gazte guztiak bere ezizena sortu eta idazten hasi ziren paretetan.
80. hamarkadan hip-hopa sortu zen eta horrek indar handia eman zien grafitiei.
Teknika ugari erabili izan dira. Hasiera batean, tamaina txikiko errotuladoreekin hasi ziren baina denbora igaro ahala punta lodiagoa zuten errotuladoreak erabiltzen hasi ziren. Hauek tinta edo bonbila lakaz betetzearekin aski zen.
Margoa, arrabola eta brotxa erabiltzen ziren eta gaur egun diraute.
Hala eta guztiz ere, grafitilarien tresnarik erabiliena spraya da. Garai haietan kolore gutxi zeuden erabiltzeko baina urteak igaro ahala, kolore sorta handiagoa egoteaz gain pita (cap) mota ugari dago.
Nahiz eta aurreko hauek teknika erabilienak izan, graffitilariek bihurkin, giltz edota bujiak erabiltzen dituzte kristala, plastiko, metala eta beste material batzuk marratzeko. Gainera, kristala markatzen duten azidoak ala harriak erabili dezakete.

No comments: