Berri Txarrak, Nafar rock talde ospetsu bat da, 1994an Lekunberri herrian sortua.Orain arte 6 disko atera dituzte baina musika talde ospetsu honek disko berria atera du orain dela gutxi. Disko berri honen izenburua "Haria" da eta esan dutenez 12 kanta ezberdinek osatuko dute. Hirukote ospetsu hau Estatu Batuetan dago bere zazpigarren albumari bukaera eman nahian. Disko berri hau Azaroan kaleratuko da ziurrenik.
Orain arte grabatutako diskoen aldean oso esanguratsua izango dela esan dute, kantak oso landuak egin dituztela eta. Oraindik ez dakite seguru kontzertuak noiz eta non hasiko diren, baina laster izatea espero dugu. Informazio gehiago behar ezkero klikatu hemen.
Ane Abalabide.
Thursday, 20 October 2011
Zinemaren hasierako urratsekin hasi eta gaur egun arte, ia hamabi hamarkada aztertu dituzte azken lau urteotan. 2010eko zinema aztertuta itxiko dute ziklo sorta.
Gasteizko Montehermoso kulturgunean 'Emakume zinemagileak' zikloaren laugarren eta azken edizioari ekingo diote gaur.
Ziklo honekin, ia hamabi hamarkada aztertu dituen ibilbidea itxiko dute. Zinemaren hasierako urratsekin hasi eta gaur egun arte emakumeek zinema munduan izan duten papera aztertu dute lau ziklotan.
2008an egin zuten lehena, 'emakumeak zinemaren hasieran' gaia oinarri hartuta. 'Emakume zinemagileak: konpromisoa eta ahanztura' izena jarri zioten 2009koari, eta "Emakume zinemagileak: teoria eta praxi politikoa' izan zen 2010eko. Aurtengo edizioan, gaur egungo gizarteak bizi dituen aldaketak islatzen dituen emakumeen zinema izango dute aztergai.
Ez du ikasturte hasiera erraza izan Txolarre irratiak. Arazo teknikoak tarteko azkeneko asteotan ez du zuzeneko emankizunik eskaini. Datozen egunotan berriz ere betiko emankizunak itzuliko dira Txolarre Irratira eta beste ekintza garrantzitsu bat izango dute atarian: 10. urteurreneko ospakizuna. Urte hasieran abiatu zituzten urtemuga borobil hau ospatzeko lehenengo ekitaldiak, eta urtarrilean bukatuko dituzte. Bien bitartean, hauetan gertuan izan dituzten lagunekin ospatzeko egun osoko festa antolatu dute abenduaren 11rako. Anoetako Udala, Kuku Elkartea eta Gazte Asanbladaren laguntzarekin antolatutako TXOLARRE EGUNA izango da. Goizean, Loatzo Musika Eskolako ikasleen kalejirarekin hasiko da eguna. Ondoren bertso bazkaria izango da Amaia Agirre eta Aitzol Barandiaranekin Kuku Elkartean eta arratsaldean tribi-bertso poteoa. Gaueko 23.00etatik aurrera, kontzertu ikusgarria izango da Anoetako Gaztetxean: BERRI TXARRAKek eskainiko baitu emanaldia. Egun honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Vaya Semanita ETB2n egiten den umore telebista saioa da, Pausoka produktoreak produzituta. Hasiera batean katearentzako garrantzia handirik gabeko umore saio arrunt bat zen arren, gerora eta ikusleen erantzuna ikusita saioaren ordutegia ikusle gehieneko orduetara aldatu zen eta saioaren egitura ere aldatuz joan zen. Programa onek euskal herriko audientzia gehiena edukitzen duen serieetako bat da. Espainian ere oso ezaguna da umorezko oso programa ona dela eta, gainera beste programa batzuetan asko hitz egiten dute honetaz. Gaur egungo arazoak (politika,ekonomia,erlazio sozialak,senar emazteen arteko arazoak) modu barregarri eta komikoan interpretatzen dituzte. Adibidez, Antton eta Maiteren arteko, senar emazteen arteko, arazoak interpretatzen digute, horietaz aparte Jonan eta Txoriren arteko erlazio soziala …
Bai baina kasu batzuetan jendeari ez dio graziarik egingo beraiekin sartzen badira adibidez politikoei, eta orrek arazoak ekar diezaiekete. Gainera ez da dibertigarria beti jendearekin sartzen ibiltzea.
Bai egia da batzuetan jendeari ez zaiola ondo irudituko baina hala ere Vaya semanita seriea oso ondo dago bar ugari egiten delako eta entretenigarria delako, gainera plano desberdinetatik hartutako irudiak elkartu egiten dituzte eta efektu polit bat geratzen da, hori ondo geratzeko errealizadore eta kamara onak eduki behar dira eta serie hau egiteko onak kontratatu zituzten, eta ona hemen emaitza, hori ez da guztia produktorea “pausokak” oso lan ona egin du propaganda eginez eta orrek asko lagundu dio serieari ikusle kopurua gero eta handiagoa izateko. Hori gutxi balitz,lasaitasun handia ematen duten aktoreak dituzte, hau da, paper desberdin asko interpretatzeko gaitasuna dutenak, eta gainera, guztiak bikain interpretatzen dituzte. Andoni Agirregomezkortak, adibidez, aurkezle lanaz gain, beste paper ugari antzezten ditu, eta berak bezala, beste aktore guztiek ere: Javier Antón, Iker Galarza, eta abar.
Hori guztiaren ondorioz ikus daiteke, kalitate oneko programa dela eta horrez gain oso dibertigarria ere bada aktore eta produktore bikainak dituztelako, eta horrez gain, oso gidoi onak antzezten dituztelako.
Nelson Rolihlahla Mandela (1918ko uztailaren 18an jaioa), bere herrian Maldiba bezala ezagutua. Hego Afrikako lehen presidente aukeratua izan zen demokratikoki, hautespen unibertsalaren bitartez. Presidentea izan aurretik, ekintzaile garrantzitsua izan zen arrazakeriaren aurka, bere ideia hau defendatzeagatik 27 urtez egon zen kartzelan.
Gizon honen bizitza ez zen batere erraza izan, Qunu izeneko herri batean jaio zen,Umtata eta eta Transkeien ondoan. Hiru aldiz ezkondu zen, 6 seme izanda. Bere emazteak baita bere semeak ere, erraz hil ziren, istripuen eta sidaren ondorioz. Hego Afrikan egoera txarrean zeuden, gaixotasunak, borrokak, istripuak...
Mandela, 50 doktoratu inguru jaso zituen, munduko unibertsitate ezberdinetatik. Teresa Kalkutako amarekin batera.
Nelson Mandela gogoan edukita, Gozategik kanta bat eskeini zion Mandelari, hauxe da kanta:
2010 ean (TVE) iragarkiak botatzeari utzi dio, baina beste kate guztiak ez dute (TVE) bidea ez dute segi eta lehen baina iragarki geiago botatzen ari dira.Eta guk kate bateko programabat ikusi dugu eta atsenaldietan 20 iragarki bota dituzte, hori gutxi balitz iragarki gehiaenak: kosmetika, jostailuak, bankuak etb-etaz doaz.
Baina hume, gazte eta helduen komeri gogaikarri bat dugu tv film bat botatzen ari badira 3 edo 4 atsenaldi egoten dira eta gehienetan aspertu eta katez aldatzen dugu filma ikustez bukatu gabe.
Betidanik ibili gara zinema aretoetara joan, pelikula bat ikusi eta askotan, etxean dvd- a piztu eta berriz ere ikusi. Seguruenik, zuek ere egin duzuela horrelako zerbait. Azken lan honetan, Manu Sanz izeneko pertsona jator batekin elkarrizketatxo bat egin dugu eta hauexek dira berak esandako lerroak:
"Hasiera batean, Leidor itxita egon zen berritzeko. 4- garren denboraldia da berriz ireki zutenetik. Leidor itxi arte zineklub batek dirua irabazten zuen, baina orduan zinea enpresa bati esker aurrera jarraitzen zuen, udalaren laguntza zipitzik eskuratu gabe. Azkeneko urteetan enpresek ez zuten alokatzen, inork ez zuen Leidor zinema alokatu nahi ez zitzaielako errentagarria ateratzen. Orduan obrak egin zituzten eta auditorioa eta antzerki guneak eraiki zituzten jende gehiago ibil zedin bertan. Hori dena bukatu zenean zinea itxi zen, itxita egon zenean departamenduak aurkezteko beraien proposamena antzoki eta kontzertuak emateko".
Lehenengo 2 denboraldietan zine klubak arrakasta gutxi izan zuen, iaz berriz asko. Zineklubeko arduradunen asmoa jendeak pelikulak ikustea zen, horretarako abonuak sortu zituzten, modu horretan arrakasta handiagoa izan zezakeen beraiek egindako lanak. Gaur egun, ostegunetan zinekluba dago eta asteburuetan pelikulak eta igandeetan berriz, umeentzako pelikulak.
Baita ere esan beharra dago, lehenengo asistentzia oso baxua izan zela, inork ez zekin zer pelikula ikusiko zuen hurrengo astean eta gainera abonurik gabe ez zuten deskonturik jasotzen.
Zineklubaren iritziz, abonuaren etorrerarekin pelikula guztietan ikusle gehiago izango ziren eta halaxe izan da, zenbakiek diotenez,orain bikoiztu egiten da sarrera.
Lehen, aste santuaren inguruan izaten zen maratoia, Donostiatik eginda ekartzen zen, zineklubaren iritziz hobe antolatua zegoelako, baina gaur egun, krisiaren ondorioz hemen antolatzen da. Horren guztiaren baieztapena Donostiatik eskainitako maratoiak Tolosan 440 ikusle izan zituen, Beasainen 42 eta Arrasaten 34. Horidena bonoaren ondorioz gertatu da, jendeak horrela maratoi guztia ikus dezakeelako prezio baxuagoan.
Hurrengo maratoia azaroan izango da eta zinemako antolatzaileek nahiago dute Donostiatik bidaltzen dieten maratoia ezartzea Leidorreko pantailan, askoz ere errazagoa delako montatzea, kostu gutxiago eta hobeto antolatuak ere.
Antolatzaileen edo arduradunen iritziz, desberdintasun handia dago ikusle moetan, hots, gizonezko ala emakumezkoak izan:gutxien joaten diren ¨bezeroak¨15- 20 urte bitartekoak gizonezkoak dira, ondoren 12-15 urte bitartekoak, gero 20 urte bitartetik gorakoak eta zinemara gehien eta maizen azaltzen diranak emakumeak izaten dira eta zehazki 30-50 urte bitartean . Esan digutenez, gure adineko gazteak ez dira asko Leidor zinemara pelikulak ikustera joaten gure gustukoak direnak segituan internetetik jaisten ditugulako.
Badakigu, askotan, etxean pelikulak ikustea erosoagoa izaten dela, pelikula ugari ikus daitekeelako une berean, baina benetan ez al da hobea zinema aretoan ikustea pantaila handian zure lagunekin?